Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Historia Garaikideko Gertaera Esanguratsuak

Historia4,58 KB

Espainiako Konstituzioa: Demokraziaren Oinarria

1978ko Espainiako Konstituzioa Espainiako historiaren ulermenean funtsezkoa da demokratizazioaren testuinguruan. Konstituzioa ez da soilik lege-dokumentu bat, Espainiako historiaren momentu kritiko batean, herrialdearen nortasun politiko, sozial eta juridiko berria definitzen duen ituna baizik.

Konstituzioak aldaketa sakon eta iraunkorra markatu zuen, demokraziarako itzulera bideratuz eta autonomia erkidegoen sistema berria sortuz.

Gaur egungo Espainiako gizartearen oinarria ezarri zuen, estatuaren egitura eta funtzionamendua definituz.

Azken 46 urteetako lege esparrua markatu, eta, orokorrean, adostasun handia izan badu ere, gero eta gehiago dira ahots kritikoak hainbat esparrutan: erkidegoen eskubide...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Historia Garaikideko Gertaera Esanguratsuak" »

Frankismoaren Azken Aldia Euskal Herrian: ETA, Langileak eta Kultura

Historia3,23 KB

ETAren sorrera eta bilakaera

ETAren sorrera ETAren agerpenarekin Leizaolaren gobernuaren gainbehera etorri zen. ETAk tradiziozko nazionalismoaren haustura ekarri zuen. EAJk, Eusko Jaurlaritzaren sugarra erbestean, diktaduraren amaiera arte piztuta mantendu zuen arren, Euskal Herrian oposizioaren protagonista nagusi 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, ETA izan zen. 1964tik ETAk askapen soziala nazionalismoarekin batu zuen. 1967tik aurrera ETAk ekintza armatuak areagotu zituen. Argi geratu zen ETA gero eta bideratuago zegoela bide armatura eta aktibismo iraultzailera, 1973an Carrero Blanco hil zutenean. Errepresioz erantzun zitzaion eta honek ETArekiko elkartasuna sendotu zuen. Horrela ETAko sei kideri heriotza zigorra ezarri zitzaion Gerra...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Azken Aldia Euskal Herrian: ETA, Langileak eta Kultura" »

1855eko Espainiako Trenbideen Lege Orokorra: Analisia eta Testuingurua

Historia6,95 KB

IRUZKINA 4: 1855eko Espainiako Trenbideen Lege Orokorra

Lokalizazioa eta Klasifikazioa

Hona hemen 1855eko ekainaren 3an argitaraturiko Trenbideen Legearen artikulu sorta bat. Lege hori Isabel II.aren erregealdiaren biurteko aurrerakoian onartu zen, eta trenbide-sarearen sorrera antolatu eta sustatu nahi zen. Izaera juridiko-ekonomikoa duen testua da. Juridikoa, lege bat delako, eta ekonomikoa, bere edukiak inbertsioak sustatzea eta ekonomia dinamizatzea duelako helburu.

Lehen mailako iturri historiko zuzena da. Francisco Luxan Sustapen ministroak proposatutako legea izan arren, egile kolektiboa dela esango dugu, Gorteetan egin zelako. Legea den aldetik, hartzailea publikoa da, eta horregatik argitaratu zen hiru egun geroago Madrilgo Gazetan.

Analisia

Testuaren...

Jarraitu irakurtzen "1855eko Espainiako Trenbideen Lege Orokorra: Analisia eta Testuingurua" »

Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea

Historia2,92 KB

Testuaren Kokapena

  • Dokumentu hau lehen mailako iturri bat da: Clara Campoamorrek, Alderdi Erradikaleko diputatu gisa, 1931ko irailean Gorteetan emandako hitzaldi baten pasartea da.

  • Informazio-testu bat da, Campoamorrek emakumeen botoaren aldeko argudioak azaldu nahi dituena.

  • Testu politiko bat da, funtsezko eskubide politiko bati erreferentzia egiten baitio.

  • Testu publikoa da, jende guztiarentzat idatzia, batez ere gizonezko diputatuentzat.

Testuaren Azterketa

  • Dokumentuaren ideia nagusia emakumeen boto-eskubidea aldarrikatzea da.

  • Lehenik, desberdintasuna gaitzesten du emakumeen eta gizonen artean.

  • Bigarrenik, sortu berri den Errepublikak emakumearen defentsaren alde hasitako bidea goretsi egiten du (1931ko maiatzaren 8ko dekretuak emakumeak diputatu

...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea" »

Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Ekonomia, Gizartea eta Politika (1939-1999)

Historia2,91 KB

Ekonomia (1939-1975)

Helburua: Merkataritza eta industria sustatzea, nekazaritza barne.

Nekazaritza: Prezio baxuak, makineria gutxi, lehorteak → Ekoizpen urria → Errazionamendua. Gosea + errenkadak → Estraperloa. Teknokratak, egonkortzea + garapena.

Egonkortzea: Estatuaren esku-hartzea murriztu, merkataritza librea sustatu. Ardatzak: ekonomia egonkortzea, barne eta kanpo merkataritzaren liberalizazioa.

Lopez Rodó: Egiturazko ekintzak + garapen poloak. Eskualdeen garapen desorekatua. Nekazaritza birmoldatzea, laborantza intentsiboa, labore ureztatuak.

1960-1975: Zerbitzuen booma, atzerriko laguntzak, langabezia jaitsiera, ordainketa-balantzaren hobekuntza. BPGren %40ko igoera, errentaren eta bizi-mailaren hobekuntza.

Aldaketa Soziala (1939-

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Ekonomia, Gizartea eta Politika (1939-1999)" »

Frankismoaren aurkako oposizioa Euskal Herrian (1940-1975)

Historia3,12 KB

Frankismoaren aurkako oposizioa Euskal Herrian (1940-1975)

Frankismoaren aurkako erresistentzia Euskal Herrian hainbat frontetan garatu zen, bereziki langile mugimenduan, Eliza Katolikoaren sektoreetan eta mugimendu abertzale berrietan.

Oposizioaren hiru zutabe nagusiak

Langile Mugimendua

  • 1947ko Greba Orokorra: UGT, ELA eta CNT sindikatuek, erbesteko indar politikoekin elkarlanean, greba orokor baterako deialdia egin zuten. Errepresioa gogorra izan zen.
  • 50eko hamarkadako estrategia berria: PCEko langileek eta langile independente talde batzuek Comisiones Obreras (CCOO) izango zenaren lehen gunea eratu zuten. Legedi frankistak uzten zituen zirrikituak aprobetxatuz, sindikatu bertikalaren egituran infiltratu ziren.
  • 60ko hamarkada: Garapen ekonomikoak
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren aurkako oposizioa Euskal Herrian (1940-1975)" »

Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Aldarrikapena (1814)

Historia7,24 KB

Sarrera

1814ko apirilaren 12an argitaraturiko eta “Pertsiarren Manifestua” izenez ezaguna den hirurogeita hamar orrialde baino gehiago dituen testuaren hiru paragraforen aukeraketa bat ikus dezakegu.

Izaera politikoko dokumentu historikoa da, eta bertan, Cadizko Gorteetatik zetorren estatu-eredu berriaren kontra zeudenek gerra aurreko egoerara itzultzea eskatzen diote erregeari: absolutismora eta gizarte estamentalera, zehazki. Egilea kolektiboa da, 69 diputatuk izenpetu baitzuten; eta eskaera Fernando VII.a erregeari zuzentzen zaion arren, nazio osoari helaraztea du helburu.

Aztertzen ari garen une historikoan kokatzen denez, eta Gorteak osatzeko hautatutako diputatuek landu zutenez, lehen mailako iturri historiko zuzena dela esan dezakegu....

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Aldarrikapena (1814)" »

Frankismoaren Oinarri Politikoak eta Bilakaera (1938-1966)

Historia11,9 KB

Oinarri Politikoak

1938ko urtarrilean, Francoren lehen gobernua sortu zen. Aniztasun politikoa, printzipio demokratikoak eta adierazpen askatasuna baztertu ondoren, Estatuaren Administrazio Zentralaren legea emanez, Francok beretzat hartu zituen aginpide guztiak. Estatu autoritario faxista bat egituratu zuten. Estatu Buruzagitzaren Legearen bidez, Francoren boterea askoz gehiago indartu zen. Gorteak, Francok eta gizarte-taldeen zeharkako sufragioz hautatutako ganbara zen. Hainbat arau ezarri zituzten “Demokrazia Organiko” bat eraikiz. 1938an, Lanaren Forua legea onartu zen, sindikatu bakarra eta lan-mundua arautzeko eta sistema kapitalista interbentzionista bermatzeko. Urte berean, Prentsa eta Inprentaren Legearen bitartez, aldez aurreko...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Oinarri Politikoak eta Bilakaera (1938-1966)" »

Frankismoa: Ideologia, Ekonomia eta Oposizioa

Historia4,8 KB

Frankismoaren Ezaugarriak

  • Ideologia: Nazional-katolizismoa, militarismoa, nazionalismo zentralista.
  • Euskadi eta Kataluniako eskakizun autonomisten aurka.
  • Sistema Politikoa: Korporatibismo faxista.
  • Alderdi politiko bakarra: Falange Española y Tradicionalista y de las JONS.
  • Lanaren Forua (1938):
    • Sindikatu bertikalak.
    • Klase borrokarik ez.
    • Langileak eta ugazabak ekoizpen-unitateetan afiliatzera behartu.
    • Greba eta kaleratzeak debekatu.
    • Lan jarduna kontrolatu.
  • Frankismoaren 40 urte: Zapalkuntza eta propaganda.
  • Familia Politikoak:
    • Militarrak: Armada eta Ordena Publikoko ministerioak.
    • Falangistak: Gizarte, Etxebizitza, Lan eta Sindikatu ministerioak.
    • Monarkikoak: Erakunde Nazional Katolikoa (Propagandisten).
    • Opus Deikoak: Hezkuntza eta Ekonomia ministerioak.

Ekonomia:

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Ideologia, Ekonomia eta Oposizioa" »

Frankismoaren Ideologia

Historia3,04 KB

Nazionalkatolizismoa

Francok pentsaera nazionalkatoliko muturrekoa zuen, bere erlijio-fundamentalismoa eragin zuena. Jainkoak Espainia salbatzeko hautaturiko gizon probidentziala izatearen ustea ere bazuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren berrespenean; ideologia horren arabera, espainiarra izateak berezkoa dauka fede katolikoa. Espainia eta erlijio-tradizioa gauza bera dira. Herritarrek erraz barneratzen zuten teoria hau, eta horrela, Francoren erlijio-legitimazioa egiten zen, "Jaungoikoak ezarritako Espainiako buruzagi"tzat. Francok Elizaren esku utzi zituen hezkuntza eta gizartearen kontrol erlijiozko-morala.

Militarismoa

Armada jeneralisimoari leial izan zitzaion, eta erregimenaren ardatz bilakatu zen. Armadako...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Ideologia" »