Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Ezaugarriak
Lehen Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra 1914. urtean hasi eta 1919. urtean bukatu zen gatazka militarra izan zen.
Zergatiak
Kausa Ekonomikoak
Alemania saiatu zen Ingalaterrari bere merkatu tradizionalak kentzen, bai Europan (Belgika, Herbehereak eta Errusia) bai kolonietan, eta lehiakide serioa bihurtu zen.
Gatazka Inperialistak
XIX. mendean zehar, Britainia Handiak eta Frantziak banatu zuten mundua. Hurrengo mendean, Alemania bien aurretik zihoan. Nazioarteko tentsioak areagotzen joan ziren, batez ere bi potentzia berri agertu zirenean: Japonia eta AEB.
Bi gertakari gertatu ziren gerra aurretik:
- Alemaniak Marokoko lurraldeak erabili zituen bere helburu kolonialak lortzeko. Marokoko krisiak gertatu ziren: Lehenengoa (1904-1906) eta Bigarrena (1911).
Nazionalismo Erradikala
Bosnia-Herzegovinaren Anexioa eta Balkanetako Krisia
Bosnia turkiarren menpe egon zen 1877ra arte; gehiengo musulmana zuten lurraldeak ziren. Harrezkero, administratiboki Austria-Hungariaren menpe egotera pasatu ziren, eta 1908an Austria-Hungariako inperiora anexionatu ziren. Ondoren, Serbiaren atsekabea piztu zen, honek Serbia Handian integratzea nahi zuelako.
1914ko ekainaren 28an, Frantzisko Fernando eta bere emaztearen erailketa gertatu zen Sarajevon. Egilea "Mano Beltza" (Mano Negra) erakunde sekretu nazionalista proserbiarreko ikasle bosniar bat izan zen.
Lehen Balkanetako Gerra
Serbia, Bulgaria, Grezia eta Montenegro Turkia eta Austriarekin borrokatu ziren.
Bigarren Balkanetako Gerra
Bigarren Balkanetako Gerran, Bulgariak Serbia, Grezia eta Montenegro eraso zituen Turkiak utzitako lurraldeak anexionatzeko.
Alsazia eta Lorenako Auziak
Frantziak Alsazia eta Lorena eman zizkion Prusiari 1871n. Gerra amaitu eta gero, Alsazia eta Lorena Frantziaren eskuetara itzuli ziren. Bigarren Mundu Gerran alemanen eskuetan gelditu zen.
Aliantza Militarrak
Potentzien arteko tirabirak gero eta handiagoak ziren, eta kolonien arazoekin sakondu egin zen. Ondorioz, ezaugarri politiko-militarra zuten aliantza edo paktuak egin ziren. Garrantzitsuenak: Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.
Aliantza Hirukoitza
- 1882an Bismarckek bultzatuta sortua.
- Partaideak: Alemania, Austria-Hungaria, Italia, Turkia eta Bulgaria.
- Italia: Gerra piztu zenean, konpromisoak ez zituen bete; hasieran neutrala izan zen eta gero beste bandoaren alde borrokatu zen.
Entente Hirukoitza (Aliatuak)
- 1907an sortua.
- Partaideak: Frantzia, Britainia Handia, Errusia, Belgika, Japonia, Italia, Errumania, Portugal, AEB eta Grezia.
Aliantzak sortzeko arrazoiak
- Britainiarren mesfidantza Alemaniaren botere ekonomiko eta militarraren aurrean. Alemaniak gerrako flota indartsu bat osatu nahi zuen Britainia Handiaren aurka egiteko.
- Frantzia eta Alemaniaren interes kontrajarriak Marokon.
- Errusiarrek Serbiaren alde egin zuten. Serbia independentea zen 1867tik, eta Bosnia-Herzegovinako lurraldeak bereganatu nahi zituen, Austria-Hungariako inperioak anexionatu baitzituen.
- Austriaren kezka nazionalismo serbiarraren hazkundeagatik.
Armamentuen Lehia
- Lehia ekonomiko eta koloniala zirela eta, nazioarteko tentsioak areagotu ziren. Era berean, nazionalismoek ere indarra hartu zuten, eta armen produkzioa areagotu zen.
- Estatu guztiek gastu militarrak handitu zituzten.
- Bake Armatua nazioarteko tentsioari eman zitzaion izena: "bakea" oraindik gatazka ez zelako hasi, eta "armatua" gatazka prestatzeko ari zirelako.
- Gobernuek ikusten zuten gerra saihestezina zela, eta babesteko aliantzak egiten hasi ziren.
- Britainia Handiak gastu militarrak areagotu zituen.
- Alemaniak flota indartsu bat eraiki nahi zuen, britainiarrekin lehiatzeko.
- Frantziak eta beste potentziek armadetan asko inbertitu zuten.
- Armamentuen lehia tentsioen ondorioz sortu zen, baina denbora igaro ahala, egoera larriagotu besterik ez zen egin. Gobernuek propagandaren bidez nazionalismoa eta beldurra bultzatu zituzten, herria etsaiengandik arriskuan zegoela ikusaraziz. Bi konferentzia egin ziren, baina biek porrot egin zuten. Lorpen bakarra "Tribunal Internacional de Arbitraje de La Haya" izan zen.
Gatazkaren Ezaugarriak
Hedapen Handia
- Lehiakide kopuru handia eta zabalera geografiko handia.
- Europan sortu zen, Austria-Hungariaren eta Serbiaren inplikazioekin. Aliantza militarren jokoaren bidez potentzia ugari murgildu ziren gatazkan.
- Bataila gogorrenak Europan eman arren, hedapena oso handia izan zen.
Iraupen Luzea
- Austria-Hungariak Serbiari gerra deklaratu zion 1914ko uztailaren 28an. Alemaniak armistizioa 1918ko azaroaren 11n sinatu zuen.
Mugikortasun Orokorra
- Gerra bezperan, armada guztiak prestatzen hasi ziren.
- Gerra aurrera joan ahala, soldadu kopurua handitu egin zuten.
- Esfortzu honi aurre egiteko, propaganda belikoa egin zen. Prentsa eta inprentaren bidez abertzaletasuna azpimarratu zen, eta herriak zituen arriskuak erakutsi ziren. Soldaduen beharra zela eta, derrigorrezko erreklutatzeak egin ziren. Honekin, atzeguardian eskulana urritu zen, eta emakumearengana jo zen.
Propagandaren Erabilera
- Prentsa manipulatu egiten zen. Gatazka luzatzean, moral falta handitu zen.
- Gobernuek prentsa eta irratia kontrolatu eta zentsuratu zituzten.
Atzeguardiaren Garrantzia
- Planifikazio ekonomikoa jarri zen martxan, eta honekin antolatzeko era desberdinak.
- Industria egokitu egin zen behar belikoetara.
- Errazionamendu-liburuxkak agertu ziren.
- Industria langile kopurua urria zen. Emakumea industrian murgildu zen.
- Gerra mantentzearen ondorioz, defizita handitu egin zen parte-hartzaileen artean. Ordainketak egiteko, batzuek kanpoko kredituak eskatu zituzten.
- AEB kasua apartekoa izan zen: aliatuen oinarrizko sostengua izan zen. Aliatuei laguntza ekonomikoa eta finantzarioa eman zien. Gatazka bukatu zenean, hartzekodun bihurtu zen.