Lehen Mundu Gerra, Errusiako Iraultza eta Stalinismoa
Lehen Mundu Gerra (1914-1918)
Kronologia: XX. mendea, 1914-1918 bitartean.
Gerraren txinparta
Sarajevon (Bosnia), Austria-Hungariako Inperioko oinordekoaren (Frantzisko Fernando eta bere emaztea) hilketa gertatu zen. Erruduna serbiar bat izan zen.
Bandoak
- Inperio Zentralak: Austria-Hungaria, Italia eta Alemania.
- Aliatuak: Britainia Handia, Frantzia eta Errusiako Inperioa.
Gerraren hasiera eta kausak
Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Kausak honakoak izan ziren:
- Gatazka lurraldeengatik: Alemaniaren eta Frantziaren arteko tentsioak Alsazia eta Lorrengatik. Alemaniarrek Frantzia isolatu nahi zuten.
- Balkanetako arazoak: Austria-Hungariaren eta Errusiaren arteko gatazkak eskualdearen kontrolagatik.
- Interes kontrajarriak: Inperialismoaren hedapena.
Errusiako Iraultza (1917)
Protagonistak: Nikolas II.a, Errusiako tsarra.
Testuingurua
Errusia XX. mendearen hasieran:
- Biztanleriaren %80 nekazariak ziren (feudalismoa).
- Inperio bat zen, industrializazio ahula eta ekonomia kaskarra zuena.
- Monarkia absolutua nagusi.
Iraultzaren kausak
- Sozialak: Gizarte estamentala; nekazariek zergak ordaintzen zituzten eta desberdintasun handiak zeuden. Aberats gutxi eta pobre asko (jopuak) zeuden.
- Politikoak: Erregimen autoritarioa (botere osoa tsarrarentzat). Alderdi politikoak klandestinitatean aritzen ziren.
- Ideologikoak: Europan sozialismoa (marxismoa) hedatuta zegoen eta Errusian alderdi sozialista bat bazegoen.
Stalinismoa
Lenin hil ondoren, Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen.
Diktadura totalitarioaren ezaugarriak
- Nortasunaren gurtza: Propaganda bidez Stalinen irudia goratzea.
- Alderdi Komunistaren boterea: Sobieten bidez sendotua.
- Izua: Beldurra erabiliz, SESB estatu polizial bihurtu zen. Purgak (garbiketa politikoak) erabili zituzten.
- Kulturaren kontrola: Komunikazio bide guztiak Stalinen alde jarri zituzten.
- Ekonomia: Erabat planifikatuta zegoen.
Propaganda eta irudia
Stalinen propagandak bera herriaren ongile, aita eta gidari gisa aurkezten zuen. Kartelak aztertuta, Stalinen tamaina handia, herriaren gainetik agertzea eta herritarrek haren irudia eramatea dira bere boterearen elementu nagusiak.