Lehen Mundu Gerra: Nazionalismoa, Atentatua eta Ondorioak

Historia2,41 KB

Nazionalismo erradikala

Gerraren zergati sakonak ekonomiaren eta lurraldearen eremuko gorabeheretan ez ezik, 1914 baino lehen Europan hedatutako nazionalismo erradikalean ere bilatu behar dira. Nazionalismo horrek mendeko nazionalitate txikietan eta estatu handietan izan zuen eragina:

  • Nazionalitate txikiak: Independentzia eskatzen ari ziren.
  • Estatu handiak: Ustezko aurkarien aurka gauzatu zituzten nazionalismo grinatsuak.

Bi nazionalitate horiek tirabira giroa sortu zuten Europan.

Gerraren bidea

Gerra piztu zuen txinparta Austria-Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa hiltzea izan zen, 1914ko ekainaren 28an. Hiltzailea bosniar nazionalista bat zen eta, ikerketek agerian jarritakoaren arabera, Serbiako Esku Beltza talde terroristakoa zen. Horren ondorioz, Austriak Serbia suntsitu nahi zuen.

Sarajevoko atentatutik gerrara hilabete bat igaro arren, gertaeren garapenak gerra ekarri zuen. Austria-Hungariak eta Alemaniak uste zuten gerra Balkanetara mugatuko zela. Haien iritziz, Frantziak eta Erresuma Batuak inguruan interesik ez zutenez, ez zioten Errusiari lagunduko.

Uztailaren 23an austriarrek ultimatuma bidali zieten serbiarrei eta bertan jasotako baldintzak nekez onartzeko modukoak ziren; bost egun geroago Austriak gerra adierazpena egin zion Serbiari. Aliantza mekanismoa martxan jarri zen berehala:

  • Errusiak Austria eta Alemaniaren kontra mobilizatu zituen tropak.
  • Alemaniak gerra adierazpena egin zion Errusia eta Frantziari, eta Belgika inbaditu zuten.
  • Gero, Austriak gerra-posizioak hartu zituen Itun Hirukoitzeko herrien aurka.

Gerraren ondorioak

Balantzea oso txarra izan zen guztientzat:

  • Giza galerak: Milioika pertsona hil ziren eta beste hainbat milioi zauritu. Jaiotza-tasaren beherakadarekin batera, zibilen arteko heriotza-tasak gora egin zuen, oinazeen eta elikadura urriaren ondorioz.
  • Balantze ekonomikoa: Suntsipen itzelak egon ziren. Gerraren eraginez, parte hartu zuten guztiak zorretan sartu ziren, AEB izan ezik.
  • Kalte moralak eta sozialak: Gerra amaitu ondoren desengainuak egon ziren, gizarte-klaseen eta nazioen arteko ezinikusia eraginez. Eguneroko arazoek iraun egin zuten bakearen ostean; borrokalari izandako askok arazo itzelak zituzten lana aurkitzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML