Espainiako Konstituzioa: Trantsizioaren Oinarriak

Historia5,77 KB

1. IDENTIFIKAZIOA.

Testu hau lehen mailako testua da. Izaera juridikoa dauka. 1977ko hauteskundeen ondoren gobernua osatu zuten alderdiek idatzi zuten, hau da, UCDk, APk, PSOEk, PCEk eta PDCk. Bakoitzaren diputatu kopurua lorturiko botoen araberakoa zen; UCDk irabazi zituenez hauteskundeak, honek zituen diputatu gehien. Espainiako herritarrei zuzendua dago Konstituzioa, Espainiaren antolamendua arautzen baitu. Besteak beste, Espainiako gobernu-era monarkia dela jakinarazten zaie.

Testua 1978ko urriaren 31n onartu zuten Gorteek, eta abenduaren 6an onetsi zuen espainiar herriak erreferendum bidez. Azkenik, abenduaren 29an publikatu zen “Boletín Oficial del Estado”-n.

2. IDEIA NAGUSIAK.

Testu honen helburu nagusia Espainiako gobernu berriaren erabakiak aldarrikatzea da. Ideia garrantzitsuenetariko bat Espainiako gobernu-era berria monarkia dela da: "la forma politica del estado español es la monarquia parlamentaria". Hala ere, subiranotasuna herriak daukala aldarrikatzen da; hau da, Espainia Estatu demokratikoa da, eta hori aldaketa esanguratsua da: "España se constituye en un Estado social y democratico de derecho" Presidentea da gobernuburua: "el gobierno se compone de presidente, de vicepresidente y en su caso de los demas ministros"

Bestalde, epaileak eta magistratuak arduratuko dira justiziaz, eta ez erregea: "la justicia emana del pueblo y se administra en nombre del rey por jueces y magistrados integrantes del poder judicial"

Horrez gain, Espainia nazio banaezina dela zehazten da Konstituzioan. Hala ere, kultura eta historia desberdineko probintziak daudela aipatzen da, eta hauek autogobernua eduki dezakete: "en el ejercicio del derecho de la autonomia reconocido en el articulo 2 de la constitucion, las provincias limitrofes con caracteristicas historicas, culturales comunes"

Azkenik, 1839 eta 1876ean foruak deuseztatzen zituzten legeak indargatzen dira. Azken puntu hau oso garrantzitsua izan zen Euskadin, foru historikoak berreskuratu ahal izan zituztelako: "la constitucion ampara y respeta los derechos historicos de los territorios forales"

3. INGURUABAR HISTORIKOA.

Konstituzioa trantsizio garaian idatzi zen. Garai hau, Francoren heriotzaren ondoren abiatu zen; hau da, 1975 azarotik aurrera. Izan ere, berrogei urteko diktadurari amaiera ezarri zitzaion, eta demokraziarako bidea abiatu zen.

Espainia berri bat eraiki nahi zuten, askea eta baketsua. Jendea kalera atera zen amnistia, askatasuna eta autonomia-estatutuak aldarrikatzera. Joan Karlos I.a errege izendatu zuten, eta honek asmo baketsuak zekartzala adierazi zuen bere lehenengo hitzaldian. Gainera, erreformak egiteko asmoa zeukala adierazi zuen, baina denbora igaro ahala hauek gauzatzen ez zirenez, langileek greba ugari antolatu zituzten.

Hasiera batean, Carlos Arias Navarrok erreforma oso mugatuak egin zituen. Ez zeukan Espainia demokratizatzeko inongo asmorik. Baina joera frankista hauek Gobernuan edukita aurrerapausorik eman ezin zitekeela ohartu zen erregea. Azkenean, Arias Navarrok kargua utzi zuen.

Erregeak, 1976ko uztailean, Adolfo Suárez frankista presidente izendatu zuen. Nahiz eta ideologia frankista izan, Espainia demokratizatzeko erreformak laster gauzatu ziren, besteak beste, preso politikoen amnistia, konstituzioaren erreforma eta hauteskunde orokorrak. Presoen amnistiak, ordea, ez zuen terrorismoa gutxitu.

1976ko irailean, Suárezek Erreforma Politikorako Legea aurkeztu zuen, ondoren erreferendum bidez onartua izango zena (%94,1eko baiezkoarekin). Lege hau oso garrantzitsua izan zen demokraziarako bidean. Izan ere, sistema politikoa aldatzea eta hauteskundeak arautzea ziren bere helburu nagusiak.

Azklenean, 1977ko ekainean hauteskundeak ospatu ziren, eta UCDk irabazi zuen. PSOE geratu zen bigarren, PCEk jarraitzen ziolarik. Eskuin muturra, berriz, hondoratua gelditu zen. Hauteskunde hauen ondoren sorturiko gobernu berriak Konstituzio berria idazteari ekin zion.

Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zuen herriak erreferendum bidez, %87ko baietzarekin. Bertan, Espainiako gizarte eta politika berriaren oinarriak adierazi ziren.

4. IRUZKINA.

Testu hau oso garrantzitsua da hainbat arrazoirengatik. Batetik, diktaduraren ondorengo gizartearen oinarri eta bizi-baldintza berriak determinatzen ditu. Gizarte aske eta baketsua eraikitzea da denen nahia. Subiranotasuna herriari egoztea aurrerapauso handia da, eta etapa berri baten hasiera adierazten du.

Bestalde, Konstituzioak behingoz Euskadi eta Kataluniaren autogobernurako eskaria bete zuen. Gizarteko giroa baketsu mantentzeko Suárezen estrategia bat izan zitekeen. EAJk nahiz eta ez zuen Konstituzioren testua onartzen, Adolfo Suárezekin adostu zuen Euskadiko Autonomia Estatutua.

Horrez gain, foruak deuseztatzen zituzten legeak indargabetu zituen Konstituzioak, euskal probintzien mesedetan.

Konstituzio honek indarrean daraman denborak ere zeresana dauka bere garrantzian. Oraindik ere Espainia zuzenbideko estatu demokratikoa da, eta monarkia da bertako gobernu-era. Beraz, horrek esan nahi du erreforma hauekin nolabaiteko oreka aurkitu zuela Espainiak.

Deskargatu

PDF Word HTML