Protekzionismoa eta industria Espainian (XIX. mende amaiera)
Sarrera: Protekzionismoaren auzia
Erabateko merkataritza-lehian, argi dago estatu ahulenek desabantailak dituztela besteekiko. Badirudi garapenerako bideak trantsizio-aldi bat behar duela, neurri batean barneko industriak sustatzeko muga-zergen bidez. Arazoa da, ordea, babesa gehiegizkoa izan daitekeela eta, ondorioz, industria berrien atzerapen teknologikoa gaindiezina bihur daitekeela.
Kartel eta monopolioen sorrera
Espainia kartel-egoera batetik monopolio-egoera batera igaro zen. Lehenik, enpresa handien artean (AHB, Vizcaya, Mieres, Felguera) prezioak adostu zituzten 1893an eta 1896an. Gero, 1902an “Altos Hornos de Vizcaya” (AHV) sortu zenetik, monopolioa finkatu zen, enpresa horrek Espainiako produkzio siderurgikoaren % 60 ekoizten baitzuen....