Espainiako Independentzia Gerra
Gerraren bilakaera
FASEA (MAIATZA-EKAINA 1808)
1808ko ekainean, Napoleonen 116.000 soldadu gutxi gorabehera zituen Espainian. Espainiarren erresistentziak Bonaparteren plana hondatu zuen. Medina de Riosecon, Napoleonen ejertzitoak irabazi zuen. Bestetik, Dupont jenerala Cadizera abiatu zen hiri horretan ainguratuta zeuden Frantziako itsasontziak defendatzeko. Napoleonek bere tropak hutseginkorrak zirela ikusi zuen, Madril abandonatu zuten Gasteizera abiatuz, Junotek Cintrako Hitzarmena sinatu zuen Wellington Dukearekin eta Zaragozako setioa amaitu zen.
FASEA (AZAROA 1808-1812)
azaroan, Napoleon Espainian sartu zen 250.000 soldaduekin. Egun gutxitan, Jose I.a Madrilera bueltatu zen eta Batzorde Zentrala Sevillara eta gero Cadizera abiatu zen. Frantsesek iparraldea ia osoa menperatu zuten. 1810.urtean Dekretu Inperiala sinatu zen; dekretuaren arabera Ebro ibaiaren iparraldeko probintziak Frantziaren menpe geratuko ziren. Napoleonen menperatze nahia honek liskarrak sortu zituen bere anaiarekin, Jose erregearekin. Jose I.aren sumisio ezak Napoleonek Espainiako gobernuan parte-hartze zuzena ekarri zuen. Independentzia Gerran gerrillen fenomenoa agertu zen(borroka egiteko modu bat). Landa eremuetan gerrilla zen nagusi. Denboraren poderioz, gerrillak benetako ejertzitoak izan ziren; esaterako Espoz y Mina nafartarrak zuzendutakoa 4.000 gizonez osatuta zegoen.
FASEA (1812-1814)
gerraren egoera gero eta zailagoa zen Napoleonen ejertzitoarentzat. Horrez gain, Errusiako kanpaina militarrak soldaduak eskatzen zituen eta Espainian zegoen soldaduen kopurua murriztuz joan zen. 1812.ko uztailean, Arapilesen, frantsesak menperatu zituen Wellingtonek. Porrotaren ondorioz frantsesek bereganatu zituzten berriro galdutako lurralde batzuk baina 1813.ko udaberrian Wellingtonek zuzendutako eraso berriak Jose I.a Madril abandonatzera behartu zuen. Hortik aurrera, Bonaparteren ejertzitoaren porrotak nabariak izan ziren: Gasteizeko gudua eta San Marcial Irunen. Napoleonek bake akordioa sinatu zuen Fernando VII.arekin. Valençayko Itunaren bitartez (abendua.1813), Fernando VII.ak koroa berreskuratu zuen eta Napoleon Espainia libre utzi zuen.
Cadizko Gorteen deialdia. Osaketa eta ezaugarriak
Baionara joan baino lehen Fernando VII.ak Gobernu Batzorde Gorena sortu zuen baina eraginik gabeko instituzio bihurtu zen testuinguru zail horretan. Hasteko erregea kanpoan zegoen eta bestetik Fernando VII.ak agindua eman zion Murat jeneral frantsesaren nahiak betetzeko. Batzordearen geldotasunaren ondorioz, Gaztelako Kontseiluak boterea hartu zuen. Lurretan botere hutsunea nabaria zen eta horri aurre egiteko ezjakintasunaren aurrean, Probintzia Batzordea sortu zen. Hamahiru batzorde sortu ziren Kapitan Jeneraletan banatuta. (Boterea, erregearen izenean hartzen zuten.) Erresistentzia handiekin, 1808.ko irailean Batzorde Zentral Gorena sortu zen Aranjuezen gobernu zentral gisa. Bere buruzagitzan Floridablancako konde zaharra kokatu zen. Gerra aurrera zihola ikusiz, Juan Lorenzok Gorteak deitzeko proposamena egin zuen. Helburua Botere Zentrala legitimotzat hartzea zen, 1810.urtean, Gorteen deialdia egin eta Batzorde Zentrala desagertu zen Goreneko Erakundea sortuz. Hasieratik gorteek, A.E. eraldatu nahi zutela esan zuten; sufragio nazionala oinarrikotzat joz. Diputatu askok ezin izan ziren batzarretara heldu okupazioak edota kolonietako oztopoak zirela-eta. Horrezkero, lehenengo saioan soilik ehun diputatu egon ziren; gehienak, hirugarren estatukoak. Ideologikoki, lau talde zeuden: absolutistak, talde kontserbadorea zen A.E.ren aldekoak eta elizgizonek zein nobleek osatzen zuten; liberalak, erreformen aldekoak izateaz aparte F.I.ideiak bultzatu eta aldaketa sakona gizartean zein antolakuntza politikoak; kolonietako diputatuak, kolonien eskaeren arabera kokatzea nahi zuten eta jovellanistek, Espainiaren berritzearen aldekoak ziren eta B.H. sistema politikoa jotzen zuten eredutzat.