Espainiako B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Historia3,62 KB

B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Guda amaitzean Espainia hondatuta geldiko zen. Hil, zauritu, elbarritu eta atzerriratuen kopuru handiak belaunaldi baten estrangulamendua ekarri zuen. Baliabide ekonomikoak ere suntsituta eta finantza zulo handi bati aurre egin ezinik guda oste gogorra bizi izan zen, kanpoko blokeoak areagotuta. Errepublikanoek Espainiako bankuaren urre erreserbak sobietarren laguntza militarra ordaintzeko erabili zituzten eta frankotarrek ere zor handia hartu zuten Italia eta Alemaniarekin. Ondorioz, 1939tik1942ra gose urteak izan ziren, janari behar beharrezkoenen banaketarako errazionamentu libretak jarri behar izan zirelarik. Azpielikadura eta ezak izurriteen zabalkuntza ere ekarri zuen: tuberkulosia, tifus eta disenteria. Egoera honetan, Frankok, aberria eta ideal nazionalak goraipatuz, buruaskitasuna helburu duen sistema ekonomikoa ezarri zuren (autarkia ekonomikoa). Buruaskitasuna lortzeko estatuak bi jokabide nagusi izango ditu: 1. Alde batetik, ekonomian parte hartuko du: zerealen kupoak (dohaineko entregak) eta prezio tasatuko zereal erosketak ezarriz arrazionamentu egoeretan, langileen soldatak baxu mantenduz prezioei eusteko, ekonomiaren norabideak antolatu (INI), lehentasuna duten eremu ekonomikoak bultzatu sozietate publikoen (RENFE trenbideetan, SEAT automobilgintzan, CAMPSA erregaietan…). 2. Bestetik, Estatu barneko ekoizpena bultzatuko eta babestuko egingo du atzerriko ekoizkinei arantzelak ezarriz. Baina autarkia ekonomikak ez zuen aurrerakuntzarik ekarri. Baliabideen urritasunak eta bertoko teknologiaren atzerakuntzak hazkunderik gabeko urteak ekarri zituen. Nazioarte mailan ezarritako blokeoak ere eragina izan zuen (kapital eta inbertsio falta). Estankamendu honen ondorioz, 1936ko errenta per kapita ez zen hamazortzi urte geroagoarte berdindu. Eskasiaren ondorioz, Latinamerikarantz jo zuen emigrazio korronte bat piztu zen.

AISLAMENDUA NAZIOARTE MAILAN: II. Mundu Guda ostean

Francoren Espainia eta Salazarren Portugal ziren Europako diktadura faxistadun erregimen bakarrak. Horrek nazioarteko isolamendua ekarri zion. 1945an, Juan Borboikoa diktaduraren aurka agertu zen Lausako Manifestuan. Frantziak Pirinoetako mugak itxi egin zituen (1946-48). Nazio Batuen elkarte berriak ere ez zuen frankisten zilegitasunik onartu eta blokeo diplomatiko-ekonomikoa ezarri zitzaion. Interbentzio militarra ere planteatu zen nahiz eta burutu ez. Hauek izan ziren frankismoaren unerik latzenak. Baina, 50ko hamarkadaren erdialderantz nazioarte mailako aislamendua apurtzen hasi zen Batikanoa eta A.E.B.ak hurbiltzean. Batikanorekin “Konkordatua” sinatu zen. Hitzarmen honetan estatu frankistak Elizaren aldeko neurriak adostu zituen: estatuaren konfesionaltasuna, Elizaren finantzaketa publikoa, irakaskuntza eta moral soziala erlijioaren kontrolpean… Horren truke Batikano frankoren diktadura onartu zuen lehenengo estatua izan zen. Estatu Batuen hurbilketa Guda Hotzaren garaian eman zen, iparamerika bultzatu zuten komunismoaren aurkako politikaren bidetik (Truman). Komunismoaren hedapenari aurre egiteko, Estatu Batuek kontsolidatu barik zeuden estatu antikomunistei laguntza eskaintzea erabaki zuten, Mendebalde kapitalista indartzeko. Horrela sinatu zuen Frankorekin babes eta laguntza ekonomikorako hitzarmena. (1953). Akordio honen bidez iparamerikarrek Rota, Zaragoza, Morón eta Torrejonen base militarrak jartzeko baimena hartu zuen. Trukean diru laguntza eta onespen internazionalerako ere laguntza lortu zuen Frankoren erregimenak. Horrela, 1955ea, Nazio Batuen Elkartean (O.N.U.) onartua izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML