DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Hasiera

Historia2,67 KB

Frankismoaren Krisia eta Erregimenaren Gainbehera

Erregimenaren Barne Krisia

Diktaduraren azken urteetan barne-krisia izan zuen, eta alderdi hauek nabarmentzen ziren:

  • Francoren Dekadentzia Fisikoa: 1969an Gorteek Joan Karlos printzea Estatuko buruzagitzarako oinordeko izendatu zuten.
  • Gobernuburuaren Izendapena: 1973an Franco lehen aldiz gobernuburu bat izendatu zuen, Luis Carrero Blanco, baina ETAk urte hartan hil zuen.
  • Barne-borrokak: Diktadorea hil ondoren, frankisten arteko tentsioak areagotu ziren.
  • Alderdiak: Gero eta indar gehiago zuten eta haien arteko koordinazioa ahuldu zen.
  • Sindikatuak: Langile batzordeek etengabe mobilizazioak eta grebak egiten zituzten.

Ekonomia Krisia

1973an petrolioaren prezioa asko igo zen, eta horrek munduko ekonomiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Hasiera" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Ekonomia (1808-1814)

Historia2,55 KB

Espainiako Independentzia Gerra

Espainiako Karlos IV.a erregeak Frantziako Iraultzaren ideien kontra egin zuen eta gerran deklaratu zion Frantziari, baina Espainiak gerra galdu zuen. Ondoren, Fontainebleauko Ituna sinatu zuten, Portugal inbaditzeko Ingalaterraren aliatu izateagatik. Itun honen arabera, frantsesak Espainiatik pasatuko ziren Portugal inbaditzeko. Baina hiriak hartzen hasi ziren...

Biztanleriaren ondoeza aprobetxatuz, Fernando VII.a bere aitaren kontra altxatu zen Aranjuezeko Pronuntziamenduan eta errege bihurtu zen.

Aldi berean, Napoleonek errege-familia bahitu zuen Baionan, eta horregatik maiatzaren 2an Madrilgo herria altxatu zen, Independentzia Gerra hasiz. Gerra frantsesengandik askatzeko zen, baina baita ere gerra zibil bat...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Ekonomia (1808-1814)" »

Bisigodoen Erresuma eta Musulmanen Etorrera Hispanian

Historia2,4 KB

Bisigodoen Erresuma Hispanian

Leovigildo (VI. mendea)

Leovigildo erregeak Hispania osoa konkistatu nahi izan zuen. Bere agintaldian, honako lorpenak izan zituen:

  • Sueboen erresuma konkistatu zuen.
  • Asturiarrak eta kantabriarrak menperatu zituen.
  • Bizantziarren lurraldea murriztu zuen.
  • Baskoien aurkako lehen saioak egin zituen.

Rekaredo (VI-VII. mendeak)

Batasuna sendotzeko, Rekaredo erregea kristautasun katoliko bihurtu zen. Ondorioz, bisigodo guztiak katoliko izatera behartu zituen, erlijio batasuna lortuz.

Bisigodoen Erresumaren Gainbehera (711)

Bisigodoek monarkia hautetsia zuten, eta horrek ezegonkortasuna ekarri zuen. Don Rodrigo erregearen eta Witizaren semeen arteko borroka sortu zen. Ondorioz, Witiztarrek musulmanei laguntza eskatu zieten.

Musulmanen

...
Jarraitu irakurtzen "Bisigodoen Erresuma eta Musulmanen Etorrera Hispanian" »

XX. Mendeko Gertaera Nagusiak: Iraultzak eta Totalitarismoak

Historia4,95 KB

1. Otsaileko Iraultza (1917)

Zergatiak

  • Mundu Gerrako porrot militarrak.
  • Nekazal ekoizpenaren beherakada.
  • Gosea zabaltzea.
  • Gizartearen ezinegona.
  • Sobietetan biltzea.

Gertakariak

  • 1917an manifestazio erraldoia egin zuten.
  • 25ean greba orokorra eta 26an altxamenduak.
  • Soldaduak herriarekin bat egin zuten.

Ondorioak

  • 27an Nikolas II.ak gobernua utzi.
  • Behin-behineko gobernua sortu zen Kerenskyren eskuetan.
  • Errusia errepublika demokratiko bihurtu zen.

2. Urriko Iraultza (1917)

Zergatiak

  • Behin-behineko gobernuak oso erreforma gutxi egin zituen.
  • Ez ziren gerratik irteten.
  • Herriaren haserreak sobietetan bildu eta eragin handiagoa lortu zuten.
  • Leninek aurkeztutako Apirileko Tesiak: gerrarekin bukatu, lurrak banatu, industria nazionalizatu eta banka.

Gertakariak

  • Manifestariek
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Gertaera Nagusiak: Iraultzak eta Totalitarismoak" »

Inperialismoaren Garaia: Potentziak, Sistemak eta Ondorioak

Historia6,17 KB

XIX. mende amaierako potentziak eta sistemak

Potentzia handiak

Europatik kanpo bi potentzia berri sendotu ziren, bereziki Estatu Batuak, Sezesio Gerraren ostean, eta Japonia. Europan, potentzia nagusiak Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania ziren.

  • Europako potentziak: Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania.
  • Europatik kanpoko potentzia berriak: AEB eta Japonia.

Sistema politikoak Europan

Mendebaldeko Europan

Sistema parlamentarioak nagusitzen ziren:

  • Errepublikak: Frantzia, Suitza, Portugal.
  • Monarkia parlamentarioak: Erresuma Batua, Espainia, Eskandinaviako lurraldeak.

Erdialdeko eta ekialdeko Europan

Sistema autoritarioak ziren nagusi, inperio handietan oinarrituak:

  • Austro-Hungariar Inperioa
  • Errusiako Inperioa
  • Otomandar Inperioa
  • Alemaniar Inperioa

Bake Armatua

...
Jarraitu irakurtzen "Inperialismoaren Garaia: Potentziak, Sistemak eta Ondorioak" »

XIX. Mendeko Gizarte, Ekonomia eta Politika Aldaketak

Historia2,71 KB

Demografia eta Urbanizazioa

  1. Zeintzuk izan ziren demografia-hazkundearen kausak? Heriotza-tasaren bat-bateko jaitsiera eta ugalkortasuna areagotzea.
  2. XIX. mendean nekazari askok hirietara joan behar izan zuten lan bila. Zergatik? Zeintzuk izan ziren ondorioak? Lana hirietan zegoelako, fabriketan. Ondorioz, herritik edo landatik joan ziren, eta urbanizazio-prozesu bizia gertatu zen Europan.

Gizarte Klaseak XIX. Mendean

  1. XIX. mendeko gizartean pertsona guztiak berdinak dira? Azaldu. Ez, desberdinak ziren. Batetik, emakumeak gizonen menpe zeuden. Bestetik, gizarte-klaseak aberastasunaren arabera bereizten ziren: goi-klasea, erdiko-klasea eta behe-klasea.
  2. Burgesia klase boteretsua bihurtu zen. Nortzuk ziren burgesak? Burgesia industria-gizarte berriaren
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Gizarte, Ekonomia eta Politika Aldaketak" »

XX. Mendeko Historia eta Espainiako Liberalismoaren Gakoak

Historia5,07 KB

Bigarren Mundu Gerra (BMG)

Arrazoiak

  • Oinarrizko arrazoia: Nazioarteko ezegonkortasuna. Alemaniak errebantxa nahi zuen, Versaillesko Ituna sinatzean bere burua zapalduta ikusi baitzuen.
  • Bat-bateko arrazoia: Estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Politika oldarkor hori Nazioen Elkarteak eta mendebaldeko demokraziek ez zuten garaiz kontrolatu.

Ondorioak

  • Politikoak: Erregimen totalitarioen gainbehera izan zen, eta sistema demokratikoak suspertu egin ziren.
  • Nazioartean: Europak munduko hegemonia galdu zuen behin betiko.
  • Ekonomikoak: Laborantza-lurrak, industriak, azpiegiturak eta hiriak suntsitu ziren.
  • Demografikoak: Gerran 55 milioi pertsona hil ziren, eta milioika pertsona zaurituta geratu ziren.
  • Sozialak: Gerraren ankerkeriak eta egindako
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Historia eta Espainiako Liberalismoaren Gakoak" »

Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak (XVIII. mendea)

Historia3,44 KB

Antzinako Erregimena eta Egitura Soziala

1. Zer da Antzinako Erregimena?

XVIII. mendeko Europako monarkietan nagusi zen sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen. Hiru ezaugarri nagusi zituen:

  • Estamentuzko gizartea.
  • Ekonomia-sistemaren oinarria lehen sektorea zen (nekazaritza).
  • Monarkia absolutua.

2. Nork eta zergatik eutsi nahi zioten Antzinako Erregimenari?

Nobleziak eta kleroak. Pribilegioak zituztelako eta zergak ez zituztelako ordaintzen.

3. XVIII. mendeko ekonomiaren funtsezko rola

Ekonomia lehen sektorean oinarritzen zen: Nekazaritza eta abeltzaintza. Hirugarren estatuak lan egiten zuen. Ekonomia mota horren funtzionamendua funtsezkoa zen estamentuzko gizarteak jarraitzeko.

Ideologia Berriak: Ilustrazioa eta Liberalismoa

4. Zer zen Ilustrazioa

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak (XVIII. mendea)" »

XX. Mendeko Hazkunde Ekonomikoaren eta Krisien Analisia

Historia3,11 KB

Kolonialismoaren Ondorioak eta Ondorengo Egoera

  • Azpiegituren eraikuntza.
  • Inbertsioak egin bertako sektoreetan eta etekinak atera.
  • Zati bat baliabide naturalak ustiatzeko erabili.
  • Zerbitzuak eta bizi-baldintzak hobetu: ospitaleak, eskolak.
  • Antolamendu sozial eta politikoarekin aurrera egin.
  • Metropoliak koloniak mendean hartzean subiranotasuna galdu.
  • Herrien zatiketak eta estatu artifizialen eraketak gatazka politiko eta etnikoak sortu.
  • Labore tradizionalen ordez estentsiboak ezarri.
  • Indigenen nortasunaren eta bizimoduaren galera; arazo demografikoak.

Lehen Mundu Gerra Osteko Egoera Politiko-Ekonomikoa

Lehen Mundu Gerran demokraziak atera ziren garaile. Demokraziaren oinarrizko ideiak eta baloreak zituzten konstituzioak sortu ziren, baita diktadurak ere....

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Hazkunde Ekonomikoaren eta Krisien Analisia" »

Faxismoa Italian: Mussoliniren botere eskuratzea eta ezaugarriak

Historia2,16 KB

Mussolinik boterea eskuratzea

Italian krisi ekonomiko larria zegoen eta alderdi politiko tradizionalek ez zuten jakin egoera zail horri aurre egiten. Biztanleriaren zati handi bat muturreko alderdien alde jartzen hasi zen: alderdi komunista ezkertiarra zen bat, eta Fasci Italiani di Combattimento alderdi eskuindarra bestea. Benito Mussolini zen azken alderdi horren buru.

Aldekoak izan arren, Mussolinik aulki gutxi lortu zituen 1919tik 1921era bitarteko hauteskundeetan. Hori dela eta, boterea indarrez lortzea erabaki zuen. Horretarako, bere alderdiko kide asko bildu zituen Italiaren erdialdeko hainbat herritan, eta handik ibiltzen hasi eta Erroman elkartu ziren. Erromarako Martxak (1922ko urriaren 27tik 28ra) bere helburua lortu zuen, eta Viktor...

Jarraitu irakurtzen "Faxismoa Italian: Mussoliniren botere eskuratzea eta ezaugarriak" »