Pariseko Konferentzia: Nazioen Elkartearen Sortzea

Historia2,71 KB

1919aren haiseran egin zen Parisen bake konferentzia. 32 estatuk hartu zuten parte. Galtaileek ezin izan zuten erabakietan parte hartu eta irabazleek onposatutako balidantza guztiak onartzera behartu zituzten.

Erabaki garrantzitsuenak lau potentzia handiek hartu zituzten: (EEBB, Frantzia, Erresuma Batuak eta Italia) Wilson presidente estatubatuarrak bakearen erainkuntza herrien autodeterminazio eskubidean oinarritu nahi zuen eta Clemenceau Frantziarra, ordea, oso kezkatuta zegoen Frantziaren segurtasunaz.

Konferentzia horretan honako bi hauek izan ziren lortutako akordio nagusiak: Nazioen Elkarte sortzea eta bake itunak galtzaile bakoitzarekin banaka negoziatzea.

Versaillesko Ituna

1919eko ekainaren 28an sinatu zen bake itunik garrantzitsuena; Versaillesko Ituna. Alemaniari egozten zitzaion gerraren ardura eta oso zigor ekonomiko gogorrak. Alemaniak bere kolonia guztiak galtzeaz gain Frantziari, Alsazia eta Lorrena itzuli behar izan zizkion.

Alemaniako armada 100.000 soldadura murriztu zen. Rhin ibaiaren ezkerreko erribera zona desmilitarizatu izendatu eta Frantziak hamabost urtez okupatu zuen Sarre-ko meategien lurralde aberatsa. Alemaniaren ustez, Versaillesko Ituna injustua eta iraingarria zela uste zuten.

Europako Mapa Berria

  • Inperio Austro-Hungariarra lau estatutan zatitu zen: Austria, Hungaria, Jugoslavia eta Txekoslovakia.
  • Inperio Errusiarean lau estatu berri sortu ziren: Finladia, Estonia, Letonia eta Lituania.
  • Polonia berpistu egin zen, Errusia eta Alemaniako lurrak eskuratuz.
  • Italiak Trento eta Istriako Lurraldeak lortu zituen.
  • Errumaniako azalera bikoiztu egin zen eta Greziakoa handitu, Turkiaren kaltetan. Gainera, Turkiak aliatuen eskuetan utzi behar izan zituen Mesopotamia, Palestina, Siria eta Armeniako probintziak.

Itun horien ondorioz erabat aldatu zen Europako mapa. Herri askoren nahiak bete ziren, baina beste asko minduta geratu ziren. Egoera ezegonkor hori gerora berpiztuko ziren gatazken iturri izan zen.

Kolonialismoaren eta Imperialismoaren Kausak eta Ondorioak

Kausak

1. Europarrak arrazakeria eta kultura nagusi direlako ustea.

2. Merkatu berri eta lehengai merkeen beharra.

3. Lurraldeen premia populazio soberakinaren aurrean.

4. Europaren sentimendu nazionalista.

Ondorioak

1. Herri kolonizatuen nortasunaren galera.

2. Muga artifiziala.

3. Kolonien ustiatzen ekonomikoa.

Kontzesioak (Txina)

Protektoratuak (India eta Egipto)

Kolonia (Kongo, Hego Afrikako jabetza britaniarra, Zelanda Berria, Kanada, Australia, Hong Kong. Lurmuturreko Kolonia britaniarra).

Deskargatu

PDF Word HTML