Deskolonizazioa: Kontzeptua, Kausak eta Prozesua (1945-1970)
DESKOLONIZAZIOA
1. Kontzeptua
1945etik 1960 bitartean sistema kolonialaren amaiera eta herrialde independente askoren sorrera eragin zituen prozesua da.
2. Kausak
Deskolonizazioa bultzatu zuten arrazoi nagusiak:
- Kolonietako biztanleek independentzia nahi zuten.
- Mugimendu nazionalistek kolonizatzaileei aurre egiteko indarra zutela uste zuten.
- Potentzia kolonialek Bigarren Mundu Gerran (2. M. G.) ahuldadea erakutsi zuten.
- Nazioartean kolonizazioaren aurkako iritzia hedatu zen, NBEren Adierazpenaren eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bidez (1948).
- AEBek eta SESBek deskolonizazioa babestu zuten.
3. Prozesua
A. Independentzia lortu zuten herrialdeak
A1. Bide baketsuaren bidez
- Afrika Beltzeko kolonia frantsesak (1960ko hamarkadan): Senegal, Mali, Niger.
- Afrika Beltzeko kolonia britainiarrak (1960ko hamarkadan): Nigeria, Kenya.
- Asia (Kasu berezia): 1947an, Indiak Britainiar Inperiotik askatzea lortu zuen, Gandhik hasitako borroka baketsu bati esker. Hinduisten eta musulmanen arteko tirabirak zirela eta, bi zatitan banatu zen: India eta Pakistan.
A2. Gerraren bidez
- Afrikan: Aljeriak Frantsesen aurkako gerra luze eta anker baten ostean lortu zuen independentzia (1962an).
- Asian (Indotxina): Frantsesen kontrako gerra latzaren ondorioz, independentzia lortu zuen (1954an). Lau lurralde sortu ziren: Ipar Vietnam, Hego Vietnam, Kanbodia eta Laos.
B. Beste herrialde batzuk
B1. Txina (1949)
Mao Zedong Txinako buruzagi komunistak nazionalisten aurkako gerra irabazi ondoren, Txinako Herri Errepublikako presidente bihurtu zen. Txina estatu komunista bilakatu zen SESBren laguntzarekin. 1965ean, Maok Iraultza Kulturala bultzatu zuen, eredu totalitarioa indartuz.
B2. Israel (1948)
Ordura arte Britainiaren menpean zegoen Palestinan, Israel estatua sortu zen NBEren laguntzarekin. Hortik aurrera, gerra ugari sortu ziren juduen eta palestinarren artean lurraldeak kontrolatzeko. Israelek gerra guztiak irabazi zituen (1948, 1967 eta 1973). 1987an, Intifada, palestinarren herri altxamendua, piztu zen.