Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Hasiera
Frankismoaren Krisia eta Erregimenaren Gainbehera
Erregimenaren Barne Krisia
Diktaduraren azken urteetan barne-krisia izan zuen, eta alderdi hauek nabarmentzen ziren:
- Francoren Dekadentzia Fisikoa: 1969an Gorteek Joan Karlos printzea Estatuko buruzagitzarako oinordeko izendatu zuten.
- Gobernuburuaren Izendapena: 1973an Franco lehen aldiz gobernuburu bat izendatu zuen, Luis Carrero Blanco, baina ETAk urte hartan hil zuen.
- Barne-borrokak: Diktadorea hil ondoren, frankisten arteko tentsioak areagotu ziren.
- Alderdiak: Gero eta indar gehiago zuten eta haien arteko koordinazioa ahuldu zen.
- Sindikatuak: Langile batzordeek etengabe mobilizazioak eta grebak egiten zituzten.
Ekonomia Krisia
1973an petrolioaren prezioa asko igo zen, eta horrek munduko ekonomiaren atzeraldia ekarri zuen. Espainian hainbat faktoretan nabarmendu zen:
- Prezioak gora egin zuten.
- Turismoa gutxitu zen.
- Inbertsioak murriztu ziren.
Erregimenaren Azken Urtak
Francoren bizitzako azken urteetan tentsio giroan murgildu zen. Erregimenak errepresio-neurri gogorrak ezarri zituen.
Erregimenaren Gainbehera eta Errepresioa
- Erregimenaren gainbehera Saharako berehalako deskolonizazioak islatu zuen. 1975ean Marokoko erregeak Martxa Berdea antolatu zuen.
- Francok lege antiterrorista ezarri zuen. Legea FRAP eta ETAri ezarri zieten, eta haietako kide batzuk exekutatu zituzten.
Trantsizioaren Hastapenak
Joan Karlos I.aren Neurriak
Franco hil eta gero, Joan Karlos I.a erreforma garrantzitsuei ekin zion. Hauexek izan ziren erregeak hartutako neurri nagusiak:
- Arias Navarro gobernu berriaren presidente izaten jarraitzea.
- Oposizioarekin eta atzerriko buruzagiekin harremanak izatea.
- Indultu orokorra, horrela oposizioko buruzagi batzuk kartzelatik atera ziren.
Suárezen Gobernua
Frankista izan arren, erreforma ausartari ekin zion. Haustura itundua delako estrategia jarraitu zuen eta oposizioaren laguntzaz erregimen frankista desegin zuen. Amnistia zabal baten ondoren, frankismotik jasotako legeak aldatzen hasi ziren.
Adostasuna eta Moncloako Itunak
Hauteskundeen ondoren, UCDk eta gainerako indar politikoek ikusi zuten adostasuna lortzea beharrezkoa zela ekonomia krisirik ez izateko eta konstituzioa idazteko. Moncloako Ituna sinatu zuten 1977ko urriaren 25ean, krisiari aurre egiteko neurriak berehala hartu behar zirela agerian geratu zenean.