Euskal Herriko Industrializazioaren Hasiera: Bizkaia eta Gipuzkoa
Euskal Herriko Industrializazioaren Lehen Urratsak
1841ean lehen lantegi modernoa sortu zen Bilbon. Handik aurrera, Bilbon eta Ibaizabal itsasadarraren inguruan gero eta lantegi moderno gehiago sortu ziren. Gipuzkoan, garai berean, lehen industriak sortu ziren.
1863an Bilbo-Tutera trenbidea inauguratu zen, Espainiako merkatuarekin lotzen zuena. 1857an Banco de Bilbao banketxea sortu zen, inbertsio berrietarako behar zen kapital-metaketa kudeatzeko.
1855ean Bessemer prozesua erabiltzeko, fosfororik gabeko burdin mea behar zen, eta halakoa zen Bizkaiko burdina. Bizkaiko burdina kopuru handitan esportatzen hasi zen, Britainia Handira eta Prusiara. Britainia Handiak koke-ikatz ingelesa ekartzen zuen Bizkaiko lantegietara.
Industri Garapenaren Hasiera Bizkaian (1876tik aurrera)
1876tik aurrera, Karlistaldiak amaituta, industrializazio prozesua berehala azkartu zen Bizkaian, bi gertaera hauei esker:
- Burdin mearen ustiapena eta esportazioa izugarri hazi ziren, Europako eskariari esker. Merkeagoa eta lortzeko errazagoa zen Euskal Herrian.
- 1878an, Kontzertu Ekonomikoa sartu zen indarrean, eta zerga-sistema horrek finantza- eta ekonomia-oligarkiaren eskuetan baliabide ekonomiko handiak jarri zituen.
Ezaugarri horiek nazioarteko enpresen arreta erakarri zuten, eta atzerritarrek inbertsio handiak egin zituzten. Burdin mearen esportazioak oso etekin handiak eman zizkion goi-burgesiari. Itsasogintza garatu zen. Finantza-arloaren bidez, prozesua areagotu zen.
Garraio-sisteman aurrerapenak egin ziren, 1877-1910 bitartean Ibaizabal itsasadarra berrantolatzeko eginiko lanei eta trenbide-sareari esker.
Industrializazioaren hasieran, euskal industria-produktuak ez ziren lehiakorrak, eta aurrera egiteko, oligarkiak gobernuari euskal ekoizpen industriala babesteko legedi bat eskatu zion.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Ereduen Konparaketa
Gipuzkoako industrializazioa Bizkaian baino geroago gauzatu zen. Bizkaiko eta Gipuzkoako ereduak konparatzean, desberdintasunak nabari dira:
- Kapital-metaketa: Bizkaian handia zegoen; Gipuzkoan, berriz, txikiagoarekin egin zitzaien aurre inbertsioei.
- Kanpoko inbertsioak: Bizkaian kanpoko inbertsioei garrantzi handia eman zitzaien; Gipuzkoan, berriz, ez.
- Enpresen tamaina: Bizkaian sortutako enpresak handiak ziren; Gipuzkoakoak, berriz, txikiak.
- Kontzentrazioa: Bizkaian industrializazioa kontzentratua zegoen; Gipuzkoan, berriz, sakabanatuta.
- Industria-oinarria: Bizkaiko industriaren oinarria burdina, altzairua eta horietatik eratorritakoak ziren; Gipuzkoan, berriz, azpisektore gehiago zeuden.
Industrializazioa Nafarroan, Araban eta Iparraldean
Nafarroan, Araban eta Iparraldean industrializazioa ez zen zabaldu XX. mendera arte.