Bigarren Industria Iraultza: Gizarte eta Ekonomia Aldaketak
Bigarren Industria Iraultza: Industria Handiaren Sorrera
Energia-iturri berriak probatu ziren: elektrizitatea eta petrolioa. Siderurgiak, elektrizitate-industriak eta kimika-industriak nagusitasuna hartu zuten.
- Sektore siderurgikoan, Bessemer labeak altzairu kopuru handiak merke ekoizteko aukera eman zuen. Armagintzan eta ontzigintzan erabili zen.
- Elektrizitatea ekoizteko eta banatzeko, elektrizitate-industria sortu zen. Makinak mugiarazteko erabiltzen zen, eta argi elektrikoaren sorrerak izugarrizko aldaketak eragin zituen.
- Kimika-industrian zenbait lehengai erabiltzen hasi ziren produktu berriak sortzeko. Bi garraiobide berrik, automobilak eta hegazkinak, petrolioa erabili zuten. Aurreko industriek nagusitasuna galdu zuten.
Industria modernoak bi herrialdetan garatu ziren: Estatu Batuak eta Alemania.
Enpresa Handiaren eta Banka Modernoaren Sorrera
Fabrikak gero eta handiagoak ziren. Sozietate anonimoak sortu ziren. Kapitala hainbat zatitan banatzen da: akziotan. Akzio asko erosi eta bazkide egin zitekeen. Akzioak burtsan salerosten dira.
- Bankuek enpresei dirua uzten zieten eta partikularren eta enpresen arteko bitartekari izan ziren.
Ekoizpen-Sistema Berriak
- Taylor ingeniariak taylorismo izeneko sistema asmatu zuen. Ataza laburretan banatu zituen, iraupena kronometratzeko. Langilea ataza jakin batean espezializatzen zen, eta lanaren arabera jasotzen zuen soldata.
- Serieko ekoizpena (fordismoa) hedatu zen, produktuak muntaketa-kate baten bitartez ekoiztuz.
Enpresa-kontzentrazioko prozesua gertatu zen. Inbertsio handiagoak merkatuak kontrolatzeko beharraren ondorioz, lehen bat-egiteak eta enpresen arteko hitzarmenak gertatu ziren. Kartela, trusta eta holdinga kontzentrazio-formak dira.
Nazionalismoaren Sorrera
Adiera politikoa hartu zuen, estatuetako mugek bat egin behar zutela arraza-mugekin, hizkuntza-mugekin eta muga historikoekin. Bi ikusmolde gailendu ziren:
- Alemaniako nazioaren kultura-ikusmoldea defendatu zutenek kultura, hizkuntza eta historia komunak zituztenak nazio bat zirela zioten.
- Frantziako nazioaren politika-ikusmoldeak, berriz, lege, eskubide eta betebehar berak zituztenak nazio bat osatzen zutela defendatzen zuen.
Bi prozesu gertatu ziren: politika nazionalizatzaileak eta mugimendu nazionalistak.
Estatuen Politika Nazionalizatzailea
Nazio-sentimendua eta kohesioa garatu ziren. Aberriarekiko harrotasuna ere sustatu zen. Hizkuntza nazionala erabiltzen hasi ziren. Ohiturak, banderak eta himnoak sortu ziren. Beste herrialdekiko gorrotoa ere sentiarazi zen.