XX. Mendeko Gertaera Nagusiak: Iraultzak eta Totalitarismoak
1. Otsaileko Iraultza (1917)
Zergatiak
- Mundu Gerrako porrot militarrak.
- Nekazal ekoizpenaren beherakada.
- Gosea zabaltzea.
- Gizartearen ezinegona.
- Sobietetan biltzea.
Gertakariak
- 1917an manifestazio erraldoia egin zuten.
- 25ean greba orokorra eta 26an altxamenduak.
- Soldaduak herriarekin bat egin zuten.
Ondorioak
- 27an Nikolas II.ak gobernua utzi.
- Behin-behineko gobernua sortu zen Kerenskyren eskuetan.
- Errusia errepublika demokratiko bihurtu zen.
2. Urriko Iraultza (1917)
Zergatiak
- Behin-behineko gobernuak oso erreforma gutxi egin zituen.
- Ez ziren gerratik irteten.
- Herriaren haserreak sobietetan bildu eta eragin handiagoa lortu zuten.
- Leninek aurkeztutako Apirileko Tesiak: gerrarekin bukatu, lurrak banatu, industria nazionalizatu eta banka.
Gertakariak
- Manifestariek urriaren 25ean Neguko Jauregia okupatu zuten.
- Zegoen gobernua desagertu eta Leninek langileen gobernua osatu zuen: “Herriaren Komisio Kontseilua”.
1918an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista sortu zen. 1922an SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) eratu zen.
3. Estalinismoa
Lenin hiltzean, gainerako guztiak erbesteratu zituen. Trotsky ere erbesteratu zuen. Sozialismoaren eraikuntza defendatu zuen. Diktadura komunista ezarri nahi zuen Errusian. Estatuaren eta gizartearen kontrol osoa zuen. Totalitarismoa XX. mendeko gobernu mota berri gisa ezarri zuen.
4. New Deal: Krisiari Aurre Egiteko Politika
Roosveltek sortu zuen 1932an. Krisiaren aurka egiteko politika nagusia izan zen. Helburua kontsumoa indartzea eta krisiari aurre egitea zen.
Neurriak
Industria
- Industri berriak sortu produkzioa handitzeko.
- Gutxieneko soldata finkatu eta lan orduak murriztu.
Nekazaritza
- Nekazariei diru-laguntzak eman prezioak finkatzeko.
Bankuak
- Bankuak kontrolatu eta berrantolatu zituzten.
Herri Lanen Politika
- Azpiegituretan inbertitu langabeziari aurre egiteko (30 milioitik 7 milioira jaitsi zen).
Neurri Sozialak
- Lana arautu eta langileei diru-laguntzak.
- Karitatezko jantokiak.
5. Politika Deflazionistak
- Gastu publikoak murriztu.
- Zeharkako zergak handitu.
- Inportazioak murriztu eta esportazioak handitu.
- Dirua debaluatu: monetaren balioa gutxitu.
- Soldatak izoztu produkzio kostuak murrizteko.
6. Autarkia: Estatu Totalitarioen Irtenbidea
- Estatu totalitarioen irtenbidea (faxistak).
- Estatu horiek autonomia bilatu zuten produkzioa handituz eta inportazioak murriztuz.
- Gerra industria sortu: berrarmatu.
- Dirua aurreztu.
7. Italiako Faxismoa
Gerraostea
- Enpresa ugari geldirik geratu ziren kanpo zor handiengatik.
- Langabetuen gorakada.
- Bake akordioek eragindako etsipena (lur gutxi eman zitzaien).
- Ezegonkortasun politikoa (ez zekiten egoerari aurre egiten).
- Tentsio sozial gogorra, greba mugimendua garatu zen.
- Iraultza sozialaren leherketa.
Mussolini eta Boterearen Eskuratzea
- 1919an Fasci di Combate talde paramilitarra sortu zuen grebak erreprimitzeko.
- 1921ean Alderdi Faxista Nazionala sortu zuten gobernuaren kontra. Eliza Katolikoak eta erregeak tolerantziaz jokatu zuten.
- 1922ko hauteskundeetan 22 diputatu bakarrik lortu zituzten.
- Urrian, Erromako Martxa antolatu zuen agintea eskuratzeko.
- Victor Manuel erregeak, kontserbadoreek presionatuta, Mussoliniri gobernua eratzeko agindua eman zion.
- 1922-1923: Erregimen parlamentarioaren irudia mantendu zen, baina askatasunak murriztu eta etsaiak jazarri zituen.
- 1924an hauteskundeak irabazi eta erregimen faxista legezko diktadura bihurtu zen. Bere burua Duce izendatu zuen.
8. Nazismoa Alemanian
1918an Gilen II.ak kargua utzi zuen, Errepublika aldarrikatuz. Alemaniarrak umiliatuak izan ziren Versaillesko Itunagatik. Krisi ekonomikoa, miseria eta langabezia hedatu ziren. Markoa baliogabetu zen. Estatu kolpe saiakerak izan ziren.
Hitler eta Boterearen Igoera
- 1920an Langile Alderdi Nazionalista eratu zuen.
- 1923an Municheko Putsch saiakera egin eta porrot egin zuen. Hitler kartzelatua izan zen.
- Kartzelan Mein Kampf (“Nire Borroka”) liburua idatzi zuen, non bere ideologia azaltzen zen.
- 1929-1932: Krisiak sortutako giroak jendea muturreko alderdietara jotzea ekarri zuen.
- 1932ko hauteskundeetan boto ugari lortu zituen.
- 1933an Hindenburgek Hitler kantziler bilakatu zuen.
- 1934an Hitlerrek, Hindenburg hiltzean, bere burua Führer izendatu eta botere osoa eskuratu zuen.