XX. Mendeko Hazkunde Ekonomikoaren eta Krisien Analisia

Historia3,11 KB

Kolonialismoaren Ondorioak eta Ondorengo Egoera

  • Azpiegituren eraikuntza.
  • Inbertsioak egin bertako sektoreetan eta etekinak atera.
  • Zati bat baliabide naturalak ustiatzeko erabili.
  • Zerbitzuak eta bizi-baldintzak hobetu: ospitaleak, eskolak.
  • Antolamendu sozial eta politikoarekin aurrera egin.
  • Metropoliak koloniak mendean hartzean subiranotasuna galdu.
  • Herrien zatiketak eta estatu artifizialen eraketak gatazka politiko eta etnikoak sortu.
  • Labore tradizionalen ordez estentsiboak ezarri.
  • Indigenen nortasunaren eta bizimoduaren galera; arazo demografikoak.

Lehen Mundu Gerra Osteko Egoera Politiko-Ekonomikoa

Lehen Mundu Gerran demokraziak atera ziren garaile. Demokraziaren oinarrizko ideiak eta baloreak zituzten konstituzioak sortu ziren, baita diktadurak ere. Guztiek arazo ekonomiko eta sozial larriak zituzten. Gerrak hondatuta utzi zuen Europa osoa eta, zorraz gain, Europako herrialdeek gerra aberasteko eta merkatuan habetzeko erabili zituzten lurraldeei aurre egin behar izan zieten.

Inflazioa asko handitu zen eta prezioek gora egin zuten. Gizartea atsekabeturik zegoen. Enpresa ugari ixtean langabezia igo zen. Protestak eta grebak egiten hasi ziren, komunistek bultzatutakoak.

Hurrengo urteetan Europak hedapen ekonomiko izan zuen garai baterako. Suspertze aldi horretan krisiak egon ziren baina hala ere sistema kapitalistarenganako konfiantza mantendu zen.

Hazkunde Kapitalistan Izandako Aldaketak

  • Industriako sektore berriak sutu ziren.
  • Produkzioa antolatzeko modu berriak: kateko lana.
  • Energia iturrien garapena.
  • Industria eta finantza-kontzentrazioaren hedapena: holding eta kartel.
  • Publizitatea, kreditu-salmentak...
  • Diru-eredu gisa urrea erabiltzen hasi zen.
Nazioarteko Harremanak eta Bakea

Esparru politikoan NE (Nazioen Elkartea) sortu zen arbitrajerako. Hagako Nazioarteko Auzitegia nazioz gaineko erakunde juridiko gisa ezarri zen.

Gerra ostean tentsio handia zegoen Frantziaren eta Alemaniaren artean, ordaintzeko liskarrak baitzituzten. Locarnoko Itunetan konpondu zuten arazoa, Stresemann alemaniarrak eta Briand frantziarrak bultzatuta:

  • Alemaniak Frantzia eta Belgikarekin zituen arazoak konpontzeko Hagako Auzitegira jo zuen.
  • Alemaniak Alsazia-Lorrena-ri uko egin zion eta Renania desmilitarizatu zuen.
  • NEk Alemania onartu eta zorra berrikusi.

AEBk ere distentsioan parte hartu zuen eta Briand-Kellogg Ituna sinatu zuten. Gerrari uko egiteko ituna izan zen, 63 herrialdek sinatu zutena.

Esparru Soziala

Esparru sozialean axolagabekeria eta festa nagusitu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML