Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea

Historia4,04 KB

Clara Campoamor

Clara Campoamor diputatuak, Espainiako Errepublikako Lege Biltzarrean 1931ko irailaren 1ean egindako hitzaldiaren zati bat aurkezten zaigu testu honetan. Bertan, emakumeak politikan parte hartzea aldarrikatzen du, botoaren eskubidean oinarrituz.

Gai soziala jorratzen duen lehen mailako testu historiko-narratiboa da. Egile indibiduala, mugimendu feministaren sustatzaile nagusietako bat izan zen.

1931ko ekainaren 28an, Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoak diputatu eserleku bat lortu zuen. Garrantzizko papera jokatu zuen 36. artikulua onartzeko egindako eztabaidan; artikulu honek emakumeak bozkatzeko eskubidea onartzen zuen. Ez zuen lortu diputatu izendatzea 1933ko hauteskundeetan, eta Espainia utzi zuen 1938an.

Publikoa: Clara Campoamor diputatuak Espainiako Errepublikako Lege Biltzarrean 1931ko irailaren 1ean emandako hitzaldia.

Helburua: Emakumeen boto emateko eskubidea defendatzea.

Kokapena: Bigarren Errepublikaren hasieran, 1931ko ekaineko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeen ondoren. Historian lehen aldiz hiru emakume atera ziren diputatu.

Hitzaldiaren Analisia

Clara C. Diputatuen Kongresuan egindako eztabaidetako hitzaldi baten zatiak agertzen dira. Bere jarrera gizon-emakumeen arteko eskubide berdintasunean oinarritua dago.

Lehen paragrafoan zenbait printzipioren aurka argudiatzen du (gizon-emakumeen arteko eskubide ezberdintasuna aldarrikatzen duena). Clarak defendatzen du emakumeak gizonezkoak bezain eskubide dituela. Horregatik, Konstituzioak berdintasun hori bermatu behar du.

Bigarren paragrafoan parlamentariei eskatzen die emakumeen boto ematearen alde jokatzeko eta Konstituzioan txertatzeko. Horretarako, behin-behineko gobernuaren jokaera goraipatzen du. Bestalde, parlamentariei gogorarazten die Espainia izango zela lehen latindar aberria emakumeen boto eskubidea onartuko lukeena.

Testuinguru Historikoa

1931ko apirilaren 14ko gauean, Alcalá Zamorak Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta Alfontso XIII.a erregeari herrialdetik alde egitea eskatu zion. Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako Behin-behineko Gobernua, Azaña buru zela.

Lehen hilabeteetan erreforma ugari jarri zituen abian: nekazaritzan, hezkuntzan... Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa lortu zuten, eta Konstituzioa egin eta onartu zuten Gorteek. Espainian eskubide eta askatasun asko aitortu ziren: ezkontza zibila, dibortzioa...

Eztabaidatzeko lehen dokumentua Luis Jiménez de Asúa gidatutako parlamentu-batzordearen eskutik onartu zen. Eztabaida gogorrak izan ziren erlijio gaiari buruz.

Gorteetan 465 parlamentarietatik bi emakume zeuden: Clara C. eta Victoria Kent; urtearen amaieran Margarita Nelken ere sartu zen. Clara C. izan zen gehien nabarmendu zena, paper garrantzitsua jokatuz emakumearen boto ematearen alde.

Emakumeen boto eskubideari buruzko aurreproiektuak emakume ez ezkonduen eta alargunen botoa soilik onartzen zuen; proposamen hura A. Ossorio Gallardo diputatuak defendatu zuen. Azkenik, 36. artikulua 161 boto alde eta 121 aurka zituela onartu zen.

  • Alde: Alderdi Sozialista, eskuina eta errepublikar nukleo txiki batzuk.
  • Aurka: Ekintza Errepublikano Erradikala, erradikalak eta sozialista batzuk.

Emakumeek parte hartutako lehen hauteskundeak 1933an izan ziren, eta beraiei leporatu zieten eskuinak garaile ateratzea. Konstituzioa onartu ondoren, Niceto Alcalá Zamora izendatu zuten Errepublikako presidentea.

Balorazioa

Testuak garrantzi historiko handia du, oso baliagarria zaigu konturatzeko zein bide luzea egin behar izan zuten emakumeek boto eskubidea lortzeko. Boto eskubidea, dibortzioa, Errepublika garaiko emakumeen lorpenak izan ziren. Gerra Zibilak eta frankistek ezarritako erregimen berriak zituen lorpen guztiak ezeztatu zituen, 1939ko apirilaren 1ean hasi eta 40 urteko parentesi luze baten ondoren berreskuratu ziren arte.

Deskargatu

PDF Word HTML