Industria Iraultza eta Gizartearen Eraldaketa

Historia3,98 KB

1. Industria Iraultzaren hasiera

Industria Iraultzaren kontzeptua

  • Zergatik eman ziren aldaketa ekonomiko eta sozialak?

    Aldaketa ekonomiko eta sozialak makinak modu masiboan erabiltzeagatik sortu ziren.

  • Non eta noiz gertatu ziren aldaketa sakon horiek?

    Aldaketa horiek Britainia Handian hasi ziren, XVIII. mendearen bigarren erdian.

  • Aldaketa ekonomikoa eta soziala:
    • Nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera.
    • Landa-gizartetik hiri-gizartera.

Iraultza demografikoa

  • XVIII. mende arteko egoera: Britainia Handiko biztanleriak hazkunde motela izan zuen: jaiotza-tasa altua zen, baina heriotza-tasa ere bai.
  • 1750etik aurrerako iraultza demografikoa: Hazkunde demografiko handi eta jarraitua hasi zen. Arrazoi nagusia heriotza-tasak behera egin izana eta jaiotza-tasak altua izaten jarraitzea izan zen. Faktoreak: epidemien murrizketa, elikadura hobetzea, higienea eta osasungintzako aurrerapenak.
  • Ondorioak: Nekazaritzako eta industriako produktuen eskariak gora egin zuen, eta fabrika berrietan lan egiteko langile gehiago zeuden.

Nekazaritza Iraultza

Elikagaien eskariak gora egitearen ondorioz, berrikuntzak aplikatu ziren:

  • Teknikak: Norfolk sistema, burdinazko goldea eta makina berriak (ereiteko, jotzeko eta uzta biltzeko makinak).
  • Egiturak: Burgesak lurrak erosten hasi ziren, inbertitzeko eta irabaziak lortzeko.
  • Abeltzaintza: Lurren zati bat animalien bazkarako utzi zen, abelburuak areagotuz.

2. Lehen Industria Iraultza

Lantegietatik fabriketara

EzaugarriaLantegia (Eskulangintza)Fabrika (Industria)
TamainaTxikiak, langile gutxiHandiak, makinak eta langile ugari
TeknikakEskuz, tresna sinpleekinMakinak (lurrun-makina nagusi)
EnergiaGizakia, animaliak, ura, haizeaLurrun-makinak (ikatz minerala)
Lan antolaketaEskulangileak pieza osoa egiten duLan banaketa eta espezializazioa
OrdutegiaEz dago ordutegi finkorikOrdutegi finkoa eta erritmo mekanikoa

Liberalismo ekonomikoa

  • Definizioa: Adam Smithek sortutako doktrina ekonomikoa, askatasun ekonomikoan oinarritua.
  • Ideia nagusiak: Askatasun ekonomikoa, estatuaren ez-esku-hartzea (merkatua berez orekatzen da) eta lan-banaketa.

3. Garraioen Iraultza

  • Itsas nabigazioa: Lurrun bidezko ontziak (Fulton).
  • Lurreko garraioa: Trenbidea eta lurrun-makinak (Stephenson).
  • Ezaugarriak: Zama-edukiera handiagoa, abiadura azkarragoa eta garraioaren merketzea.

4. Bigarren Industria Iraultza

1870etik aurrera, sektore berriak (siderurgia, kimika, elektrizitatea) eta energia-iturri berriak (petrolioa, elektrizitatea) nagusitu ziren. Enpresa handiak (Sozietate Anonimoak) eta bankuak sortu ziren, eta lanaren espezializazioa (Taylorismoa eta Fordismoa) sakondu zen.

5. Gizarte Iraultza

Gizarte estamentaletik (jaiotzazko pribilegioak) gizarte klasistara (diruaren araberako klaseak) igaro zen. Hiru klase nagusi: goi-klasea, erdi-klasea eta behe-klasea (proletarioak).

Langile mugimenduaren hasiera

  • Ludismoa: Makinen aurkako matxinada (1811-1816).
  • Sindikatuak: Lan-baldintzak hobetzeko elkarteak.
  • Ideologiak: Marxismoa (klase-borroka, iraultza, gizarte komunista) eta Anarkismoa (estatuaren aurkakoa, borondatezko elkarteak).
  • Lorpenak: Lanaldia murriztea, haur-lana debekatzea, amatasun-baimenak eta gizarte-segurantza.

Deskargatu

PDF Word HTML