Antzinako Erregimenaren Krisia eta Iraultzak
Kontzeptu Politikoak eta Sozialak
Absolutismoa: XVII. mendean izan zen gobernu mota bat da. Jainkotik zetorkion boterea erregeari, eta botere guztia monarkaren esku zegoen.
Botere-banaketa: Europako feudalismoan, XVIII. mendean, boterea banatu egiten da pertsona edo talde batek botere guztia har ez dezan. Hiru botere mota daude: legegilea, betearazlea eta judiziala.
Ilustrazioa: Europan XVIII. mendean garatutako mugimendu intelektuala izan zen.
Hirugarren Estatua: XVIII. mendean zegoen estatu mota bat. Hirugarren Estatuan edo estatu xehean gizarte-talde hauek sartzen ziren: nekazariak, burgesia eta hirietako klase herritarrak.
Frantziako Iraultza
Iraultzaren Kausak
- Ilustrazioaren eta Amerikako Iraultzaren eragina: Ilustrazioaren printzipioak eta Amerikako Iraultzaren ereduak.
- Krisi ekonomikoa eta soziala: Krisi ekonomikoa eta finantza-krisia.
- 1789, iraultza lehertzea: Estatu Orokorrak eta Biltzar Nazionala.
- Iraultzaren etapak: Monarkia konstituzionala (1789-1792), Errepublika soziala (1792-1794) eta Errepublika kontserbadorea (1794-1799).
Iraultzaren Ondorioak
- Herritarrak: Estatuak onartutako eskubideak dituzten pertsonak izatea.
- Subiranotasun nazionala: Herritarrek beren ordezkariak botoaren bidez aukeratzeko duten eskubidea. Ordezkari horiek parlamentu batean biltzen dira, legeak egiteko eta gobernua aukeratzeko.
- Konstituzioa: Herritarren nahiz gobernarien eskubideak eta betebeharrak xedatzen dituen funtsezko legea.
- Berdintasuna: Pertsona guztien berdintasuna legearen aurrean, lege-kodeetan ezarria, eta justiziaren independentzia botere politikoarekiko.
- Estatuaren antolaketa administratiboa: Departamentuetan eta udaletan banatzea.
Merkataritza Triangeluarra
Merkataritza koloniala: Europatik kanpoko lurraldeekiko itsas merkataritza da. Goraldi handia izan zuen XVIII. mendean. Europako merkatariek (Britainia Handia, Herbehereak, Frantzia, Espainia eta Portugal) Europako produktu manufakturatuak saltzen zituzten lehengaien truke, eta kolonietako produktu batzuk ohiko bihurtu ziren Europan: azukrea, kafea, kotoia...
Merkataritza triangeluarra zuen izena, zeren eta mapan begiratuta, ibilbideak triangelu forma baitzuen. Esklabo beltzen trafikoa funtsezko elementua zen. Esklaboak Afrikan harrapatzen zituzten Amerikara eramateko. Amerikan saldu egiten zituzten, plantazioetan baldintza latzetan lan egiteko. Esklaboak Karibe aldera, Brasilera eta Ipar Amerikako kolonietara eramaten zituzten.
Gobernu Sistemen Arteko Aldea
Absolutistak: Boterea bakarrik erregearen esku dago.
Parlamentarismoa: Boterea banatuta dago.