Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Lehen Liberalismoa

Historia3,46 KB

Cádizko Gorteak: Deialdia eta Osaera

Junta Zentralak Gorteetarako deia egin zuen, baina Erregeordetzak izan zuen aurrera eramateko ardura (1810ean Junta Zentrala ordezkatu zuen erakundeak). Diputatuak hautatzeko arazo asko izan ziren, bai okupazioengatik, bai Amerikako ordezkariak zeudelako.

Diputatuen ikuspegi politikoak

Diputatuen artean hainbat ikuspegi desberdin zeuden:

  • Absolutistak: Sistema politiko absolutistari bere horretan eutsi nahi zioten, inolako aldaketarik egin gabe.
  • Erreformistak (Tarteko Erregimena): Absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren arteko tarteko erregimen bat ezarri nahi zuten.
  • Liberalak: Subiranotasun nazionalaren jabe izango zen ganbera bakarra eratu nahi zuten, Frantziako Iraultzan sortutako berrikuntzak jasoz.

Azken ikuspegi honek izan zuen arrakasta, izan ere, diputatu askok ezin izan zuten deialdian parte hartu, eta Cádizen zeuden diputatuak joan ziren haiek ordezkatzera. Cádiz garai hartan merkataritza-gune garrantzitsua zen, Espainiako hiri ireki eta aurreratuenetakoa, eta liberalek eragin handia izan zuten bertan.

Gorteen kokapena eta osaera soziala

Diputatuak hainbat gizarte-taldekoak ziren: antzinako estamentuetako kideak, hirietako erdiko klaseen ordezkariak, estatuaren zerbitzariak eta lanbide liberaletako kideak.

Gorteak Cádizen egin ziren, hiri hura defendatzeko erraza zelako eta ez baitzegoen frantsesen menpe. Errefuxiatuz betetako hiri setiatua zen, eta bizitza sozial handia zuelako, horrek adorea eman zien diputatuei. Britainiar Itsas Armadak Cádiz defendatzen zuen frantsesak akatu nahian. Ohiko Gorteak Madrilen ezarri zituzten 1814ko urtarrilean.

Gorteen Jarduera Legegilea

Gorteen lehen dekretuan jada ezarri zen subiranotasuna nazioari zegokiola, eta Gorteek beren gain hartzen zutela haren ordezkaritza. Erregea jada ez zen subiranotasunaren subjektu, Espainiako nazioko herritarrak baizik.

Legearekiko berdintasuna ere aldarrikatu zuten, horrek gizarte estamentaleko eredua (desberdintasun juridikoan oinarritua) gainditzen zuelarik. Horrez gain, espainiarren eta amerikarren arteko berdintasuna aldarrikatu zen.

Erreforma nagusiak

Erreforma multzo garrantzitsu bat proposatu zen:

  • Inprenta-askatasuna.
  • Inkizizioa, jurisdikzio-ahaleko jaurerriak eta antzinako kontseiluak deuseztatzea.
  • Kleroaren ondasunen desamortizazioa.
  • Probintzia-banaketa eta probintzia-diputazioak sortzea.
  • Ogasunaren erreforma.
  • Merkataritza eta industria askatasuna ezartzea.

1812ko Konstituzioa: Printzipioak

Hauek izan ziren 1812ko Konstituzioaren printzipio nagusiak:

  • Subiranotasun Nazionala: Boterea nazioari zegokion.
  • Eskubideak eta Askatasunak: Banakoaren eskubideak eta askatasunak onartu ziren, eta legearekiko berdintasuna ezarri zen.
  • Botere Banaketa.
  • Erlijioa: Erlijio Katolikoa Espainiako nazioko bakarra zela ezarri zen.
  • Ordezkarien Hautaketa: Gorteetako ordezkariak sufragio unibertsalaz hautatu behar ziren.
  • Defentsa: Milizia Nazionala sortu zen.
  • Monarkia Moderatua: Erregeak legeak aldarrikatzen zituen eta beto-eskubide mugatua zuen.
  • Ekonomia: Askatasun ekonomikoa ezarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML