Kontzertu Ekonomikoa (1878): Jatorria, Ezaugarriak eta Ondorioak

Historia2,88 KB

Kontzertu Ekonomikoak (1878)

Jatorria eta Negoziazioa

  • Foruak ezabatzeak gizartearen eta foru erakundeen (Batzar Nagusiak eta Aldundiak) oposizio handia sorrarazi zuen.

1877tik aurrera, Gobernuaren presio handiak zirela eta, Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek 1876ko Legearen aplikazioa negoziatu zuten Gobernuarekin.

Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusien oposizio handiena gainditu behar izan zuen negoziazio horretan.

Negoziazio honen emaitza KONTZERTU EKONOMIKOA izan zen. Honek, Nafarroako "Ley Paccionada"-ren antzera, autonomia fiskal eta administratiboa ematen zuen.

Kontzertu Ekonomikoaren Ezaugarriak

  • Autonomia fiskala: Probintzia bakoitzak Estatuari kupo bat (diru kopurua) ordaindu behar dio. Aldundia arduratzen da dirua biltzeaz eta Estatuari kupoa ordaintzeaz.
  • Autonomia administratiboa: Zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak Aldundiei eskumen administratibo zabalak eman zizkien.

Aldaketa Nagusiak

  • Aldaketa nabaria eman zen: Lehen Estatuari ordaintzen zitzaion dirua borondatezkoa zen; orain, berriz, derrigorrezkoa da kupoa ordaintzea.

Bilakaera eta Berritzeak

  • Kontzertua aldizka berritu behar zen, Estatuaren eta Aldundien negoziazioen ondoren.
  • Lehen Kontzertu Ekonomikoa arautzen zuen 1878ko dekretuak 8 urteko iraupena ezarri zuen.
  • Hurrengo Kontzertuan, 1887an, sistema iraunkor bihurtu zen.
  • 1894an, 1906an eta 1925ean kontzertuak berritu ziren, eta bakoitzean aldatzen zen Estatuari ordaindu behar zitzaion kupoa eta luzapena.

Ondorioak

  1. Kontzertu Ekonomikoak autogobernu maila handia ematen zien Euskal Probintziei. Baina Aldundi hauetako kideak ez zituzten Batzar Nagusiek aukeratzen, Estatuko hauteskunde sistemaren arabera baizik.
  2. Probintzian boterea kontrolatzen zuen burgesiak bere interesen araberako zerga sistema ezarri zezakeen.
  3. Kontzertu Ekonomikoek, bestalde, probintzia euskaldunei zegozkien baino gutxiago ordaintzea erraztu zuten.
  4. Kontzertu Ekonomikoek Euskal Probintzien egonkortasuna lortu zuten Berrezarkuntza Sistemaren barruan.

Iraupena eta Berreskurapena

  • Bizkaiak eta Gipuzkoak 1937an galdu zuten Kontzertu Ekonomikoa, Gerra Zibilean Errepublikaren alde jartzeagatik. Arabak eta Nafarroak, ordea, gorde zuten.
  • Trantsizio garaian, 1980an, Espainiar Konstituzioa eta Gernikako Estatutua aldarrikatu ondoren, Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren, Kontzertu Ekonomiko bakarra sortuz Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herrialdeentzat. Nafarroak 1982an "Ley de Amejoramiento del Fuero" delakoa lortu zuen, 1841eko legea ordezkatzen zuena.

Deskargatu

PDF Word HTML