DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Mundu Gerren Kausak eta Stalinen Planifikazio Ekonomikoa

Historia4,63 KB

1. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretarako bideak: Desberdintasunak

Lehen Mundu Gerraren kausak

Lehen Mundu Gerraren aurretik, Europan tentsioa etengabe handitzen joan zen. Gerraren kausa nagusiak bost izan ziren:

  • Inperialismoaren kontraesanak.
  • Aliantza diplomatikoen lehia.
  • Armagintza-lasterketa.
  • Nazionalismoaren eta militarismoaren hedapena.
  • Diplomazia-krisialdiak, batez ere Balkanetan.

Azken txinparta 1914ko ekainaren 28an gertatu zen, Franz Ferdinand artxidukea Sarajevon hil zutenean. Horrek gerra-deklarazioen kate bat eragin zuen eta Lehen Mundu Gerra hasi zen.

Inperialismoak potentzien arteko lehia areagotu zuen, bereziki Alemaniaren eta gainerako potentzien artean. Aldi berean, Europa bi bloketan banatu zen: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-...

Jarraitu irakurtzen "Mundu Gerren Kausak eta Stalinen Planifikazio Ekonomikoa" »

Bigarren Mundu Gerra: Jatorria, Gertaerak eta Ondorioak

Historia3,33 KB

Bigarren Mundu Gerraren jatorria eta testuingurua

1923ko inflazioak klase ertainen aurrezki guztiak galduarazi zituen, eta 1929ko krisi ekonomikoak langabezia masiboa eta miseria orokorra ekarri zituen. Horrek sistema demokratikoekiko konfiantza murriztu zuen eta ideologia autoritarioak hazi ziren.

Baretze-politika eta Hitlerren gorakada

Baretze-politikaren helburua Hitlerren urraketa txikiak onartzea zen, hura ez probokatzeko eta gatazka handiago bat ekiditeko. Frantziak eta Erresuma Batuak aplikatu zuten beste gerra bat saihestu nahi zutelako. Baretze-politikak ez zuen Hitler asetu; aitzitik, indartu egin zuen, Mendebaldeko potentziek erantzun sendoa ematen ez zutela ikusi baitzuen. Municheko Konferentziatik hilabete gutxira, Hitlerrek promesak...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Jatorria, Gertaerak eta Ondorioak" »

Francoren Diktadura: Historia, Ekonomia eta Gizartea (1939-1975)

Historia2,59 KB

Francoren diktadura (1939-1975)

1. etapa: Autarkia eta errepresioa (1939-1959)

Ekonomia

  • Sistema autarkikoa: Autosufizientzia ekonomikoa ezarri zen.
  • Egoera soziala: Errazionamendu txartelak eta merkatu beltza (estraperloa) sortu ziren.
  • Industria: INI (Industria Garapenerako Institutu Nazionala) sortu zen eta inportazioei zergak ezarri zitzaizkien.

Barne politika

Diktadura militarra izan zen. Askatasun demokratikoak murriztu ziren (adierazpen, elkartze, manifestatze eta prentsa askatasuna), Konstituzioa indargabetu zen eta alderdi bakarra onartu zen (Falange Española Tradicionalista y de las JONS). Francok Caudillo titulua hartu zuen bizi osorako.

Kanpo politika

Hasieran Mussolini eta Hitler babestu zituen (Hendaiako bilera, 1940). Dibisio Urdina Errusiara...

Jarraitu irakurtzen "Francoren Diktadura: Historia, Ekonomia eta Gizartea (1939-1975)" »

Estatuaren eta Sistema Politikoen Oinarrizko Kontzeptuak

Historia3,33 KB

1. Estatuaren definizioa eta elementuak

Estatu bat lurralde bat eta herritar multzo bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratiboa da, lege eta erakunde komunak dituena.

Estatuaren 4 elementuak

  • Lurraldea: Muga natural edo artifizialak dituen eremua.
  • Herritarrak: Estatuan bizi diren pertsonak, eskubide eta betebeharrekin.
  • Gobernua: Estatuaren funtzionamenduaz arduratzen den organoa. Herrialde demokratikoetan Konstituzioa da arau nagusia.
  • Erakundeak: Erabakiak betearazteko tresnak (polizia, armada, diplomatikoak eta funtzionarioak).

Estatuaren funtzio nagusiak

  • Nazioarteko harremanak ezartzea (enbaxadak eta kontsulatuak).
  • Segurtasun nazionala bermatzea (ordena publikoa eta kanpoko erasoen aurkako babesa).
  • Ekonomia eta lan-harremanak arautzea
...
Jarraitu irakurtzen "Estatuaren eta Sistema Politikoen Oinarrizko Kontzeptuak" »

Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak

Historia2,54 KB

Bakezaletasuna

Oinarrian bakea lortu nahia dago. Bakea ez da “gerrarik ez egote hutsa” (hori “hilerriko bakea” izan daiteke). Benetako bakea justizian oinarritzen da. Pertsonen eta herrien eskubideak errespetatzea eskatzen du: pertsona eta herrien garapena.

Oinarrizko printzipioak

  • Ezin da onartu inolako biolentziarik erabiltzea, nork bere helburuak lortzeko.
  • Ezin gaitezke gelditu ezer egin gabe injustizien aurrean. Ekintzak antolatu behar dira pertsonen eskubideen alde, baina biolentziarik erabili gabe.

Bakezaletasunaren eredu bikaina da Nazareteko Jesus. Heriotza onartu zuen, denen barkamenerako. Eta erlijio handien sortzaile batzuk ere bai: Buda, Konfuzio...

Óscar Romero

Óscar Romero gotzain katolikoa izan zen. San Salvador hirian hil...

Jarraitu irakurtzen "Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak" »

Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera

Historia2,81 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Lehen Mundu Gerra 1914tik 1918ra bitartean gertatu zen. Lau urte hauetan hiru fase nagusi bereizi ziren:

  • Hasierako mugimenduen gerra.
  • Lubakietako gerra luzea.
  • Amaierako krisialdia.

Gerraren hasiera eta mugimenduen gerra

Gerra 1914ko uztailean piztu zen, Austria-Hungariako artxidukea, Franz Ferdinand, Sarajevon hil zutenean. Austria-Hungariak Serbia eraso zuen, eta Errusiak Serbia babestu zuenean, Alemaniak Austria-Hungariaren alde egin zuen. Alemaniak Frantzia ere eraso nahi zuen, eta horretarako Belgika neutrala inbaditu zuen; ekintza horrek Britainia Handia gerran sartzea ekarri zuen.

Hasieran guztiek uste zuten gerra laburra izango zela, baina ez zen horrela izan. Lehenengo fasean, Alemaniak Frantzia azkar garaitzeko...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera" »

Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena

Historia4,37 KB

1. Ekonomia eta Teknika Berriak

Teknika Berriak

XII. mendetik aurrera, nekazaritza-emaitzak hobetu ziren hainbat aurrerapen teknikoen ondorioz:

  • Golde belarriduna: Lurra sakonago lantzeko.
  • Ureztapen-sistemak: Arroz eta zitrikoetarako.
  • Hiru urteko labore-txandaketa.
  • Haize zein ur-errotak zabaldu ziren.

Kanbio-letra

XIV. mendean sortu zen dokumentu hau. Merkataritzan erabiltzen zen diru-eragiketak egiteko, eskuz dirurik erabili beharrik ez izateko.

2. Gremioak eta Eskulangintza

Zer zen gremioa?

Lanbide berean aritzen ziren eskulangileen elkarteak ziren (ehuleak, harginak...). Elkarri laguntzeko eta kiderik ez zirenekin lehiarik ez izateko sortuak.

Arauak (Estatutuak)

Gremio bakoitzak bere arauak zituen:

  • Lehengaiak banatzeko.
  • Langile kopurua eta produktuen kalitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena" »

Antzinako Egipto: Faraoia, gizartea eta bizimoduak

Historia2,79 KB

Gobernua: Faraoia

Antzinako Egipton faraoia botere absolutuaren jabe zen. Aberastasunez inguraturik bizi zen jauregi handietan, eta ehunka zerbitzari eta esklabo zituen. Egiptoarrak faraoiak jainkotzat hartzen zituzten; guztiak belaunikatzen ziren haien aurrean. Debekatuta zegoen haiei aurpegira begiratzea edo gorputza ukitzea. Faraoi bat hiltzen zenean, semeetako batek hartzen zuen haren lekua; horrela 31 dinastia sortu ziren. Emakumeek ez zuten ohiko lanbidean faraoi gisa jarduten, baina zenbait erreginek modu aktiboan eta garrantzitsuan hartu zuten parte politikan. Egiptoko inperio hain handia izanik, funtzionario talde baten laguntza behar izan zuten faraoiek haren administraziorako; hauek Egiptoko talde pribilegiatuak ziren.

Nobleak

Nobleak:

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Egipto: Faraoia, gizartea eta bizimoduak" »

Bizkaiko Meatzarien Borroka: La Lucha de Clases eta 1896ko Aldarrikapenak

Historia4,52 KB

Testuaren Azterketa: Bizkaiko Meatzarien Borroka

La Lucha de Clases astekari sozialistako artikulu baten aurrean gaude. Beraz, lehen mailako iturri historikoa da, literarioa eta eduki sozio-politikoa du.

Testuaren Ezaugarriak

  • Testu-mota

    Lehen mailako iturri historikoa, literarioa eta eduki sozio-politikoa duena.

  • Egilea

    Egilea indibiduala da, baina ezin dugu identifikatu. Valentín Hernández Olaeta, Tomas Meabe edo Miguel de Unamuno izan zitekeen, 1894 eta 1897 artean alderdi sozialistako kide izan zena eta La Lucha de Clases egunkarian 200 artikulu baino gehiago idatzi zituena.

  • Hartzailea

    Kazetaritza-testu bat denez, hartzailea publikoa da, bereziki Bizkaiko meatzarientzat.

  • Une Historikoa

    1896an idatzi zen testua, Bizkaiko industrializazio betean, alderdi

...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Borroka: La Lucha de Clases eta 1896ko Aldarrikapenak" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak

Historia3,45 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918) historiako gatazka beliko handienetakoa izan zen, mundu osoan eragin handia izan zuena.

Gerraren Kausak eta Hasiera

XIX. mendean, potentzia kolonialek lehengaiak eta eskulan merkea lortu nahi zituzten. Inperialismo horien arteko lehiak Gerra leherrarazi zuen.

Sarajevoko Atentatua eta Gerraren Leherketa

Europako estatuen artean tentsio handiak zeuden hainbat lekutan: Marokon eta Bosnian, esaterako.

1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako tronuko oinordeko Franz Ferdinand hil zuten Sarajevon. Austria-Hungariak, Alemaniak babestuta, Serbiari eta Errusiari leporatu zien hilketa, eta ultimatum gogorra bidali zion Serbiari. Serbiak atzera bota zuen. Austria-Hungariako tropek Serbia inbaditu, eta gerra deklaratu zioten Errusiari,...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak" »