Sufragismoa espainian
ERREJIMEN FRANKISTAREN KRISIA: (1969-1975):Diktadura frankistaren hirugarren fasea 1969an hasi zen eta diktadorea hil zenean, 1975ean,amaitu zen.
KRISI EKONOMIKOA: Espainiako 60ko urte bukaeran ekonomikoki herrialde garatua zen. Garapen horren iturri nagusiak turismoa, emigranteek igorritako diru-kopuruak eta atzerriko kapitalaren diru sarrerak nahikoa aldakorrak izan ziren. Horrela, 1973an mundu krisia, (petrolioaren krisia)lehertu zenean,Espainian,Europako herrialdeen eragin parekoa izan zen.
LPEEk (OPEP) erabakitakoarekin petrolio-barrilen prezioak izan zuen gorakadak mundu osoan izugarrizko krisia eragin zuen, petrolioa zelako lehengai nagusia eta energia gehienen oinarria.
GELDIALDI POLITIKOA:Espainiak errejimen frankistaren amaierako krisia jasan zuen. Francok boterea Carrero Blancori eman eta 1973ko ekainean gobernuko presidente kargua.
Helburua: errejimena luzatzea hil eta gero.Baino ETAk,1973ko abenduak 20an,Madrilen hil zuen Carreroeta dena hankaz gora jarri zuen.Ondorioz, Carlos Arias Navarro izendatu zuten presidente.Gobernuak errepresio eta immobilismoaren bideari gogor eusten ziola erakutsi zuen. 1974an errejimenaren politika gogortu egin zen Portugalen diktadura zegoelako eta beldurra zutelako.
Talde terroristak ere ugaritu egin ziren eta gero eta ekintza gehiago burutzen zituzten.FRAP eta GRAPO agertu ziren ere.Gobernuaren errepresioa ere indartu egin zen.1975eko abuztuan Lege Antiterrorista: Estatuko segurtasun zerbitzuetako kideak hiltzeagatik heriotza zigorra izango zuen. Lege hau lehen pasatu ziren hilketetan aplikatu zenez,gobernuak ETA eta FRAPeko 11 kideri heriotza zigorra ezarri zien. Baina horren aurka protesta ugariak eta indartsuak izan ziren. Frankori presioa eginez, horietako sei indargabetzea lortu zuen, ondorioz, irailaren 27an bost fusilatu egin zituzten(Txiki eta Otaegi). Horrek errejimena erabat isolatuta utzi zuen, egoera hura gaitzesteko ekintza ugari egin baitzen. Frankoren azken egunak ziren eta 1975ko azaroaren 20ean hil zen Trantsizioari atea irekiz.