Frantziako Iraultza: Errepublikaren Sorrera eta Napoleonen Inperioa
Iraultzaren Arrazoiak
XVII. mendean, uzta txarrak izan ziren, eta, beraz, herritarrak gose ziren. Burgesia aberastu egin zen, eta nobleek, berriz, zorpetze handiak zituzten. Ideologia berriak sortu ziren, tradizionalen aurka. 1789an, Antzinako Erregimena indarrean zegoen oraindik, eta zergak igo zituzten.
Errepublika Demokratikoa (1792)
Errepublika demokratikoa burgesek, nekazariek eta langileek burutu zuten. 1792an, Varenneseko ihesa gertatu zen.
Burges Errepublika (1799)
Burgesiaren estatu-kolpea gertatu zen, eta Robespierre exekutatu zuten.
Monarkia Konstituzionala
Antzinako Erregimenarekin amaitu zuten. Herritar guztiek eskubide berdinak zituzten. Monarkia parlamentarioa ezarri zen, eta horrek beto eskubidea sortu zuen.
Luis XVI.aren Erregealdia eta Heriotza
Luis XVI.a Frantziako erregea zen. Austriako erregeari laguntza militarra eskatzeko ihes egin zuen, baina bidean, Varennesen, atxilotu egin zuten. Ondoren, epaitu eta gillotinan hil zuten. Ondorioz, Europako herrialde absolutistek gerra deklaratu zieten herritar liberalei. Herritarrek, aurre egiteko, jakobinoei eman zieten boterea, eta Robespierre izendatu zuten buru. Honek ondorio batzuk ekarri zituen: elizak itxi zituzten, aberatsei jabetzak kendu zizkieten, gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen, eta susmagarrien legea onartu zen (bere neurriekin kexatzen zena epaitzen zuten).
Errepublika Burgesa (1794-1799)
Burgesek estatu-kolpea bultzatu zuten Robespierre boteretik kentzeko, eta exekutatu egin zuten. Ezegonkortasuna lortzeko, Napoleon militarra finantzatu zuten estatu-kolpe bat emateko, beraiek nahi zutena egin ahal izateko.
Napoleonen Garaia
Ezaugarriak:
- Antolamendu autoritarioa: nahi duena egin ahal du.
- Burgesiaren aldeko neurriak finkatu zituen, estatu-kolpea egiten laguntzeagatik.
Konkistak: Europako errege absolutistak garaitu zituen. Konkistatutako herrialde guztietan erregeorde bat ezarri zuen, burgesiaren nahiak betetzeko.
Inperioaren gainbehera: Konkistatutako herrialdeetan, Antzinako Erregimena ezabatu zuen, eta hori ona zen herriarentzat. Napoleonek bere gustuko erregeak izendatu zituen, eta gauza baliotsuak Frantziara eraman zituen. Ingalaterra buru zela, Napoleonek boterea galdu zuen, eta Antzinako Erregimenera itzuli ziren.
Berrezarkuntza eta Iraultza Liberalak
Vienako Kongresua: Europako errege absolutistek antolatutako biltzarra izan zen, gizarte estamentala berriro Europan finkatzeko asmoarekin.
Aliantza Santua: Europako errege absolutistek akordio bat lortu zuten. Horren arabera, errege horietako batek herri-iraultzak jasanez gero, gainerako erregeek laguntza emango zioten.
1830eko eta 1848ko iraultzak: Urte horietan, erregimen absolutisten aurkako hainbat iraultza egon ziren.