Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea

Historia4,35 KB

Espainiako Trantsizioa Francisco Franco diktadorearen heriotzarekin hasi zen (1975), eta demokraziarako bidea ireki zuen aldi garrantzitsua izan zen. Aldaketa sakonen garaia izan zen, non gizarteak askatasun eta eskubide berriak aldarrikatzen zituen.

Juan Carlos II.a Errege eta Demokraziaren Bidea

Franco hil eta bi egunera, Juan Carlos II.a izendatu zuten errege. Honek nolabaiteko demokrazia bat ezarri nahi zuen, eta hori lortzeko guztion lankidetza behar zela adierazi zuen.

Gizarte Mobilizazioa eta Botere Faktikoen Jarrera

Herrian mobilizazio izugarria egon zen amnistia, askatasuna eta autonomia aldarrikatzeko. Botere faktikoei dagokienez, armada ez zekien noren alde egin, baina Elizak aldaketarako gogo gehiago zituen.

Lehen Gobernuak eta Erreformak (1976-1977)

Arias Navarro eta Adolfo Suárez

Franco hil ondoren, erregeak Arias Navarro ezarri zuen gobernuan. 1976. urtean, Coordinación Democrática sortu zen. Urte bakarra iraun zuen, gero erregeak Adolfo Suárez izendatu baitzuen haren ordez. Azken hau falangista zen, eta horrek ez zuen batere lasaitu oposizioa. Hala ere, erreformaren bidea jarraitu zuen, frankismoaren egiturak deseginez.

1977ko Gertaera Garrantzitsuak

Garai honetan, ETAren terrorismoak gora egin zuen, amnistia eta autonomia borrokaren bidez eskatuz. 1977. urtea oso garrantzitsua izan zen: PCE legeztatu zen, hauteskunde libreak egin ziren eta sindikalizatzeko eskubidea eman zen. Hauteskunde horietan, UCD (Unión de Centro Democrático) atera zen garaile, beste alderdiekin akordio batzuk eginez.

UCDren Gobernua eta Konstituzioaren Bidea

UCDren Helburuak eta Ekonomia Krisia

UCDren gobernua arrakasta lortzen hasi zen, Suárezen gidaritzapean. Helburuak hauek ziren: konstituzio bat idaztea indar politiko eta sozialak ados egoteko, ekonomia hobetzea eta lurralde autonomoak sortzea.

70eko hamarkadan krisi ekonomiko larria egon zen, eta Moncloako Itunak sinatu ziren. Horrekin, inflazioa gutxitzea eta langabezia ere lortu zen. Konstituzioa idazteko denbora ere irabazi zen horrela.

Autonomia Nahien Pizkundea

Garai honetan, autonomiarako nahiak piztu ziren. Euskadin, batez ere, liskarrak sortzen ziren horren harira. Horregatik, amnistia eman eta ikurrina legeztatu ziren egoera egonkortzeko. Normaltasuna ez zen erabat lortzen, beraz, aurreautonomia ezarri zen.

1979ko Hauteskundeak eta Autonomia Estatutuak

Konstituzioa onartu ondoren, 1979. urtean, berriro ere hauteskundeak egin ziren. UCD berriro atera zen garaile, baina PSOE gero eta gertuago zuen.

UCDren Zatiketa eta Autonomia Prozesuak

UCD bi zatitan banatuta gelditu zen: autonomiaren aldekoak eta kontrakoak. Autonomia estatutuen prozesua honela garatu zen:

  • Euskadi: 1979an adostu zuen autonomia estatutuaren testua.
  • Katalunia: 1979an lortu zuen autonomia.
  • Galizia: Nazio historikoa izanda ere, autonomia 1980an lortu zuen.

Trantsizioaren Krisia eta Suárezen Dimisioa

Krisi ekonomikoa gero eta latzagoa zen, inflazioa gora zihoan. ETAk ez zuen guztiz onartzen Konstituzioa, eta atentatuak areagotu ziren, bai ultraeskuindarren partetik, bai GRAPOren partetik. Suárezen gobernua krisian zegoen, zenbait akordio ez zirelako praktikan jarri. Dibortzio legearen inguruan liskarrak sortu ziren, eta azkenean, Elizaren eta Hezkuntzaren inguruko desadostasunak zirela medio, gobernuko kargua utzi zuen.

Calvo Sotelo, 23-F Estatu-Kolpea eta Amaiera

23-F Estatu-Kolpea eta Erregearen Papera

Leopoldo Calvo Sotelo izendatu zuten UCDren presidente. 1981. urtean, militarrek estatu-kolpea eman zuten, Tejeroren gidaritzapean. Baina Espainiako erregeak, Juan Carlos II.ak, eskua sartu zuen eta kolpearen porrota ekarri zuen. Porrota ikusita, milaka pertsona kalera atera ziren demokraziaren alde.

Trantsizioaren Amaiera eta PSOEren Garaipena

Beste alde batetik, Sotelo terrorismoaren aurka zegoen. Almerian hiru gazte hil zituzten, eta nazionalistak asko haserretu ziren. Horrez gain, koltza-olioaren eskandalua ere garai honetako iskanbila garrantzitsua izan zen. OTANen sartzeak ere herriaren zati baten aurkakotasuna eragin zuen. Hauteskundeak 1982. urtera aurreratu zituzten, non PSOEk irabazi zuen gehiengo osoz, eta horrela, Trantsizioa bukatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML