Stalinen Erregimena: Politika Ekonomikoa eta Botere Metaketa Sobietar Batasunean

Historia3,18 KB

Politika Ekonomiko Berria eta Stalinen Igoera

Politika ekonomiko berria: ekonomia mistoa (pribatu/publiko). Nekazaritzak iraganeko mailak berreskuratu zituen. Industrian garapen motela. Tentsio sozial eta ekonomikoa areagotu ziren. 1924an hil zen Lenin, ondorengotza borroka piztuz. Hiru pertsonako gobernu bat sortu zen, bi buru nagusirekin: Trotsky (armadaren kontrola) eta Stalin (idazkari nagusia). Ofizialki borroka ideologiko bezala aurkeztua. Stalin gailendu zen, aliantzei esker Trotsky alderdi zein herrialdetik botatzea lortu zuenean. Stalinek denak jarri zituen denen aurka, boterean bakarrik geratu arte.

Ideia politiko eta ekonomiko berria zehaztu zuen: Herrialde Bakarreko Sozialismoa eta Planifikazio Ekonomikoa (1927). Bere diktadura totalitarioa martxan jartzen da. Trotsky 1940an hil zuten erbestean, Stalinen aginduz.

Stalinen Erregimena

NEP (politika ekonomikoa) kolokan 1926tik. Stalin ez zen pentsalaria beste lider boltxebikeen moduan, helburu bakarra boterea zuen. NEPak ez zion balio botere politikoa metatzeko, ez zuelako hazkunde industrial azeleratua bermatzen. Sobieten XXV. Kongresuan politikoki gailendu zen Stalin eta bere planifikazio ekonomikoa aurkeztu zuen:

  • Aurreko urteetako ideiak pilatu zituen.
  • Oinarrian Jatorrizko Metaketa Sozialista zegoen: mendebaldeko munduan emandako aurrerapen industrialak azeleratzea Batasunean.
  • Errekurtsoak nekazaritzan zeuden.
  • Estatuak errekurtso horiek bereganatzen ditu (autarkia) eta industriara eraman.
  • Merkatua bertan behera uzten da, banaketa administratiboak ordezkatzen duelarik.
  • Jendearen behar minimoak bermatzen ziren.

Bost Urteko Planak

Lehena (1928-1932)

Kolektibizazioa (estatuak ondasunak bereganatu). Asmoak: ekoizpena gora eta diru eta eskulan soberakinak eskuratu industria astunera bideratzeko. Bi ustiapen mota:

  • Estatuaren etxaldeak (izugarri handiak, porrota).
  • Estatu-kooperatibak (nagusiak, estatuak dena kontrolatu zuen eta arazoak).

Prozesu oso azkar eta kaotikoa, indarraz inposatua. Galtzaile nagusiak lur-jabe txikiak (Kulaks) izan ziren, hauen aurka egin zuelako Stalinek. Errepresioagatik gosetea eta 5-6 milioi hildako. Industrian sektore pribatua desegin. Inbertsioak industria astunean.

Bigarrena (1933-1937)

Joera berdinak, kontsumo industrien garapen txikia, kolektibizazioa burutu.

Hirugarrena (1938-1942)

Gerrak moztua, industria militarraren garapena bultzatu.

Emaitzak

  • Ekonomiaren sozializazio sakon eta azkarra.
  • Hazkunde ekonomiko izugarria, 1930eko hamarkadan munduko 3. potentzia industriala zen.
  • 1929ko krisiak eraginik ez.
  • Arazo orokorra desoreka estrukturala zen: planifikazio zehatzak baina eskala handiegian.
  • Garrantzitsuena emaitzak lortzea zen.
  • Hazkundea bai, garapena ez.
  • Gizarte aldaketa basatia, batez ere nekazaritzan.
  • Hirietan etxebizitza arazoak.

Stalinismoa

Botere metaketa oso azkarra. Politika inkoherentea, lehentasun bakarra boterea lortzea. Erabaki inprobisatuak. Alderdiko boterea lortu alderdiak gizartea kontrolatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML