Espainiako Trenbidearen Hedapena eta Berrezarkuntza

Historia3,26 KB

Espainiako Trenbidearen Hedapena XIX. Mendean

4. TESTUA: Espainian, trenaren hedapena XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen, Europako ipar-mendebaldeko herrialde aurreratuak baino beranduago. Atzerapen honen arrazoi nagusiak erliebearen orografia menditsua, gerrak, estankamendu ekonomikoa, atzerapen teknologikoa eta inbertsioetarako kapital eza izan ziren.

Trenbidearen Hastapenak

Lehenengo trena Kuban eraiki zen 1837an, koloniako administrazio publikoak ordainduta eta Ingalaterra eta AEBko teknologiarekin. Penintsulan, Espainiako lehen trenbidea Bartzelona-Mataró izan zen (1848). Ondoren, Madril-Aranjuez (1851). Bi hiri edo hiri bat portuarekin lotzeko eraiki ziren trenbide labur hauek Espainiako trenbidegintzaren lehenengo etapa osatu zuten.

Trenbide Sarearen Garapena

Trenaren hedapenak Ingalaterra, Frantzia eta Alemania ekarri zuen aurrerakuntza adibide izanik, Espainian ere estatu mailako trenbide sarearen beharra aurreikusi zen. Helburu horrekin, Biurteko Progresista Aldian, Espartero lehendakari zelarik, Gorteek Burdinbideen Lege Orokorra onetsi zuten (1855). Urte berean, Gorteek Madozen Desamortizazio Legea ere onetsi zuten. Honela, 1856tik aurrera, Espainiako trenbidegintzaren bigarren etapa garatu zen.

Konpainia Garrantzitsuenak

Estatu mailako trenbide sarearen eraikuntzan zenbait enpresa edo konpainiak hartu zuten parte. Garrantzitsuenak Espainiaren Iparraldeko Burdinbideen Konpainia eta Madril-Zaragoza-Alikante Trenbideen Konpainia izan ziren. Lehenengoan, Pereire frantziarren kapitala zen nagusi. Bigarrenean, Rothschild alemaniarren kapitala zen nagusi.

Enpresa espainiarrek kapital txikiagoa zeukaten eta trenbide laburragoetan jardun zuten edo atzerritarrekin kidetzan. Teknologia aldetik, makineria ingelesa eta frantsesa erabili zen nagusiki.

Trenbidearen Garrantzia

Balorazioa: Trenbidearen hedapenak lehen mailako garrantzia du estatuaren garapen ekonomikoan, barneko herrialdeen arteko loturak sendotzen baititu eta estatuz kanpo beste herri eta estatuekiko harremanak ahalbidetzen baititu.

XIX. mendearen bigarren erdian, trenbidearen hedapena oinarrizko urratsa izan zen Espainiaren industrializazio prozesua bultzatzeko. Gaztelako zereal soberakinak Kataluniara helduko ziren eta Bartzelonako ehungintzari eta Bizkaiko laba garaietako burdingintzari estatuko merkatua irekiko zitzaien. Hortik dator Biurteko Progresista Aldian onetsitako Burdinbideen Lege Orokorraren garrantzia.

Berrezarkuntza eta Sistema Politikoa

8. TESTUA: 1868-74ko Iraultzaldiaren ostean, Espainian, Borboitarren erregimen monarkikoa finkatzeko antolatu zen sistema politikoa izan zen. Sistemaren ideologoa Cánovas del Castillo izan zen, Ingalaterrako ereduari jarraituz. Ia 50 urtez luzatu zen: Alfontso XII.aren erregealdia (1875-85), Maria Cristinaren Erregeordetza (1885-02) eta Alfontso XIII.aren erregealdia (1902-23/31).

Berrezarkuntzaren Oinarriak

3 ardatzetan oinarritu zen:

  1. 1876ko KONSTITUZIOA: sistemaren ardatz nagusia izan zen, bertan biltzen baitziren antolaketa politikorako legeak. 1845eko eta 69ko konstituzioen erdibide bat izan zen, monarkiaren eta Gorteen arteko subiranotasun konpartituarekin.

Deskargatu

PDF Word HTML