DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Antzinako Erregimena: Gizartea, Ekonomia eta Ilustrazioa

Historia3,44 KB

Zer da Antzinako Erregimena?

Europan XVIII. mendean, politika, ekonomia eta bizimodua antolatzeko zegoen gizarte sistema zen.

Ezaugarriak

  • Nekazaritza zen bizimodu nagusia.
  • Gizartea estamentuetan banatuta zegoen.
  • Monarkia absolutuak zeuden hainbat estatutan.

Pribilegiatuak eta pribilegiatu gabeak

Pribilegiatuak (Eskubideak)

  • Ez zuten lanik egiten.
  • Zergak kobratzen zizkieten pribilegiatu gabeei.
  • Oso aberatsak ziren (milionarioak).
  • Legeak beraiek egiten zituzten beraien alde.
  • Luxuzko bizimodua zuten eta jauregi handietan bizi ziren.
  • Erregea, noblezia eta kleroa ziren.
  • Beraien artean ezkontzen ziren aberastasuna eta lurra mantentzeko.

Pribilegiatu gabeak

  • Lana egiten zuten.
  • Zerga oso altuak ordaindu behar zituzten.
  • Bizimodu gogorra zuten eta gosea pasatzen zuten.
  • Nekazaritzan
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Gizartea, Ekonomia eta Ilustrazioa" »

Espainiako Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra

Historia2,58 KB

1. Biurteko Erreformista (1931-1933)

Abiapuntua: Lehen fasean, errepublikanoek eta sozialistek koalizio-gobernua eratu zuten, Manuel Azaña gobernuburu zela.

Erreformak

Bigarren Errepublikako gobernu egonkorrena izan zen eta Konstituzioan jasotako erreforma nagusiak gauzatu zituen:

  • Autonomiak: Kataluniako Autonomia Estatutua 1932an onartu zen, Generalitata berrezarriz. Euskadiko eta Galiziako estatutuen tramiteak abiatu ziren.
  • Armada: Agintari militarrek Errepublikari leialtasuna agindu behar zioten eta Erasorako Guardia sortu zen.
  • Nekazaritza: Lurraren banaketa berriari ekin zitzaion latifundioetan.
  • Hezkuntza: 10.000 eskola baino gehiago eraiki ziren eta irakasleen prestakuntza hobetu zen.
  • Erlijioa: Eliza eta Estatuaren banaketa, ezkontza zibila,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra" »

Al-Andalus: Historia, Gizartea eta Kultura Iberiar Penintsulan

Historia6,86 KB

Al-Andalusen Historia: Kronologia Nagusia

  • 711. urtea: Arabiarrek eta berbereek Iberiar penintsula okupatu zuten. Damaskoko kalifa-herriaren mende geratu zen. Hiru urtetan ia lurralde osoa konkistatu zuten, bisigodoen erresuma ahulduta baitzegoen. Kordoba hiriburu eta gune politiko bihurtu zen.
  • 714. urtea: Musulmanek ia Iberiar penintsula osoa konkistatua zuten, iparraldeko lurralde menditsuak izan ezik. Abantaila bat izan zuten: ez zituzten biztanleak islamera bihurtzera behartu, zergen truke beren erlijioa praktikatzeko aukera emanez.
  • 755. urtea: Abd ar-Rahman I.a omeiatarra Iberiar penintsulara iritsi eta emirerri independentea aldarrikatu zuen.
  • 929. urtea: Abd ar-Rahman III.ak bere burua kalifa izendatu zuen, Kordobako kalifa-herria sortuz.
...
Jarraitu irakurtzen "Al-Andalus: Historia, Gizartea eta Kultura Iberiar Penintsulan" »

II. Errepublikako Gertaera eta Dokumentu Gakoak

Historia5,88 KB

Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua (1937-06-23)

Dekretu hau, frankistek Hego Euskal Herri osoa hartu eta hiru astetara eman zen, Euskal Gobernua Santoñan zegoen unean. Ordurako, berretsia izan zen Euskal Herriko Estatutua baliogabetua zegoen. Gerra Zibila hasi eta urtebete pasa da jada, eta frankistak apurka-apurka konkistak eginez doaz.

Gerra Zibila Bigarren Errepublika garaian sortu zen. Gogotsu aldarrikatzen zen askatasunen aldeko Errepublika Espainian, eta ideologia anitzeko alderdiek parte hartzen zuten Gobernuan eta gorteetan. EAJ ere horietan lanean aritu zen, Euskal Herriko proiektu bat helburu zuela. Kontzertu Ekonomikoa zen euskal probintziek zuten berezitasuna, eta autonomia-estatutu baten onarpena...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublikako Gertaera eta Dokumentu Gakoak" »

XVIII. Mendeko Aurrerapenak: Zientzia, Ilustrazioa eta Euskal Herria

Historia5,97 KB

1.3 XVIII. Mendeko Aurrerapen Teknikoak eta Zientifikoak

Zientzia behaketaren eta arrazoimenaren bidez lortutako ezagutzen multzoa da; teknika, berriz, zientziaren ezagutzak praktikara eramatea ahalbidetzen duten prozedurak. James Watt-ek (1736-1819) lurrun makina asmatu zuen, eta Cartwright-ek ehungintzan aplikatu zuen, 1785ean.

2. Ilustrazioa: Ezaugarriak eta Bilakaera

2.1 Ilustrazioaren Ezaugarriak

Ilustrazioa Europa osoko fenomeno nagusia zen, bereziki Frantzian. Ilustratuak noble eta burges laikoak zein elizgizonak izan ziren. Mugimendu intelektual optimista izan zen, honako printzipio hauek oinarri hartuta:

  • Argia: Arrazoia gizartearen iluntasuna eta akatsak argitzen zituen tresna gisa hartua. Arrazoia zen naturaz gaindiko aurreiritziak eta
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Aurrerapenak: Zientzia, Ilustrazioa eta Euskal Herria" »

Monarkiak, Amerikaren konkista eta gerrak — Azterketa laburra

Historia5,91 KB

Monarkia autoritarioaren ezaugarriak

  • Administrazio zentralizatua sortu zuten.
  • Errege-armada iraunkorrak eratu zituzten.
  • Batzar ordezkzaileen jarduera mugatu zuten.
  • Zergak igo zituzten herri pobreei eta armadako funtzionarioei.
  • Nazioarteko harremanei ekin zieten.

Errege katolikoak

Fernando eta Isabel. Fernandok Aragoiko koroa eta Isabel Gaztelako errege-erregina gisa jardun zuten. Biak ezkondu eta beraien lurraldeak bateratu zituzten. Boterea pertsonala izan zen; legeak eta erakunde batzuk mantendu ziren.

Batasun erlijiosoa

Erregeek erlijio batasuna ezarri nahi izan zuten. Inquisizioa sortu zuten eta musulmanak eta juduak kanporatu edo kristau egin ezean kanporatu zituzten.

Monarkia autoritarioaren ezaugarriak

  • Administrazio zentralizatua sortu zuten.
  • Errege-
...
Jarraitu irakurtzen "Monarkiak, Amerikaren konkista eta gerrak — Azterketa laburra" »

Lehen Mundu Gerra, Errusiako Iraultza eta Stalinismoa

Historia2,62 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Kronologia: XX. mendea, 1914-1918 bitartean.

Gerraren txinparta

Sarajevon (Bosnia), Austria-Hungariako Inperioko oinordekoaren (Frantzisko Fernando eta bere emaztea) hilketa gertatu zen. Erruduna serbiar bat izan zen.

Bandoak

  • Inperio Zentralak: Austria-Hungaria, Italia eta Alemania.
  • Aliatuak: Britainia Handia, Frantzia eta Errusiako Inperioa.

Gerraren hasiera eta kausak

Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Kausak honakoak izan ziren:

  • Gatazka lurraldeengatik: Alemaniaren eta Frantziaren arteko tentsioak Alsazia eta Lorrengatik. Alemaniarrek Frantzia isolatu nahi zuten.
  • Balkanetako arazoak: Austria-Hungariaren eta Errusiaren arteko gatazkak eskualdearen kontrolagatik.
  • Interes kontrajarriak: Inperialismoaren hedapena.
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra, Errusiako Iraultza eta Stalinismoa" »

Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Holokaustoa

Historia1,94 KB

Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Boterea

Alemania nazian, Hitlerrek botere osoa eskuratu zuen. 1933ko otsailaren 27an, naziek Reichstageko sutea eragin zuten eta errua komunistei leporatu zieten. Hori gertatu eta gero, Hitlerrek alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu zituen, alderdi nazia izan ezik.

Boterearen Kontsolidazioa

  • Labana luzeen gaua (1934ko ekaina): NSDAP alderdiaren barruan zituen etsaiak hiltzeko agindu zuen, horietako asko SA-koak.
  • Hindenburgen heriotza (1934ko abuztua): Hitler errepublikako presidente bihurtu zen, herrialdeko hiru kargu nagusien jabe eginez: estatuburu, gobernuburu eta Hirugarren Reicheko alderdi bakarreko presidente.

Ekonomia eta Berrarmatzea

Alemania krisialditik irteteko, estatuak ekonomia bere esku...

Jarraitu irakurtzen "Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Holokaustoa" »

Erdi Aroko Gizarte Feudala: Egitura eta Ezaugarriak

Historia2,49 KB

Erregea eta Noblezia

Erregea jainkoak aukeratu zuela suposatzen bazen ere, kargua hereditarioa zen eta dinastiak osatzen ziren. Dinastia aldaketa bat baldin bazegoen, errege berria goi-nobleziakoen artetik aukeratzen zen. Erregeak botere mugatua zuen eta nobleziaren laguntza behar zuen erreinua kontrolatzeko; horregatik, “berdinen artean garrantzitsuena” deitzen zitzaion.

Goi Noblezia

Konde, duke eta markesak ziren botere gehien zeukatenak. Erreinua feudoetan banatuta zegoen eta bakoitza feudo baten jabe zen. Beraien ardura bakea ziurtatzea, juzgatzea eta defendatzea zen.

Behe Noblezia (Zaldunak)

Zaldi bat eta armak mantentzeko adina aberastasun izan behar zuten. Askoz botere gutxiago zuten goi nobleziakoek baino eta sarritan haien basailu bihurtzen...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizarte Feudala: Egitura eta Ezaugarriak" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Iraultzak

Historia2,98 KB

Kontzeptu Politikoak eta Sozialak

Absolutismoa: XVII. mendean izan zen gobernu mota bat da. Jainkotik zetorkion boterea erregeari, eta botere guztia monarkaren esku zegoen.

Botere-banaketa: Europako feudalismoan, XVIII. mendean, boterea banatu egiten da pertsona edo talde batek botere guztia har ez dezan. Hiru botere mota daude: legegilea, betearazlea eta judiziala.

Ilustrazioa: Europan XVIII. mendean garatutako mugimendu intelektuala izan zen.

Hirugarren Estatua: XVIII. mendean zegoen estatu mota bat. Hirugarren Estatuan edo estatu xehean gizarte-talde hauek sartzen ziren: nekazariak, burgesia eta hirietako klase herritarrak.

Frantziako Iraultza

Iraultzaren Kausak

  • Ilustrazioaren eta Amerikako Iraultzaren eragina: Ilustrazioaren printzipioak eta Amerikako
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta Iraultzak" »