Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza motak

Geografia2,97 KB

Nekazaritzak garrantzi handia du eskualde horietan.

Nekazaritza mota nagusiak

Herrialde horietan bi nekazaritza mota daude aldi berean:

  • Nekazaritza tradizionala: Baliabide gutxiko nekazariek jarduten dute.
  • Plantazio handiak: Multinazional boteretsuen interesei lotuta daude.

Iraupenezko nekazaritza

Iraupenezko nekazaritzaren ezaugarriak:

  • Helburu nagusia da elikagaiak lortzea nekazari-familiarentzat.
  • Ustiategi txikietan egiten da (minifundioa).
  • Zenbait produktu hazten dituzte aldi berean (polilaborantza).
  • Teknikak eta tresnak zaharkituak dira.
  • Produktibitatea oso txikia da.
  • Faktore fisikoen oso mende dago nekazaritza.

Lurberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria

Nekazaritza mota hori Ekuatore Afrikako eskualdeetan, Amazonas ibaiaren arroan, Erdialdeko Amerikan eta Asiaren hegoaldean egiten da.

Eskualde horietan, batez ere, zerealak eta tuberkuluak landatzen dituzte.

Lurra lantzeko tekniketako bat baso-eremu bat garbitzean datza, zuhaitzak moztuz eta errez.

Errautsak ongarri moduan erabiltzen dira.

Denbora bat igaro ostean, lurrak agortu eta bertan behera uzten dira.

Iraupenezko nekazaritzaren motak

  • Lehorreko nekazaritza sedentarioa

    Sabana-eremuetan egiten da, labore-txandaketako sistema baten bidez:

    1. Lurraren zati batean zerealak landatzen dira.
    2. Beste batean produktu osagarriak (tuberkuluak, etab.).
    3. Azken zatia lurgorri uzten da, abereak bazkatzeko erabiltzen da.
  • Montzoi-nekazaritza ureztatua

    Lur eremu zabalak urpetzen dituzte montzoiek eragindako euriek.

    Urpetutako lurretan, arroza hazten dute.

Plantazio-nekazaritza

Ezaugarriak

  • Esportaziorako erabiltzen den merkatu-nekazaritza da.
  • Ustiategi handietan egiten da. Ustiategi horiek atzerriko multinazionalek kontrolatzen dituzte.
  • Bertako langile ugariri ematen diete lana. Aldi baterako kontratatzen dituzte langileak. Langile horien soldatak apalak dira.
  • Ezinbestekoa da kapital-inbertsio handia egitea lurra erosteko eta ustiatzeko, baita produktuak distantzia luzeetan kontserbatzeko, garraiatzeko eta merkaturatzeko ere.
  • Nekazaritza mota horretan, monolaborantza egin ohi da (kakaoa, kafea, etab.).
  • Plantazio-nekazaritzak etekin handiak ematen dizkie multinazionalei, garatzen ari diren herrialdeetan soldatak oso txikiak direlako.

Ondorio txarrak

  • Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku geratzen dira.
  • Nekazariak ezin dira lehiatu multinazionalekin, eta askok behartuak daude beren lurrak uztera eta plantazioetan lan egitera.
  • Plantazioek eragin handia dute ingurumenean:
    • Lurzoruak agortu egiten dira.
    • Biodibertsitatea galdu egiten da.

Deskargatu

PDF Word HTML