Berrezarpena Espainian: Joaquin Costa eta Erregenerazionismoa
Sarrera
Dokumentu historikoa da, izaera periodistikokoa. Joaquin Costak idatzi zuen 1901ean, Maria Cristina erreginaren erregeordetzan. Publikoa zen, eta eragin handia izan zuen politikan, Berrezarpenaren kritika zorrotza eginez.
Egoera Historikoa
1874an, Lehen Errepublika amaitu zen, eta Berrezarpena hasi zen Alfontso XII.arekin, Isabel II.aren seme borboitarrarekin. Berrezarpenaren buru Cánovas del Castillo izan zen. Cánovasek egonkortasuna lortu nahi zuen, pronuntziamenduak ezabatuz, eta monarkia borboitarra finkatu zuen, Ingalaterra eredutzat hartuta. 1876ko Konstituzioa onartu zen. Alfontso XII.a hil ondoren, Maria Cristina erregina izan zen, monarkia konstituzionala ezarriz, Gorteen laguntzarekin. Sufragio murriztua unibertsal bihurtu zen. Espainia estatu konfesionala zen, eta boterea bi ganberatan banatzen zen: Senatua eta Kongresua. Txandakatze politikoa iruzurraren bidez gauzatzen zen, Cánovas eta Sagasta bi alderdi nagusien buru zirela, pucherazoaren eta kazikismoaren bidez.
Berrezarpenaren Gizarte Egitura
Berrezarpenaren garaian, bi herrialde mota zeuden: benetako herrialdea (nekazariak, analfabetoak) eta herrialde ofiziala (burgesia).
1898ko Hondamendia eta Erregenerazionismoa
1870ean inperialismoa hasi zen, eta Espainiak koloniak galdu zituen. 1898ko hondamendiaren ondorioz, Espainiak kolonia guztiak galdu zituen, beste herrialde batzuk kolonizatzen ari ziren bitartean. Joaquin Costa, intelektual garrantzitsua, erregenerazionismoa sortu zuen, "despentsa eta eskola" leloarekin, analfabetoak egon ez daitezen. Maura, Alfontso XIII.aren lehen ministroa zena, esaten zuen: "Iraultza goitik egiten dugu, edo behetik egingo digute". Gauzak lortu nahi zituen, baina ez zituen lortu.
Iruzkina
Joaquin Costa intelektualak Cánovasen sistema kritikatzen zuen, izan ere, benetako herrialdearen errealitatea herrialde ofizialera desitxuratzen zuelako.
Cánovasen Sistema eta Iruzurra
Cánovasen sistemak bi alderdiren txandakatze-sistema zuen: Cánovas buru kontserbadoreekin eta Sagasta buru liberalekin. Lehen mailakoak oligarkiak ziren, boterea Madrilen zutenak; bigarren mailakoak jauntxoak eta kazikeak ziren. Beren herrialdeetan banatuta zeuden, eta hori ustelkeria egiteko baliagarria zen; horren ondorioz, iruzurra, kazikismoa eta ustelkeria nagusitu ziren. Konstituzioa moderatua zen, eta estatua zentralizatua. Hirugarren mailakoak gobernadore zibilak ziren. Herrialde errealean bi alderdi zeuden, baina iruzurraren ondorioz ezinezkoa zen boterea lortzea. Kazikismoarekin, herriari nori bozkatu behar zion esaten zioten, eta hauteskundeetan nahi zutena ateratzen ez bazen ere, pucherazoa erabiltzen zuten.
Masa Neutroa eta Berrezarpenaren Amaiera
Beste talde bat zegoen, Maurak masa neutrala deitzen zuena; ez zekiten nori bozkatu, eta, beraz, ez zuten bozkatzen.
Espainia ahulduta zegoen, eta masa neutroaren kontzientzia piztu zen. Egoera hobetzeko kontserbadoreek eta liberalek zerbait egin nahi izan zuten, baina ez zuten ezer lortu. Berrezarpena gaizki joan zen, Cánovasen sistema apurtu zen, eta Primo de Riveraren diktadurarekin amaitu zen.