Weimar Errepublikatik Bigarren Mundu Gerrara: Nazismoaren Gorakada eta Eragina

Historia8,98 KB

Weimar Errepublika eta Nazismoaren Gorakada (1918-1939)

Weimar Errepublika (1918-1933): 1918an, Kaiserrak abdikatu ostean, errepublika aldarrikatu zen Alemanian. Sozialistak nagusitu ziren gobernu berrian, eta akordioak lortu zituzten sindikatuekin, enpresariekin eta armadarekin. Lehentasuna iraultza komunista (espartakistak) gelditzea zen, 1919an porrot egin zuena antolaketa txarra eta langileen babes eskasagatik.

Bilakaera Politikoa eta 1929ko Krisia

  • 1919ko hauteskundeak: Zentro-ezkerra/eskuina nagusi. Gobernuan koalizioa. Biltzar konstituziogilea Weimarren bildu eta errepublika aldarrikatu zen. Sistema federala ezarri zen, lehendakaria 7 urterako hautatuz, eskumen handiekin.
  • 1922-1929: 1922tik aurrera, zentro-eskuina nagusitu zen. 1925ean, eskuinak irabazi eta interbentzionismoa areagotu zen. 1928an, sozialismoak gora egin zuen eta boterea lortu zuen.
  • 1929ko Krisia: Eragin izugarria izan zuen Alemanian, AEBetako kapitalenganako menpekotasunagatik. Bankuak erori ziren, industria-ekoizpena jaitsi eta langabezia igo zen. Gobernu sozialista erori eta zentroko bat ezarri zen. Politika deflazionista aplikatu zen (soldata, prezio eta gastuak jaitsiz). Ondorioz, erradikalizazio politikoa gertatu zen (nazismoa eta komunismoa).

Nazismoaren Ideologia eta Gorakada

  • Nazismoaren sorrera (1920): Munichen sortu zen. Hitlerrek 1921ean lortu zuen buruzagitza. Adar politiko eta paramilitarra (SA, Röhm buru) zituen.
  • 1923ko Municheko Putsch-a: Porrot egin zuen estatu-kolpe saiakera. Hitler kartzelaratu zuten eta han idatzi zuen “Mein Kampf”, alderdiaren eta geroko estrategiaren oinarriak azalduz.
  • Ideologia: Arrazismoa (arioak/antisemitismoa), belizismoa, espansionismoa (“bizi-espazioa”), antiparlamentarismoa, antikomunismoa eta antikapitalismoa.
  • Estrategia: Hasieran, indarkeriaren bidezko inposaketa. Gero, botere-lortze legala eta armadaren oniritziaren beharra.

Errepublikaren Suntsiketa eta Diktadura Nazia

  • 1930-1933: Erradikalizazioa areagotu zen (komunismoa/nazismoa), 1929ko Depresioak, klase ertainaren suntsiketak eta erakunde politikoen ahuleziak bultzatuta. Hitlerrek egoeraz baliatu zen eta alderdia masen alderdi bihurtu zen, bereziki landa-guneetan.
  • 1932ko hauteskundeak: Nazien gorakada izugarria. Azaroan, berriro hauteskundeak: naziak behera, baina eskuindarrak eta komunistak gora.
  • 1933: Hindenburg estatuburuak kantziler izendatu zuen Hitler.
  • Diktadura ezartzeko pausoak: Hasieran, legaltasun itxura. Koalizioa eskuinarekin. Martxoko hauteskundeetarako kanpaina zikina (indarkeria eta beldurra). Parlamentuaren egoitza erre eta komunistei leporatu zieten, masiboki atxilotuz eta legez kanpo utziz.
  • Iraultza legala: Larrialdi egoera aldarrikatu zen. Naziek %44 eta nazionalek %8 lortu zuten hauteskundeetan. Gehiengoa lortu arren, ez zuten nahikoa botere konstituzioa aldatzeko. Komunistak eta sozialistak masiboki atxilotu zituzten. Botere Betekoen legea onartu zen (exekutiboak botere legegilea eskuratu zuen), bateratze legea onartu zen (zentralizazio administratibo osoa), alderdi guztiak deuseztatu ziren, elizarekin konkordatua sinatu zen, parlamentua deuseztatu zen eta “Aizto Luzeen Gaua” gertatu zen (SSak SAren aurka, buruzagiak atxilotu eta hil zituzten, baita alderdiko beste zenbait buruzagi ere; militar, enpresari eta eskuinaren babesa lortuz).
  • 1934: Hindenburg hil eta Hitlerrek lehendakaritza eskuratu zuen.

Estatu Nazional Sozialista

Lehen estrategia alderdiko egiturak estatuko administraziora eramatea izan zen, alderdiak estatua ordezkatuz. Egitura oso nahasiak sortu ziren.

Arlo Nagusiak

  • Polizia eta gizarte-kontrola: Gestapo eta SS.
  • Ekonomia eta planifikazioa: 4 urteko planak, armagintzan oinarrituta.
  • Kanpo-politika.

Kontrol Ideologikoa

Goebbels arduraduna. Propaganda eta kultura erabili ziren ideologia gizartean errotzeko.

Hiru adar:

  • Gizartearen kontrol osoa: komunikabideak, kultura, sinboloak…
  • Hezkuntza-sistema.
  • Masen manipulazioa: gizartearen eta alderdi/liderraren arteko lotura (masen ekitaldiak, alderdi-bilerak, elkarteen sorrerak…).

Erregimena ideologia eta mitoetan legitimatzen zen: arioen nagusitasuna, nazioa eta arraza odolaz lotuak, antisemitismoa…

Kanpo- eta Ekonomia-politika

Oinarri ideologikoak:

  • Nekazaritza: Erdi-mailako lurjabeez osatua, autarkia babesteko asmoarekin.
  • Industria: Langabeziaren aurka borrokatu eta armagintza-industria sendoa lortzea. Horretarako, lan publikoak eta gerra-industria bultzatu ziren.
  • Sistema itxi zen autarkia bultzatuz. Kanpo-merkataritza erregulatu zen: kanpo-salerosketak trukeen bitartez egin ziren, dirurik gabe. Eragina zabaldu zen ekialdean. Muturrera eraman zen, eragingune ekonomikoa eragingune politikoarekin batzean.

Bi politika hauek guztiz lotuta zeuden. Hitlerrek ekialdeko eta erdialdeko Europako potentzia nagusi bilakatu nahi zuen Alemania (“bizi-espazioa”). Arrazismoa kontzeptu honekin lotu zen, eta “bizi-espazioa” ekialdeko Europan kokatzen zen.

Espansionismorako pausoak:

  • Gerra.
  • Konkistatutako lurraldeetan bizi zirenak garbitu: juduak eta eslaviarrak.
  • Alemaniak lur horiek kolonizatu eta ustiatu.

Gerrarekin batera, “azken konponbidea” martxan jarri zen. Ekialdean egindako gerraren asmo nagusia eslaviarren exterminioa izan zen.

Alemaniaren Bidea Gerrara (1933-1939)

Presio politiko-militarra handitu zen. Mendebaldeko potentziek bake-politika erabili zuten. 1933an, Alemania Nazioen Ligatik atera zen; 1934an, Sarre okupatu zuen; 1936an, Renania birmilitarizatu zuen; Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen; 1938an, Sudeteak eskuratu zituen; 1939an, Txekoslovakia inbaditu zuen eta itun germaniar-sobietarra sinatu zuen. Bigarren Mundu Gerra hastear zegoen.

Gerrarako Bidea: 1930eko Hamarkadako Nazioarteko Politika

  • 1931-1932: Japoniak Mantxuria okupatu zuen. Nazioen Ligaren gaitzespenak ez zuen eraginik izan. 1932an, Mantxuria menpeko estatu bihurtu zen.
  • 1935-1936: Etiopiako gerra. Mussolinik Abisinia eraso zuen, inperio kolonial bat sortzeko asmoz. Etiopiako enperadorea erbesteratu zen. 1934an, Mussolinik ez zion utzi Hitlerri Austria inbaditzen. Mussolinik paktua sinatu zuen Britainia Handiarekin eta Frantziarekin, baina gero hautsi egin zuten. Mussolini eta Hitler aliatu egin ziren.
  • 1936: Renaniaren birmilitarizazioa: armada Rhin ibaian sartu zen. Frantziaren eta Britainia Handiaren oposizio txikia.
  • 1936-1939: Espainiako Gerra Zibila: Alemania eta Italia Francoren alde; SESB, Errepublikaren alde.
  • 1937-1939: Gerra txinar-japoniarra.
  • 1938: Txekoslovakiako Sudeteak: alemaniar hiztunak bigarren mailako herrialde batean zeudela argudiatuz, bateratzea exijitu zen. SESB honen aurka agertu zen; Britainia Handiak eta Frantziak, aldiz, baretze-politika erabili zuten. Municheko Konferentzian (Britainia Handia, Frantzia, Italia eta Alemania), Sudeteak Alemaniari ematea onartu zen, eta ez erasotzeko itunak sinatu ziren.
  • 1939: Txekoslovakia desorekatu egin zen, eta eslovakiarrak mobilizatu ziren. Hitlerrek herrialde osoa inbaditu zuen, protektoratuak sortuz. Eslovakia estatu satelite bilakatu zen.
  • 1939ko uda: Hitlerrek Danzig eta Poloniako korridorea exijitu zituen. Britainia Handiak eta Poloniak ituna sinatu zuten. Hitlerrek inbasioa erabakita zeukan, eta bi fronteko gerra ekiditeko, SESBrekin ez erasotzeko ituna sinatu zuen, Polonia elkarren artean banatuz.

Bigarren Mundu Gerraren Kausak eta Ezaugarriak

Kausak

  • Faktore ekonomikoak: Autarkia eta eragingunea.
  • Demokraziaren erantzun eza: Baretze-politikek Hitler lagundu zuten. Britainia Handiak uste zuen Alemania SESBren aurka joango zela, beraientzat perfektua izango zena.
  • Alemania/SESB ez erasotzeko ituna: Stalinek denbora behar zuen armada berrantolatzeko (purgen ondorioz).
  • Nazien espansionismoa: Arrazismoa, “bizi-espazioa”, helburu ideologikoak.
  • Pazifikoa: Japoniaren espansionismoak AEBen presentzia militarrarekin egin zuen topo.

Ezaugarriak

  • Planeta osoan hedatu zen.
  • Zalantzazkoa, amaiera oso anbiguoa izan zen.
  • Izaera ideologikoa: komunismoa, faxismoa eta demokrazia.
  • Zientzia armagintzan aplikatu zen.
  • Ankerkeria: bonbardaketak, genozidioa.

Deskargatu

PDF Word HTML