Espainiako Gerra Zibila: Kausak, Erreformak eta Garapena
Espainiako Bigarren Errepublikaren Testuingurua
Garai hartako egoera politiko, ekonomiko eta soziala oso konplexua zen:
- Politika: Monarkia ahula eta ustelkeria. Militarren eraginak ezegonkortasuna eta kolpe militarren tradizioa ekarri zituen. Zentralismoak eta autonomia faltak nazionalismo periferikoen tentsioa areagotu zuten.
- Ekonomia: Nekazaritzan oinarritutako ekonomia eta industria ahula; pobrezia eta desberdintasun handiak.
- Gizartea: Gizarte-desberdintasunak eta emakumeen rol mugatua; gatazka sozialak eta grebak.
- Hezkuntza: Analfabetismo tasa altua, eskola gutxi eta hezkuntza Elizaren esku; atzerapen kulturala.
- Erlijioa: Eliza Katolikoaren eragin handia eta sekularizazioaren aurkako erresistentzia.
Errepublikaren Erreformak
- Lurralde-erreforma: Nazionalismoaren integrazioa eta autonomiarako eskubidea.
- Erlijio-erreforma: Estatu laikoa lortzea. Elizaren boterea murriztu, ezkontza zibila eta dibortzioa onartu, eta apaizen ordainsariak kendu ziren.
- Hezkuntza-erreforma: Hezkuntza publikoa, nahitaezkoa eta laikoa ezarri zen, Eliza irakaskuntzatik kanpo utziz.
- Nekazaritza-erreforma: Lurraldeak desjabetu eta banatzea, egoera hobetzeko.
- Erreforma militarra: Armada profesional eta demokratikoa sortzea.
Gerra Zibilaren Kausak
Epe luzeko kausak
- Ezegonkortasun politikoa: Gobernu aldakorrak.
- Armadaren joera: Politikan parte hartzeko botere handia.
- Ekonomia atzeratua: Lehen sektorearen nagusitasuna eta Depresio Handiaren eragina.
- Desoreka sozioekonomikoa: Langileen eta aberatsen arteko talka ideologikoa.
- Arazo kulturala: Analfabetismoa eta tradizionalismoa.
Berehalako kausak
- Errepublikako erreformismoa: Oposizio zabala eragin zuen.
- Polarizazioa: Muturreko ideologien erradikalizazioa eta bortizkeria politikoa.
Gerraren Garapena eta Nazioarteko Testuingurua
Francoren tropen aurrerapena: Hegoaldetik Madrilera, Iparraldera, Ekialdera (Ebroko bataila) eta azkenik Madril eta Erdialdera.
Nazioarteko jarrerak
- Neutralak: Europako demokraziak (gerra ez hedatzeko).
- Matxinatuen alde: Alemania, Italia eta Vatikanoa.
- Errepublikaren alde: SESB, Mexiko eta Nazioarteko Brigadak.
Estatu-kolpearen antolaketa (1936ko uztailaren 17-19)
- Mola: Antolatzaile nagusia (Iruñea).
- Sanjurjo: Portugaletik.
- Franco: Kanarietatik Afrikara eta handik penintsulara.