Industria Iraultza eta Gizartearen Eraldaketa
1. Industria Iraultzaren hasiera
Industria Iraultzaren kontzeptua
- Zergatik eman ziren aldaketa ekonomiko eta sozialak?
Aldaketa ekonomiko eta sozialak makinak modu masiboan erabiltzeagatik sortu ziren.
- Non eta noiz gertatu ziren aldaketa sakon horiek?
Aldaketa horiek Britainia Handian hasi ziren, XVIII. mendearen bigarren erdian.
- Aldaketa ekonomikoa eta soziala:
- Nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera.
- Landa-gizartetik hiri-gizartera.
Iraultza demografikoa
- XVIII. mende arteko egoera: Britainia Handiko biztanleriak hazkunde motela izan zuen: jaiotza-tasa altua zen, baina heriotza-tasa ere bai.
- 1750etik aurrerako iraultza demografikoa: Hazkunde demografiko handi eta jarraitua hasi zen. Arrazoi nagusia heriotza-tasak behera egin izana eta jaiotza-