Gasteiz hiriaren bilakaera historikoa eta egungo erronkak

Geografia4,09 KB

Gasteiz hiriaren bilakaera historikoa eta egungo erronkak

Kokapena eta Klima

Arabako lautadaren erdian kokatua, Gasteiz kokapen estrategiko batean dago, Kantauriko Erlaitza eta Penintsularen barnealdearen arteko pasabidean. Kokapen horrek trantsiziozko klima ozeanikoa dakar, urtean zehar hezetasunarekin, uda epelarekin eta negu hotzarekin.

Sorrera eta Bilakaera Historikoa

XII. mendearen amaieran, Antso VI.a Jakitunak Gasteiz izeneko herrixkaren gainean, elipse itxurako muino batean, Victoria hiria sortu zuen. Hasiera batean funtzio militarra zuen, Gaztela defendatzeko. Historian zehar, merkataritzak garrantzia handia izan du eta azken hamarkadetan industriak.

Hiriaren Planoa eta Unitate Morfologikoak

Alde zaharrak plano erradiozentrukide nahiko erregularra du, erdi aroko bideei jarraiki egin baitzen zabalkuntza. Planoari erreparatuz, hainbat unitate morfologiko bereiz daitezke:

1. Hirigunea

Alde zaharra eta Zabalguneak osatzen dute hirigunea.

Alde Zaharra

Muinoaren gaineko hiru kaleko gunea, El Campillo edo Goiuri bezala ezaguna, izan zen XIII. mendean gaztelarren konkistaren ondoren egin zen hedapenaren abiapuntua. Lehenik mendebaldera eta ondoren ekialdera zabaldu zen, artisauen lantegiekin betetako kaleekin. Bi harresik inguratuta, almendra itxurako plano erradiozentrukide erregularra du eta bere funtzio militarra oso indartsua zen. Artisautza, merkataritza eta erlijioa ziren beste jarduera nagusiak. Bilbadura trinkoko 9 kale nagusi dira, kantoiez, XIX. mendean zabaldu zirenak.

Etxegintzari dagokionez, 4 mota bereiz daitezke:

  • Dorretxeak (funtzio militarra duten etxebizitzak, Otxanda Andrearen Etxea)
  • Herri xehearen etxe luzangak (Errementari kalean)
  • Jauregiak (Villasuso, Montehermoso)
  • Jauretxeak (Kordoi Etxea)

Aro modernoan bizilagun gutxi bizi ziren alde zaharrean. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean hedatzen hasi zen, zabalgunearekin. Honek alde zaharraren hondatzea ekarri zuen. Oinarrizko ekipamenduen gabezia honek, 1982ko Plan Urbanistikoa abian jarri zen arte iraun zuen. Erdigunea muinoan egoteak merkataritza funtzioei kalte egiten die gaur egun, irisgarritasunak bizitegi-gune gisa ere kalitatea kentzen dio.

Zabalgunea

Goizitarra izan zen Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko (RSVAP) ilustratuek sustatutako hedapen neoklasikoa: Plaza Berria eta Arkupeak erantsi zizkiona Gasteizko paisaiari. Gaur hiriko merkataritza eta negozio-gunea (CBD) ilustrazioko zabalgune hori da. XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen erdialdera hazkunde demografikoa geldoa izan zen oso. Geltokia eta hiria elkartzen zituen Geltokiko kalea (gaur egun Dato kalea) sortu zen, eta bere inguruan plano ortogonala zuen sistema. XX. mendearen lehen erdikoak dira Katedral Berria edo Apaiztegia, baita kuartelak ere. Industrializaziotik baino, hiri garapena, estamentu zaharrek zekarkioten hiriari, Eliza eta ejertzitoaren eskutik.

2. Aldirak

1950etik gaur egun arte garapen azkarra izan duen zanaldea da. Industria izugarri hazi da, Euskal Herriko eta Europako joerarekin parean. Mendearen erdialdetik 73ko krisira artean hirukoiztu egin zen biztanle kopurua, 50.000tik 170.000ra. Bigarren garai bat krisi ostekoa da. Hazkundea oso apalduagatik, EAE sortu berriko hiriburu izendatzeak asko lagundu zion hiriaren garapenari. Lehenago aipatu den hazkundea hiri antolamendu plan orokorrak eginez burutu da, eta ganoraz egin dela ere esan daiteke.

Ondorioak eta Gaur Egungo Hiriaren Arazoak

Euskal Herriko hiri nagusienetakoa da Gasteiz, populazioari dagokionez, EAEko bigarren handiena, eta garrantzitsuena hiriburu den probintzian. Gasteizera zerbitzuak, gainontzeko hiriei baino zertxobait beranduago iritsi direla esan behar da.

Etorkizunera begira, Gasteizek hainbat erronkari egin beharko die aurre. Gizarte arazo bat etxebizitzen salneurri neurriz kanpokoak dira. Etorkin atzerritarrak gizarteratzea da beste helburuetako bat. Garapen eredu jasangarriago baten alde egiteak lurren okupazio masiboa gelditu eta bizimodu orekatuago eta arrazionalago baten aldekoa eskatuko luke.

Deskargatu

PDF Word HTML