XIX. Mendeko Liberalismoa, Nazionalismoa eta Karlistaldiak Euskal Herrian

Historia3,55 KB

Liberalismoa eta Nazionalismoa XIX. Mendean

Liberalismoaren oinarriak askatasunean, merkatuan eta merkataritzaren askatasunean, jabetza pribatuan, legearen aurreko berdintasunean eta botere banaketa justuan zetzaten. Nazionalismoa, berriz, Frantziako Iraultzan indartu zen nabarmen, Nazio Estatua Erregearen aurrean jarriz; Estatua jainko berri bihurtu zen.

Iraultza Burgesen Ondorioak

  • Industrializazioaren ideiak Europan zehar zabaldu ziren.
  • Ideia liberalek eta nazionalistek indarra hartu zuten.
  • Egoera sozioekonomiko txarra zen nagusi.

Nazionalismoaren Kausak eta XIX. Mendeko Egoera

Nazionalismoaren Kausak

  • AEBko independentzia.
  • Frantziako Iraultza.
  • Espainia eta Portugalen kolonien independentzia gerrak.

XIX. Mendeko Euskal Herria eta Espainia

Espainian: Fernando VII.aren erregealdian, Cadizko Konstituzioa sinatu zen. Hasieran konstituzioa eta gobernu liberala onartu baziren ere, absolutismoa ezarri zen berriro.

Frantses inbasioaren ondoren Euskal Herrian: Euskal Herria banatuta zegoen liberalen eta nekazarien artean.

Foruen Aurkako Erasoak

  • Cadizko Konstituzioa.
  • Baionako Konstituzioa.

Foruak eta Karlistaldiak

Zer dira Foruak?

Antzinatik datozen usadio eta ohituren arau idatziak dira. Forua vs. Konstituzioa gatazka sortu zen, ekonomia arloan merkatu librean oztopoak sortu eta produktuak garestitzen hasi baitziren.

Zer gertatu zen XIX. Mendean Espainian eta Euskal Herrian?

Fernando VII.a 1833an hil zenean, bi multzotan banatu zen gizartea:

  1. Karlistak: Karlos V.aren aldekoak (Prusia, Errusia, Austria, elizgizonak eta nekazariak).
  2. Liberalak: Elisabet II.aren aldekoak (Frantzia, Ingalaterra, Portugal, ilustratuak, funtzionarioak eta merkatariak).

Honek gerra zibila eragin zuen Espainian.

Karlistaldiak: Hiru Gatazka Nagusi

1) Lehen Karlistaldia (1833-1839)

Zumalakarregi izan zen lehen jeneral karlista, eta Euskal Herri ia osoa zuen bere menpe. Karlistak Madrilera joan ziren, eta han Muñagorri jarri zen buru. 1839an, Zumalakarregi hil zenean, Bergarako Besarkada sinatu zen Maroto (karlista) eta Esparteroren artean.

2) Bigarren Karlistaldia (1846-1849)

Gehienbat Katalunian izan zuen oihartzuna.

3) Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Karlos VII.ak karlistak elkartu eta Euskal Herri ia osoa bere menpe hartu zuen. Lizarra hiriburu izendatu zuten. Estatu kolpea eman zen, eta Alfontso XII.a jarri zen boterean.

Nazionalismoaren Garapena eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Nazionalismoa

XIX. mendeko iraultzen ondorioz, ideia liberalek eta nazionalistek gora egin zuten. Gobernu zentralistek politika berria ezarri zuten Espainian:

  • Gaztelania hizkuntza ofizial bakarra bihurtu zen.
  • Guardia Zibila sortu zen.
  • Foruak deuseztatu zituzten.
  • Burgesia liberala sendotu zen.
  • Industrializazioaren ondorioak: aldaketa sozioekonomikoak, emigrazioa, ohitura aldaketak.

Nazionalismoaren Suspertzea

XIX. mendearen erdialdean, karlistak zatituta zeuden oinarri erlijioso eta foruzaleetan. Liberalak ere zatituta zeuden, foruen aldekoak eta kontrakoak.

Alderdi Politikoen Sorrera

  • 1885ean Alderdi Sozialista sortu zen.
  • Euskal Nazionalismoaren sorrera: Sabino Arana agertzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML