DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Giza Eskubideak: Balioak, Belaunaldiak eta Betebeharrak

Historia10,61 KB

Giza Eskubideen Balioak eta Ezaugarriak

Giza eskubideak oinarrizko printzipio eta arauetan finkatzen dira, pertsona guztien duintasuna eta ongizatea babesteko.

Balio Nagusiak

Hauek dira giza eskubideen oinarrian dauden balioak:

  1. Askatasuna: Giza borondatearen eta duintasunaren zati garrantzitsua da. Gure nahiaren aurka zerbait egitera behartuta egoteak giza espiritua hondatzen du.
  2. Besteenganako errespetua: Norbait ez errespetatzeak haren indibidualtasuna eta duintasuna ez direla baloratzen adierazten du.
  3. Diskriminazio eza: Berdintasunak esan nahi du ez ditugula pertsonak haien ezaugarriengatik epaitu behar.
  4. Tolerantzia: Intolerantziak ezberdintasunarekiko errespetu falta adierazten du.
  5. Justizia: Pertsonek, duintasunean berdinak direnez, tratu zuzena
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Eskubideak: Balioak, Belaunaldiak eta Betebeharrak" »

Espainiako Bigarren Errepublika Aurreko Gertaerak

Historia2,69 KB

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Krisi garaian, Miguel Primo de Riverak estatu-kolpe bat eman zuen, aberria politikari profesionalengandik libratzeko aitzakian. Alfontso XIII.aren babesa jaso zuen, Konstituzioa (1876) bertan behera utzi, Gorteak desegin, eta Alderdi politiko zein sindikatuak debekatu zituen. Marokoko gerrarekin amaitu zuen, eta oparotasun ekonomikoaren (20. hamarkada) aldia izan zen.

  1. 1927tik aurrera, gizarte sektore batzuk kritikatzen hasi ziren: intelektualak, ikasleak, nazionalistak, langileak…
  2. 1929an, jendearen aurkakotasuna ikusirik, Alfontso XIII.ak babesa emateari utzi zion.
  3. 1930ean diktadoreak dimititu egin zuen. Erregeak gobernu berri bat osatzeko agindua eman zuen, 1876ko konstituzioa berrezarriz eta hauteskundeak
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika Aurreko Gertaerak" »

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia3,03 KB

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan errepublikarrek irabazi zuten. Euskal hiriburuetan ere halaxe gertatu zen, Iruñean izan ezik, monarkikoek irabazi baitzuten. Apirilaren 14an, Espainian II. Errepublika aldarrikatu zuten; Eibar izan zen hori egin zuen lehen hiria. Egoera horren aurrean, Alfontso XIII.ak Espainia utzi eta erbesteratu zen. Alcalá-Zamora buru zela, behin-behineko gobernua eratu zen, eta konstituzioa onartu ondoren, behin betiko gobernua osatu zuten.

Gorte Konstituziogileak eta hauteskundeak

Ekainaren 28an, gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren. Gizonen sufragio unibertsalari eutsi zitzaion (23 urteko gutxieneko adinarekin). Errepublikanoen...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

AEBen Independentzia: Jatorria eta Garaipena

Historia3,07 KB

Ameriketako Estatu Batuen Independentziaren Jatorria eta Garapena

Kolonien eta Metropoliaren Arteko Desadostasunak

Erresuma Batuak ez zien uko egin nahi Amerikako lehengaiei, baina ez zuen interesik kolonietan industria garatzeko. Horrez gain, berarentzat gordetzen zuen merkataritzaren monopolioa, eta horrek zaildu egiten zuen Hamahiru Kolonien eta Amerikako beste eskualde batzuen arteko merkataritza-jarduna. Bazen, beraz, oinarri ekonomikoa zuen arazo bat, koloniek aurrera egiteko oztopotzat ikusten baitzuten metropolia.

Tentsio politikoak egoera hura larriagotu egin zuen. Hamahiru koloniak nahiko autonomoak ziren, Ingalaterrako monarkaren agintepean zeuden arren. Eskuduntza garrantzitsudun biltzarrak zituzten, eta haien esku zegoen, esaterako,...

Jarraitu irakurtzen "AEBen Independentzia: Jatorria eta Garaipena" »

Errusiako Iraultza: Boltxebikeen Gobernua eta Ondorioak

Historia285,21 KB

Boltxebikeen lehen gobernua

Lenin buru zela, boltxebikeen lehen gobernua sortu zen. Berehala, gerratik ateratzea negoziatu zuen Brest-Litovskeko Itunaren bidez (1918ko martxoaren 3an). Gainera, latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen, bai eta fabrikak langileek kontrolatzeko ere. Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen.

Gerra Zibila eta gerrako komunismoa

Tsarismoaren aldekoak (lur-jabeak, armadako goi karguak, eliza ortodoxoa...) eta sistema liberala defendatzen zutenak iraultzari aurre egiten saiatu ziren. Iraultzaren aurkakoek Armada Zuria osatu zuten, eta boltxebikeek, Armada Gorria. Bi armadak gerra zibilean (1918-1921) aurrez aurre jarri ziren.

Armada Zuriak atzerriko...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: Boltxebikeen Gobernua eta Ondorioak" »

Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,33 KB

1. Gerraren kausak eta leherrarazlea

Lehen Mundu Gerrako bake-itunek oso ahulduta utzi zituzten garaitutako herrialdeak. Alemaniak lurraldearen zati bat galdu zuen; ekonomia bahitu egin zitzaion herrialde garaileen mesedetan, eta ezinezko bihurtu zuen Alemania suspertzea. Garaileenganako erresumina nagusitu eta sentimendu horrek bultzatuta sortu zen muturreko nazionalismo alemaniarra.

Errusiako Iraultzan (1917ko urrian) komunismoak garaitu izanak sentimendu kontrajarriak eragin zituen: mirespena eta beldurra. Mendebaldekoek estatu berriak sortu zituzten iraultza-mugimenduak galarazteko; muturreko nazionalismoa azaldu zen, komunismoaren aurkako indarrik eraginkorrena zelakoan.

1930eko hamarkadako Depresio Handiak krisian utzi zituen herrialde asko....

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Latinoamerikako diktadura militarrak

Historia6,07 KB

Ekialde hurbileko gatazkak, Israel

1948an, Israel sortu, gatazka asko. Petrolio-hobiengaitik  garrantzi estrategiko handia hor.  1973an, Yom Kippur Gerra piztu, Egipto eta Siria Israel eraso zutenean. Herrialde arabiarrek lurralde asko lortu. Estatu Batuak babestu Israel / /Sobietarrek babestu arabiarrei.  

Su- etena adostu, baina  epe luzerako ondorioak izan: petrolio-salmenta blokeatu, ekoizpena gutxitu. Guzti horrek ekonomia-krisibat sortu.

Latinoamerikako diktadura militarra

Estatu batuek komunismoak latinoamerikan aurrera egiteko estatu-kolpeak babestu zituzten hori askotan diktadura militarrak jarri zituen boterean 

1973an, Salvador Allende presidentea kargutik kentzeko estatu kolpea finkatu Estatu Batuetako gobernuak. Augusto Pinochet...

Jarraitu irakurtzen "Latinoamerikako diktadura militarrak" »

Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)

Historia2,78 KB

Errepublikaren garaipena eta biurteko erreformista (1931-1933)

Behin-behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa

1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren, eta hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintziako hiriburu guztietan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak errepublikanoen garaipentzat hartu ziren. Emaitza jakitean, Alfonso XIII.a erbesteratu egin zen eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.

Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Niceto Alcala Zamora izendatu zuten presidente. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ondoren, 1931ko Konstituzioa onartu zen, erregimen demokratikoa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia4,74 KB

Kolonialismoaren Definizioa

Kolonialismoa herrialde batek (metropoliak) beste lurralde bat (kolonia) indarrez bereganatzea eta ekonomikoki ustiatzea da.

Lehen Mundu Gerrako Aldeak

Aliatuak:

  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
  • Erresuma Batua (EB)
  • Frantzia
  • Serbia

Potentzia Zentralak:

  • Alemania
  • Otomandar Inperioa
  • Austria-Hungaria

Lehen Mundu Gerraren Ezaugarriak

Lehen Mundu Gerra industriala eta modernoa izan zen; garapen zientifikoei esker arma berriak, garraio seguruagoak eta sendagai hobeak zeuden (itsaspekoak, hegazkinak, tankeak...).

Gerra honetan erabateko mobilizazioa zegoen, nazio guztiak parte hartu behar zuen.

Ekonomia eustea oso garrantzitsua zen; lortzen ez bazen, gerra galtzea zen ondorioa. Ekonomia indartsuagoa zutenek arma gehiago izango zuten....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Estatu motak eta nazioarteko erakundeak

Historia2,49 KB

Estatuak erlijioaren arabera

  • Estatu laikoak: Erlijioa eta estatua erabat bananduta daude. Herritarrek nahi duten erlijioa izan dezakete.
  • Estatu konfesionalak: Erlijio ofizial bat dago, pribilegio ugari dituena. Estatu konfesional gehienetan, debekatuta dago erlijio ofiziala ez den beste edozein erlijio praktikatzea.
  • Estatu teokratikoak: Erlijio ofizial bat dute eta erlijio-liburuak dira legea. Estatu horietan, debekatuta dago beste erlijio batzuk praktikatzea.

Estatuak lurralde-antolaketaren arabera

Estatuak lurralde-unitate txikiagotan antolatzen dira, lurraldea hobeto administratzeko. Estatuko erakundeek estatuaren lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte. Estatuko erakundeak dira parlamentu nazionala, gobernua eta auzitegi gorenak....

Jarraitu irakurtzen "Estatu motak eta nazioarteko erakundeak" »