XIX. Mendeko Gizarte, Ekonomia eta Politika Aldaketak

Historia2,71 KB

Demografia eta Urbanizazioa

  1. Zeintzuk izan ziren demografia-hazkundearen kausak? Heriotza-tasaren bat-bateko jaitsiera eta ugalkortasuna areagotzea.
  2. XIX. mendean nekazari askok hirietara joan behar izan zuten lan bila. Zergatik? Zeintzuk izan ziren ondorioak? Lana hirietan zegoelako, fabriketan. Ondorioz, herritik edo landatik joan ziren, eta urbanizazio-prozesu bizia gertatu zen Europan.

Gizarte Klaseak XIX. Mendean

  1. XIX. mendeko gizartean pertsona guztiak berdinak dira? Azaldu. Ez, desberdinak ziren. Batetik, emakumeak gizonen menpe zeuden. Bestetik, gizarte-klaseak aberastasunaren arabera bereizten ziren: goi-klasea, erdiko-klasea eta behe-klasea.
  2. Burgesia klase boteretsua bihurtu zen. Nortzuk ziren burgesak? Burgesia industria-gizarte berriaren klase boteretsua bihurtu zen. Burgesak hirietan bizi ziren, zabalguneetako auzo berrietan eta herriguneetako etxe hobeetan.

Langile Mugimendua eta Teoria Sozialak

  1. Zer zen proletariotza? Nolakoa zen proletariotzaren bizitza? Langileen klasea zen. Soldata kaskarrak zituzten, bizimodua asko kostata ateratzen zuten, eta lanaldia luzeak ziren.
  2. Definitu sindikatua eta greba.
    • Greba: Langileen presio-tresna nagusia. Lan egiteari uztea lan-baldintzak hobetzeko.
    • Sindikatua: Langile elkartea, egoera hobetzeko sortua.
  3. Zer eskatzen zuten langileek garai horretan? Aseguruak sortzea, sufragio unibertsala, lanaldia murriztea eta soldatak hobetzea.
  4. Azaldu Marxen klase arteko borrokaren teoria. Langile erakundeek eta alderdi politikoek defendatzen zuten.
  5. Nortzuk ziren anarkistak? Estatuaren kontra egiten zutenak.

Estatu Batuetako Gatazkak

  1. Azaldu esklabotzaren arazoa. Abolizionisten eta esklabisten arteko liskarra areagotu egin zen, beste estatuetatik joan eta konfederazio bat sortuz.
  2. Zer izan zen berreraikuntza? Gerraosteko aldi bat izan zen. Ekonomia-oparotasuneko garaia izan zen.

Demokraziaren Aurrerapena Europan

  1. Nola egin zuen aurrera demokraziak Europan? (3 adibide)
    • Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuten.
    • Erlijio- eta adierazpen-askatasuna garatu ziren.
    • Alderdi politiko modernoak sortu zituzten.
  2. Zergatik ezin dezakegu esan erabateko demokrazia zegoela? Emakumeek ez zituztelako eskubide asko. Gainera, boteretsuenek hauteskunde-azpijokoak egiten zituzten, hauteskunde-emaitzak kontrolatu ahal izateko.

Deskargatu

PDF Word HTML