Urbanizazio-prozesua

Geografia11,52 KB

Industriaurreko urbanizazioa:

Urbanizazio tasa edo hiriko biztanleen ehunekoa txikia zen %10 baina handiagoa ez da eta egonkorra da. Hirien batez besteko tamaina 5000-10000 biztanle ingurukoa. Urbanizazioari laguntzen zioten faktoreak hauek ziren: estrategiko-militarrak, politiko administratiboak, ekonomikoak, erlijiozkoak eta kulturalak. Espazioari dagokionez urbanizatutako eremua murritza zen. Normalean harresi baten bidez.

Industriaurreko urbanizazio-prozesuaren etapak Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro modernoan. Antzinaroan espainiako lehen hiriak agertu ziren.

Erromanizazioarekin k.a.3.mendean hiri asko sortu ziren, Bartzelona, Tarragona; Sevilla, Valentzia eta Zaragoza. Funtzioak politiko militarrak, administratiboak eta ekonomikoak.
Erromatarrek galtzaden bitartez lotutako hiri sare bat sortu zen, merkataritza kontrola eta kontrol militarra errazteko.

Erromatarren boterearen gainbeherak eta germaniarren inbasioek desurbanizatze fase bat ekarri zuten.

Erdi Aroan, bi motatako espaziotan. Espazio musulmana, 711 urteko inbasioaren ondoren, hegotik iparreko mendietaraino. Batzuetan hiri berriak sortu zituzten Madril, Murtzia eta Almeria. Gehienetan aurreko kokalekuak gune estrategiko administratibo, ekonomiko, erlijiozko eta kultural gisa suspertu zituzten.

Espainiako kristaua hasieran mendi eremuetara hiri bizimodu urria zen. X.mendean hedatu egin zen, erronkistaren hiri berriak edo errankistatuak udalerriak sortu ziren XII eta XIII.mendeetan.

Aro modernoan gorabeherak izan zituen. XVI.mendean hiriak etengabe hazi ziren. Amerikarekiko merkataritzan oinarritutako hazkundea Austriako etxearen botere eskualde urbanizatuenak Andaluzia eta Gaztela ziren: Sevilla eta Madril.

XVII.mendean, urbanizazioa geratu egin zen krisi demografikoa eta ekonomikoa. XVIII.mendean, borboitarren dinastia berriarekin urbanizazio prozesua berpiztu egin zen. Itsas merkataritzan lortutako kantauriko eta mediterraneoko hiriak izan ziren.

Urbanizazio industriala:

Industrializazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikora arte doa. Urbanizazio tasan hazkunde handia izan zen. Hazkunde horri bi faktorek, adiministratiboak, probintzia-banaketa berriak hiriburu eta ekonomiko sozialak.

Espazioaren ikuspegitik hiri handietan kontzentratu zen demografia hazkundea. Periferia zabalak ondoko beste udalerri batzuekin batera iritsi ziren eta metropoli eremuak eta beste hiri aglomerazio berriak. Urbanizazio industrialaren etapak lau dira. XIX.mendearen erdialdetik Espainiako gera zibilera arte hiri hazkundea nabarmena izan zen eta landaguneetatik migranteak ekarriz.

Espainiako gerra zibilak eta gerraostea geldotu egin zuten hiri hazkundea, hondamena eta hornidurarik eza zituzten eta erregimen frankistak biztanleek landa eremuetan jarraitzearen alde egin zuen.

Desarrollismoaren etapan hazkunderik handiena industriaren garapena eta berezko hazkunde handia ipar ekialdeko triangelua kantauriko mediterraneko eta ebroko ardatzak eta Madrilgo eskualdea atlantikoa da.

Urbanizazio postindustriala:

Urbanizazio-prozesuari aldaketak ekarri zizkion 1975eko krisiak, eta 1980tik aurrera sendotu egin ziren.
Urbanizazio tasaren hazkundea geldotu egin da, baina oso altua zen %79 2015ean. Urbanizazio faktoreak aldatu egin dira, industriak garrantzia galdu du, hirugarren sektoreko jarduerek garrantzi handia hartu dute. Espazioaren ikuspegitik hirietan kontzentratzeko zuen joera.
Urbanizazio espazio gero eta zabalagoetara hedatzen da eta horrek sakabanaketa txikia dakar. Hiri handiek indarra areagotzen dute, funtzio garrantzitsuenak kontzentratzen jarraitzen baitute eta inguruko kontrolpean baitute.

Urbanizazio pustindustrialeko etapen artean ez dago alde handirik. 1980tik 2000ra hiri hazkundearen erritmoa jaitsi zen, jaiotza tasa beherakada izan zen. 2000tik 2010era oparotasun ekonomikoak erakarritako immigrazioari esker. Hazkunde handiena, hiri ertainetan eta txikietan, hiri handien hurbileko udalerrietan mediterraneoko inguruan eta bi uhartedietan. 2010etik aurrera, hiri-hazkundea migrazio eta jaiotza tasaren beherakada dela eta.

HIRI-MORFOLOGIA:

Hiriak duen kanpo itxura da morfologia, zenbait faktorek eragiten diote kokalekuak eta egoerak.

Kokalekua, hiri jartzen den espazio fisiko edo topografiko zehatza da. Kokalekuaren hautaketa araberakoa da. Ohikoena ibaien ondoan, muinoen gainean defentsa militarra baliabide hurbil nekazaritzakoak, meatzaritzakoak eta meatzaritzako egokiak diren lekuetan.

Egoera, hiriak ingurune geografiko zabal batetiko duen kokapen erlatiboa da eta hiriak ingurunearekiko duen funtzioarekin dago lortuta eta baita ere politikoa militarra edo ekonomikoa merkataritza ibilbide baten kontrola da. Egoera hautatuenak komunikabide nagusien alboetan, bidegurutzetan eta bi eremuren arteko ukiguneetan.

Planoa, hirian dauden eraikitako eta eraiki gabeko azalerak osatutako multzoa da. Plano irregularretan kaleak estatuak eta okerrak izaten dira. Plano erradiozentrikoetan erdigune batetik ateratzen dira kale erradikalak erdigunearen inguruan eraztunak osatzen dituzten kaleak daude, erregularrak edo irregularrak izan daitezke.

Plano ortogonaletan lauki sarekoak, angelu zuzenak osatuz erabakitzen dira kaleak. Hiri bilbea, hirien antolaketa da irekia izan daiteke, eraikinen artean espazio zabalak edo itxia eraikinak elkarren ondoan.

Hiri eraikuntza, kolektiboak eta garaia izan daiteke blokeak edo indibiduala. Lurzoruareb erabilerak, espazioari ematen zaizkion funtzioak dira, merkataritza eta negozioak, etxebizitzak…


BESTE HIRI AGLOMERAZIO BATZUK:

Konurbazioak: Hiri aglomerazio jarraituak dira, eta bi edo hiri gehiagok aldi berean elkarrekin bat egin arte izandako hazkundeak osatzen ditu.(Malapa-Estepona,Alacant…)

Hiri eskualdeak: Jarraitasunik gabeko hiri aglomerazioak dira, hiri sakabanatuz osatuta, baina lurralde osoari hiri ezaugarriak emateko bezain trinkoak Asturias edialdea adb.

Megapoliak: Eskualdeen esparrua gainditzen duten jarraitasuna gabeko hiri aglomerazioak dira, eta elkarrengandik gertu dauden zenbait hirigunek osatzen dituzte, metropoli eremuak, komurbazioak, hiri-eskualdea, hiri txikiak eta abar hazten direlako. Ardatz mediterraneoa, frantziako mugatik Cartagenaraino doana, Bartzelona, Valentzia eta Alacante metropoli-eremuek, industria eta turismo konurbazioek eta abarrek osatua).

HIZTEGIA:

Alde Zaharra: Jatorritik XIX.mendearen industrializazio hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egun hiriaren azalera txikia hartu arren, balio handia du, kultura-ondarea du eta multzo historiko eta artistikoa ere.

Zabalgunea: Hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. eta XX.mendeetan egina. Burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzunez, hiri eremu planifikatua izan zen. Plano erregularra, koadrikulakoa eta erradikalak dituzte, kalitatezko eraikuntzak bilbe dentsitate txikikoak.

CBD: Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da. Merkataritza, administrazio, enpresa, banku eta finantza-zerbitzurik nagusienak elkartzen dira. Ezaugarri hauek, irrisgarritasuna, zirkulazio-kontzentrazioa, lurraren preziorik garaiena eraikuntzarako.

Hiri-hierarkia: Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan eta eragin esparruetan hedadura kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da beren garrantziaren arabera. Metropolia Madril eta Bartzelona, hiri ertainak Girona,Toledo. Hiri txikiak edo herriak.

Metropoli-ingurua:Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri aglomerazioa da. Haien artean harreman sozio ekonomiko handiak sortzen dira.

Konurbazioa: Hiri aglomerazio jaraitua da bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak indenpendentzia poitiko administratiboa mantentzen duen turismoarenak, portua lortzearen adibidez pontevedra eta Marín, hondarrabia-irun.

Urbanizazio barreiatua: Hiriaren sakabanatzean datzan gaur egungo gertakaria da, zabalera handiko lurzoru ez jarraituetan hedatuz, autobide berrien eragina eta kotxearen erabilera handiagotzearen ondorioz.Etxebizitza inguru familia bakarrekoak, merkataritza gune handiak.

Pendulu-mugimenduak: Gaur egun barruko migrazio mota bat da eta egun batean egindako aldi bateko migrazioa da, lanaren eraginez, bizilekuaren eta lantokiaren artean. Ohiko mugimendua da, gehienetan hirien eta periferiaren eta erdigunearen artean gertatzen da.

Hiri antolamenduko(HAPN): Udalerriaren hirigintza antolamendu integralerao tresna da, hiri garapena zenbait urtetarako proiektatzen du eta inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak adbidez urbanizagarria edo urbanizaezina.

DONOSTIA

Donostia Gipuzkoako hiriburua, probintzia ipar ekialdean kokatzen da kantauri itsas ertzean. Hiria Urumea ibaiak zeharkatzen du eta bere mugak hauek dira: ekialdetik Errenteria eta Pasaia eta hegoaldean Astigarraga, Hernani eta Lasarte. Mendebaldean Usurbil eta Orio eta iparraldetik kantauri itsasoa.

Donostiako hiriak klima ozeanikoa du eta tenperatura epeleak eta prezipitazio ugariak urte osoan zehar. Donostiak bi badia ditu: Kontxako eta Zurriolakoa. Kontxakoan, Igeldo eta Urgull mendien artean aurkitzen da eta santa klara irla du erdian. Donostiako gune hau turismoari lotuta agertzen zaigu. Igeldoren azpian txillidaren haizearen orrazia. Kontxako badian bi hondartza daude: Ondarreta eta kontxakoa eta azken honetan La Perlako eraikuntza.

HISTORIA

Donostia kontxako badian kokatuta dago, jatorrizko gunea Urgull mendipean sartu zen. Donsotiako hiria frantziatik hurbil zegoenez, harresia eraiki zuten babesa indartzeko.

XIX.mendera arte, hirian merkataritza funtzioa eta funtzio militarra izan ziren nagusiak. Jarduera ekonomikoak hazkunde demografikoa ekarri zuen eta 1863an bota egin zuten harresia hiria handitzeko. Hemeretzigarren mendeko zabalguneak Urumearen bokalaren eta hondartzaren artean egin ziren. Ondoren, zabalgune berriak eraiki behar iza zituzten.

HIRU GUNE BEREIZTEN DIRA.

Alde zaharra: Kokagunea, Antiguoko auzoaz gain Donostiako lehen biztanleak Urgull mendi inguruan bizi ziren arrantza eta merkataritza zutelarik bere bizimodu. Donostia hiria 1181.urtean sortu zen kontxako badia eta Urumea ibaia artean Urgull mendiaren magalean hain zuzen ere. Donostiak garrantzi militar handia izan du eta ondorioz harresi desberdinak eraiki izan dira.

Planoa eta bilbadura, jatorrizko alde zaharrak plano irregular eta bilbadura irekia zuen. Gaur egungo alde zaharra Donostiak 1813an jasan zuen sutearen ondoren eraiki zen. Sute honetatik abuztuan izena duen kalea, alde zaharreko elizak eta San Telmoko abadia bakarrik salbatu ziren.

Dentsitatea, alde zaharrak mendebaldetik porturaino iristen da eta ekialdetik Urumea bitarte eta Hegoaldetik Boulevarra arte. 

Etxegintza, jatorrikoak galduta daudenez, gaur egungo edifizio homogeneoak dira. Ez dute berrikuntzarik jasan eta nahiko zahartuak daude. Gaur egun alde zaharrean portua aurkitzen dugu eta bertan interesgune desberdinak daude: aquarium eta itsas museoa.

Lurraren erabilera, bere funtzio tradizionala, erresidentzi funtzioa mantentzen du. Kaiaren inguruan arrantzaren inguruko merkatal gunea izatea jarraitzen du sortu zenetik gaur egun arte.
Arazoak eta konponbideak: Donostiako alde zaharra aisialdirako bihurtu den gunea da eta bertan taberna eta jatetxe asko kokatzen dira. Alde zaharraren merkatal garrantzia ere aipatu behar da, bertako biztanleriaren profila, errenta zaharrak ordaintzen dituzten adinekoak eta errekuntso urriko pertsonak eta bestetik etxeak berritzean gune honetara iritsi diren gazte asko.

Deskargatu

PDF Word HTML