Estatu Batuetako Liberalismoa, Hedapena eta Sezesio Gerra

Historia2,42 KB

Liberalismoa eta Autoritarismoa Europan

XIX. mendearen lehen erdialdeko iraultzen ondoren, Europako estatuetako egoera aniztasun handikoa zen. Britainia Handian eta Frantzian demokraziarako lehen urratsak ematen zituzten artean, beste estatu batzuek politika-sistema autoritarioei eusten zieten.

Nazio baten sorrera: Estatu Batuak

XIX. mendean, bi prozesu funtsezko gertatu ziren Estatu Batuentzat: Mendebalderanzko hedapena eta Sezesio Gerra (banaketa, interes desberdinengatik). Herrialdea izugarri hazi, eta ekonomia-garapen geldiezina abiatu zen.

Mendebalderanzko Hedapena

1800etik 1850era, Britainia Handitik eta Alemaniatik jende asko joan zen Estatu Batuetara. Lurralde gehiago lortu zituzten eta erosi ere; oso azkar kolonizatu zituzten Ozeano Bareko lurrak. Herriaren nortasuna indartu zen. Lurralde handi horretan hiru eskualde bereizi ziren, ekonomia eta gizarte ezaugarrien arabera:

  • Ipar-ekialdea: Industria eta hiri-garapen handia.
  • Hegoaldea: Ekonomia nekazaritzan oinarrituta, kotoi eta tabako ustiapen handia, esklaboek landua.
  • Mendebaldea: Baserri txiki independenteak zeuden.

Esklabotzaren Arazoa eta Sezesio Gerra

Estatu Batuetako konstituzioak estatu bakoitzaren esku uzten zuen esklabotza ezeztatzea. XIX. mendearen erdialdean, estatu abolizionisten eta estatu esklabisten arteko liskarra areagotu zen.

1860an, Abraham Lincoln herrialdeko presidente aukeratu zuten, lurralde berrietan esklabotza hedatzearen aurka zegoelako. Hegoaldeko estatu asko bereizi ziren eta konfederazio bat sortu zuten. Lincoln presidenteak eta Estatu Batuetako kongresuak esan zuten estatu bakar batek ere ez zuela bereizteko eskubiderik, eta indarrez menderatzea erabaki zuten.

Sezesio Gerrak lau urte iraun zuen (1861-1865), eta Iparraldeak irabazi zuen. Gerra suntsitzailea izan zen, lehen aldiz arma modernoak erabili zirelako (fusilak, besteak beste). Milioi erdi pertsona hil ziren eta lurralde asko suntsitu zituzten.

Berreraikuntza

Gerra osteko aldiari berreraikuntza deitzen zaio. Estatu Batuek ekonomia-garapen geldiezinari ekin zioten eta, XX. mendearen hasieran, munduko lehen potentzia industrial bihurtu ziren.

Gerraren ondoren, esklabotza ezeztatu zuten.

Bizitza politikoa bi alderdiren inguruan antolatzen hasi zen: errepublikanoak eta demokratak.

Deskargatu

PDF Word HTML