Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nekazaritza Mota Ezberdinak: Merkatukoa eta Tradizionala

Geografia3,15 KB

Merkatuko Nekazaritza

XVIII. mendean, Nekazaritza Iraultza gertatu zen Erresuma Batuan.

Nola da Merkatuko Nekazaritza?

Helburu nagusia ekoizpena saltzea da, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Horretarako, honako hauek erabiltzen dira:

  • Ekoizpenaren espezializazioa: Monolaborantza egiten da, lana eta makinen erabilera optimizatuz.
  • Landako lanen mekanizazioa: Makinek lana azkarrago eta merkeago egiten dute.
  • Laborantza teknika modernoak: Ongarriak erabiltzea, haziak hautatzea eta bioteknologiaren bidez labore transgenikoak garatzea.
  • Diru asko inbertitu behar da produktibitatea hobetzeko.

Merkatuko Nekazaritzaren Eragina

  • Produktibitate handiak prezioak jaistea ahalbidetzen du.
  • Produktu kantitate handiak ekoizten dira, arinago merkaturatzeko.
  • Garraio bereziak
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Mota Ezberdinak: Merkatukoa eta Tradizionala" »

Urbanizazio-prozesua

Geografia11,52 KB

Industriaurreko urbanizazioa:

Urbanizazio tasa edo hiriko biztanleen ehunekoa txikia zen %10 baina handiagoa ez da eta egonkorra da. Hirien batez besteko tamaina 5000-10000 biztanle ingurukoa. Urbanizazioari laguntzen zioten faktoreak hauek ziren: estrategiko-militarrak, politiko administratiboak, ekonomikoak, erlijiozkoak eta kulturalak. Espazioari dagokionez urbanizatutako eremua murritza zen. Normalean harresi baten bidez.

Industriaurreko urbanizazio-prozesuaren etapak Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro modernoan. Antzinaroan espainiako lehen hiriak agertu ziren.

Erromanizazioarekin k.a.3.mendean hiri asko sortu ziren, Bartzelona, Tarragona; Sevilla, Valentzia eta Zaragoza. Funtzioak politiko militarrak, administratiboak eta ekonomikoak.
Erromatarrek...

Jarraitu irakurtzen "Urbanizazio-prozesua" »

Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza motak

Geografia2,97 KB

Nekazaritzak garrantzi handia du eskualde horietan.

Nekazaritza mota nagusiak

Herrialde horietan bi nekazaritza mota daude aldi berean:

  • Nekazaritza tradizionala: Baliabide gutxiko nekazariek jarduten dute.
  • Plantazio handiak: Multinazional boteretsuen interesei lotuta daude.

Iraupenezko nekazaritza

Iraupenezko nekazaritzaren ezaugarriak:

  • Helburu nagusia da elikagaiak lortzea nekazari-familiarentzat.
  • Ustiategi txikietan egiten da (minifundioa).
  • Zenbait produktu hazten dituzte aldi berean (polilaborantza).
  • Teknikak eta tresnak zaharkituak dira.
  • Produktibitatea oso txikia da.
  • Faktore fisikoen oso mende dago nekazaritza.

Lurberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria

Nekazaritza mota hori Ekuatore Afrikako eskualdeetan, Amazonas ibaiaren arroan, Erdialdeko Amerikan...

Jarraitu irakurtzen "Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza motak" »

Kanpo-Migrazioak Espainian: Tradizionalak eta Gaur Egungoak

Geografia2,58 KB

Kanpo-migrazioak herrialde baten mugetatik kanpo izaten diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi motatakoak bereizten dira: tradizionalak eta gaur egungoak.

Kanpo-Migrazio Tradizionalak (XIX. mende erdialdetik 1975era)

XIX. mendearen erdialdearen eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren. Garai horretan, emigrante kopuru handia irten zen Espainiatik itsasoz bestaldera eta mendebaldeko Europara.

Ozeanoz Bestalderako Emigrazio Tradizionala

Ozeanoz edo itsasoz bestalderako emigrazioa Latinoamerikara joan zen nagusiki, eta, neurri txikiagoan, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara. Bi goren-aldi eta bi krisialdi bereiz daitezke:

A) Lehenengo Goren-Aldia (XIX. mende erdialdetik Lehen Mundu Gerrara, 1914)

Arrazoi nagusiak:

  • Latinoamerikako herrialdeek
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpo-Migrazioak Espainian: Tradizionalak eta Gaur Egungoak" »

Iberiar Penintsulako Hiri-Sistemaren Egitura eta Ardatzak

Geografia3,68 KB

Iberiar Penintsulako Hiri-Sistemaren Egitura eta Ezaugarriak

Iruzkin honetan, Iberiar penintsulako hiri-sistemaren ezaugarriak aztertuko ditugu, mapa batean irudikatutako hiri-kategoriak eta hiri-ardatzak oinarri hartuta. Garai industrialetik jasotako hiri-sistemaren ezaugarri nagusia da hiri-aglomerazio handiena (Madril) erdian dagoela, eta hiri-ardatz periferikoek eta gutxi urbanizatutako barrualdeek (ardatz integraturik gabekoa) inguratzen dutela.

Madril: Hirigune Nagusia

Madril, Iberiar penintsularen erdian kokatua, Espainiako hirigune nagusia da. Hirugarren sektoreko funtzio aurreratuak ditu, eta harreman estuak ditu mugakide dituen hiriekin zein Espainiako hiri nagusiekin.

Hiri-Ardatz Periferikoak

Hiri-ardatz periferikoak eraztun-erdi baten...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Hiri-Sistemaren Egitura eta Ardatzak" »

Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,2 KB

Errolda

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Urtarrilaren 1ean eguneratzen da, eta jaiotzekin eta heriotzekin eta auzokoen egoitza-bajekin eta -altekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Edo hazkunde begetatiboa, toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez, oro har. Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, hazkundea positiboa izango da; heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada, berriz, negatiboa.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Ben H = Ber H...

Jarraitu irakurtzen "Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, Garraioa, Turismoa eta Merkataritza

Geografia5,62 KB

Zerbitzuen Sektorea: Definizioa eta Sailkapena

Hirugarren sektorean pertsonen edo beste produkzio-sektore batzuen beharrak asetzera bideratutako zerbitzuak ematen dituzten jarduerak biltzen dira.

Zerbitzuen Sailkapena

Ematen Duenaren Arabera

  • Zerbitzu publikoak: Estatuak eta administrazio publikoek ematen dituzte, zergen bitartez bildutako diruarekin. Helburu nagusia gizartearen ongizatea da.
  • Zerbitzu pribatuak: Enpresa pribatuek kudeatzen dituzte, zerbitzu-eskatzaileek ordaintzen duten diruarekin. Helburu nagusia etekin ekonomikoak lortzea da.

Funtzioaren Arabera

Zerbitzuak honelakoak izan daitezke: merkataritzakoak, garraiokoak, turismokoak, informaziokoak, sozialak...

Espezializazioaren Arabera

  • Hutsalak: Prestakuntza urria eskatzen dutenak (adb. salmenta
...
Jarraitu irakurtzen "Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, Garraioa, Turismoa eta Merkataritza" »

Gasteiz hiriaren bilakaera historikoa eta egungo erronkak

Geografia4,09 KB

Gasteiz hiriaren bilakaera historikoa eta egungo erronkak

Kokapena eta Klima

Arabako lautadaren erdian kokatua, Gasteiz kokapen estrategiko batean dago, Kantauriko Erlaitza eta Penintsularen barnealdearen arteko pasabidean. Kokapen horrek trantsiziozko klima ozeanikoa dakar, urtean zehar hezetasunarekin, uda epelarekin eta negu hotzarekin.

Sorrera eta Bilakaera Historikoa

XII. mendearen amaieran, Antso VI.a Jakitunak Gasteiz izeneko herrixkaren gainean, elipse itxurako muino batean, Victoria hiria sortu zuen. Hasiera batean funtzio militarra zuen, Gaztela defendatzeko. Historian zehar, merkataritzak garrantzia handia izan du eta azken hamarkadetan industriak.

Hiriaren Planoa eta Unitate Morfologikoak

Alde zaharrak plano erradiozentrukide nahiko erregularra...

Jarraitu irakurtzen "Gasteiz hiriaren bilakaera historikoa eta egungo erronkak" »

Bigarren Sektorea: Lehengaiak, Industria eta Kokapena

Geografia4,27 KB

BIGARREN SEKTOREA


Pertsonek naturako baliabideak, lehengaiak, erabiltzen ditugu, gure beharrak asebetetzeko. Industriak natura-baliabideak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu. Eraldaketa prozesuan, gure bizitzako beste alorretan bezala (garraioa, etxebizitza…) energia beharrezkoa da. Energia lortzeko jarduerak ere bigarren sektoreko jarduerak dira.


Lehengaiak

Aipatu ditugun natura baliabide horiek, lehengaiak, bi motatakoak izan daitezke:

  • Animalia eta landare jatorrikoak (lehen sektorea ikastean ikusi ditugu)

  • Mineral jatorrikoak: meatzaritza da mineral hauek lurretik ateratzen arduratzen den jarduera. Meatzaritzako jarduerak bigarren sektorean daude.

Mineral jatorriko lehengaiak energetikoak eta ez energetikoak izan daitezek. Energetikoak...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Sektorea: Lehengaiak, Industria eta Kokapena" »

Oinarrizko Ekonomia eta Enpresa Terminoak

Geografia3,68 KB

Holding

Holdinga beste enpresen akzioen jabe den elkartea da. Beste enpresa edo enpresen jarduerak ekonomikoki kontrolatzeko, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosi behar ditu. Partaidetzak lortzen diren enpresak sektore berekoak edo askotakoak izan daitezke; holdingek, enpresetako partaidetzen bitartez lortzen duten kontrolari esker, inbertsio kopuru txikiago baten bidez, hainbat konpainiaren kontrol bateratua lor dezakete.

Deslokalizazioa

Eskulana merkeagoa den tokira industria aldatzeari deritzo. Prestakuntza gutxiko eskulan ugari behar duten industrien kasuan gertatu ohi da, baina gaur egun beste sektore batzuetara ere hedatu da, soldata merkeagoak bilatzearen ondorioz.

Goi Teknologiako Industria

Intentsitate teknologiko handia, produktuen...

Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko Ekonomia eta Enpresa Terminoak" »