Errusiako Iraultza: Aurrekariak, Garapena eta Ondorioak
Errusiako Iraultza: Aurrekariak
Egitura Sozial eta Ekonomikoa
- Herrialde handia, biztanle dentsitate baxua (km2/pertsona).
- Landa-mundua nagusi.
- Nazio aniztasuna, gehienak eslaviar eta ortodoxoak.
- Industrializazio bizkorra eta indartsua, oso kontzentratua. Enpresa handiak nagusi.
- Proletarizazio prozesu azkarra, iraultza erraztuz.
Politika
- Autokraziak ez zuen aldaketarako aukerarik ematen. Sistema zalantzan jarri zen.
- Tsarraren boterea oztopo nagusi.
- Oposizio politikoa:
- Liberalak (eskuinekoak)
- Sozialistak (iraultzaile ezkertiarrak)
- Langile Sozialdemokratak (liderrak erbestean):
- Mentxebikeak (gutxiengoa, iraultza pausoz pauso)
- Boltxebikeak (iraultza zuzena, langilegoaren diktadura)
Bilakaera Politikoa (1900-1914)
- 1905ean lehen iraultza. Sobietak sortu ziren legez kanpo, iraultzarekin jarraitzeko asmoz.
- Boltxebikeek eredutzat zituzten Sobietak iraultzarako, langile eta nekazarien batasuna zirelako.
- 1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen, ezegonkortasuna areagotuz. Iraultza prozesua azkartu zen.
- Porrot handiak gerran. Nekazariak gerrara deituak, armada inprobisatuz.
- Nekazaritza gelditzeak ekonomia ahuldu zuen. Erregimenaren planifikazio txarra, goseteak.
- 1917an, herrialdea desintegrazio prozesuan, matxinadak, grebak... Nekazari eta soldaduak batera.
Iraultza (1917)
Otsaileko Iraultza
- Aste betekoa. Ez zuen inork zuzendu, manifestazio ugari eta greba orokor nagusia (armadara hedatua).
- Politikoek behin-behineko gobernua osatu zuten iraultza zuzentzeko.
- Langileak ere Sobietetan bildu ziren iraultza gidatzeko, bi adarretan banatuz.
- Tsarrak abdikatu eta iraultza garaile.
Bi Botere Paralelo
- Sobietak: langile eta soldaduek osatutako zelula iraultzaileak. Ezkerrekoak biltzen zituzten (Boltxebikeak nagusi). Armadaren kontrola lortu zuten.
- Behin-behineko gobernua: batasun gobernua, parlamentua sortzea helburu. Nagusi burgesia eta mentxebikeak.
//Behin-behineko gobernuak hauteskundeak deitu zituen, baina paralizatutako gobernu bat izan zen. Gerran mantentzeko konpromezua hartu zuen, jendeak eskatzen zuenaren aurka. Gizarte polarizazioa. Ezegonkortasun izugarria: estatu kolpeak, gobernu ugari. Sobietetan boltxebikeak nagusitzen.
//Lenin Suitzan zegoen iraultza piztean. Errusia gerratik ateratzean, Alemaniak Lenin Errusiaraino iristea lagundu zuen. Estrategia politiko zehatz bat zuen jada Leninek, boltxebikeak boterera iristeko: berehalako iraultza sozialista, gerrarekin amaitu, lurrak banatu nekazari eta langileen batasuna sendotzeko eta botere osoa sobietentzat izatea. Boltxebikeen lider bihurtu zen.
Urriko Iraultza
- Boltxebikeen estatu kolpea, Leninek prestatua.
- Lurralde guztian zehar hedatzen hasi ziren, zailtasunez, lurralde askotan aurreko agintarien eragina baitzegoen.
- Gerra zibila hastear.
Arrakastaren Arrazoiak
- Sobietak dominatzea eta Trotskyk boltxebikeekin bat egitea.
- Leninek berehalako iraultza nahi zuen, alderdiak zuzendua eta ez sobietek, nahiz eta hauek bere izenpean jardun.
- Bi promesa: gerrarekin amaitu eta lurrak banatu.
Boltxebikeak Agintean
- Sobieten II. kongresuan, boltxebikeek sobietei eman zieten eskuratutako boterea, baina kongresua boltxebikeek kontrolatua zegoen.
- Asanbleak gobernu berri bat sortzen du: Herriaren Komisarioen Kontseilua, guztiz boltxebikea. Haien boterea bermatu nahi zuten.
Arlo Politikoan
- Sobietetan hiru alderdik zuten ordezkaritza (boltxebike, mentxebike eta sozialdemokratak), tentsioan zeudelarik.
- Azaroko hauteskundeetan parlamentarismoa ezarri nahi izan zen, sozialistak garaile nagusi.
- Boltxebikeek parlamentarismoa baztertu zuten, organu bakarra Sobietak eta diktaduraren hasiera.
Gerraren Bukaera
- Brest-Litovskeko ituna. Errusiak Alemaniaren klausula guztiak onartu, lurralde asko galduz.
Leninen Garaia: Gerra Zibila eta Gerra Komunismoa
- Iraultza ez zen herrialde guztira zabaldu eta kontrairaultza sortu zen (Armada Zuria).
- Errusia banandua: Boltxebikeak (Trotskyk sortu eta gidatutako Armada Gorriarekin) eta kontrairaultza.
- Boltxebikeen kontrola murriztu mendebaldean, ondorioz, ekonomia suntsitu eta gosetea.
- Boltxebikeen erantzuna armada antolatu eta gerra (zibila zein atzerriko potentzien aurkakoa) eta arlo politikoan gerra komunismoa bultzatzea.
- Komunismoa bultzatzeko politika zentralistak bultzatu zituzten, non dena alderdiak kontrolatzen zuen.
- Industria nazionalizatu zen eta zuzendaritza zentralizatu.
- Nekazaritzan lurrak sozializatzen saiatu ziren, militarizazio eta bahiketen bitartez.
- Politikan, alderdiak legez kanpotu, errege familia hil eta zentralismoa bultzatu.
- Armada Gorria garrantzitsu soldaduska inposatu eta ideologia zabaltzeko.
- Gerra zibila irabaztearekin zenbait eskualde bereganatu zituzten.
- Estatuaren egitura federala zehaztu zen 1922an: SESB. 1945 arte errepublikak gehitzen.
Emaitzak
- Hildakoak, goseteak eta izurriteak.
- Ekonomian gainbehera izugarria, egoera jasanezina 1921ean.
- Alderdiak bere diktadura ezarri zuen.