Espainiako Liberalismoa: 1837ko Konstituzioa eta Espartero
1837ko Konstituzioa eta Erradikalizazio Liberala
1836ko egoera politikoa zaila zen: gerra karlistaren bilakaera zalantzagarria eta Ogasunaren egoera txarra zirela eta, gizartean urduritasuna zen nagusi.
La Granjako matxinadaren ondorioak
- Gorte konstituziogileek konstituzio berria egitea erabaki zuten, La Pepa testua egokitzeko zailtasunak zirela eta.
- Erregeordeak 1812ko konstituzioa berrezarri zuen.
- Gobernua aurrerakoien esku geratu zen.
1837ko Konstituzioaren ezaugarriak
Konstituzio berriaren ezarpena isabeldarrentzat une berezian eman zen, armada karlista Madrilera baitzioan. Testu honek puntu nagusi hauek jasotzen zituen:
- Subiranotasun nazionala.
- Botere banaketa.
- Gizabanakoen eskubideen aitorpena.
Aurrerakoiek lortutako aurrerapenak: prentsa askatasuna, udalak auzokoek hautatzea (gobernuak beharrean) eta milizia nazionala.
Esparteroren erregeordetza (1840-1843)
Ospea eta agintera iristea
Esparteroren ospea bi arrazoirengatik hazi zen:
- Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren, liberal aurrerakoien idolo bihurtu zen.
- 1840an, probintzien altxamenduak defendatu zituen gobernu moderatuaren udal legearen aurrean (lege horrek alkateak gobernuak hautatzea proposatzen zuen, konstituzioa urratuz).
Ondorioz, Maria Kristinak Frantziara ihes egin zuen eta Gorteek Espartero erregeorde hautatu zuten.
Agintaldiaren ezaugarriak eta amaiera
Esparterok hiru urtez modu autoritarioan gobernatu zuen:
- Militar talde txiki baten laguntzaz gobernatu zuen.
- Altxamendu moderatuak gogor zapaldu zituen.
- 1842an, Bartzelonako auzo batzuk bonbardatzea agindu zuen, industria krisi baten ondorioz sortutako matxinadak zirela eta.
Bere agintaldia 1843an amaitu zen, moderatu eta aurrerakoiek bat eginik bere gehiegizko agintea desegitea erabaki baitzuten.