Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Egungo Industria eta Paisaiak: Eboluzioa eta Ezaugarriak

Geografia2,26 KB

Industriaren Eboluzioa II: Egungo Industria eta Paisaiak

Egungo Industria

XX. mendean sortu zen, Hirugarren Industria Iraultzari esker. Industriak teknologia berriak erabiltzen ditu (informatika, telekomunikazioak, etab.). Ordenagailuen eta roboten bidez kontrolatutako makinak erabiltzen dira, material berriak (adibidez, Nomex) eta energia-iturri berriak (nuklearra, energia alternatiboak) ere bai.

Fabrikazioa produkzio-faseak elkarren artean banatzen dituzten establezimendu txikietan egiten da. Langile gutxik egiten dute lan, baina prestakuntza-maila handia dute, eta produkziorako zerbitzuetan lan egiten duten beste langile asko gehitzen zaizkie: ikerketan, marketinean, diseinuan, etab.

Oro har, produkzioa produktu merke eta anitzen serie laburretan...

Jarraitu irakurtzen "Egungo Industria eta Paisaiak: Eboluzioa eta Ezaugarriak" »

Klima eta Lurzoru Motak: Landaredia eta Ezaugarriak

Geografia3,5 KB

Mundu osoko eta, bereziki, Iberiar penintsulako eta Kanariar Uharteetako klima-eremu nagusien landaredia eta lurzoru motak aztertzen dira jarraian, bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenduz.

Ozeanikoa

Landaredia: Baso hosto-erorkorra da nagusi, hala nola pagoak eta haritzak. Sastrakadia ere ugaria da, adibidez: txilarra, otea eta isatsa.

Lurzorua:

  • Harri silizeoan: Lurzoru arrea, humus askokoa eta azidotasunarekin. Laborantzak eta larreak nabarmenak dira. Rankerrak asko higatutako aldapetan agertzen dira. Basoetarako eta larreetarako egokia.
  • Kareharrian: Kareharrizko lurzoru arrea da nagusi; babarrunak eta artoa lantzeko eta larreetarako egokia. Terra fusca mendi inguruetan aurkitzen da, basogintzarako egokia.

Mediterraneo Kontinentala

Landaredia:

...
Jarraitu irakurtzen "Klima eta Lurzoru Motak: Landaredia eta Ezaugarriak" »

Espainiako Klima Motak: Prezipitazio eta Tenperatura Ezaugarriak

Geografia3,82 KB

Prezipitazio Ugariko Klimak

1. Mendiko Klimak

  • Ezaugarriak: >1000 mm prezipitazio / negu hotzak / urteko batez besteko tenperatura hotza (<10 °C)
  • 1.1. Klima Ozeanikoaren Eraginpeko Mendiak

    • 0 hilabete lehor
    • Adibideak: Pirineoak, Kantauri mendikatea, Galiziako mendigunea
  • 1.2. Mediterranear Klimaren Eraginpeko Mendiak

    • 1-2 hilabete lehor
    • Adibideak: Mendikate Zentrala, Sierra Morena

2. Klima Ozeanikoa

  • Ezaugarriak: 0 hilabete lehor
  • 2.1. Negu Hotza

    • Adibideak: Barrualdea, Asturias, Kantabria
  • 2.2. Negu Moderatua

    • Adibideak: Kostaldea, Asturias, Kantabria

Klima Mediterraneoko Prezipitazioak: Moderatuak/Urriak

1. Klima Kontinentalizatua

  • Ezaugarriak: Bitarte termiko handia (16-18 °C)
  • 1.1. Negu Hotza, Uda Epela

    • Adibideak: Iparraldeko goi-lautada, Guadalajara, Teruel,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klima Motak: Prezipitazio eta Tenperatura Ezaugarriak" »

Espainiako Nekazaritza Eremuak: Ezaugarriak eta Desberdintasunak

Geografia4,17 KB

Eremu Hezea (Iparraldea)

  • Erliebea: Gorabeheratsua.
  • Klima: Ozeanikoa.
  • Biztanleria: Urria, emigrazioaren ondorioz zaharkituta.
  • Populaketa: Sakabanatuta, herrixka, parrokia eta herrietan.
  • Ustiapena: Minifundioa, lursail txikiak, mekanizazio gutxi, autokontsumoa, etekin gutxi.
  • Laborantza:
    • Azalera txikia, lehorreko nekazaritza.
    • Iraganean: Polilaborantza, artoa, patata, abereak.
    • Gaur egun: Baratzezaintza eta bazka laborantza.
  • Abeltzaintza: Garrantzitsua, ustiategi txiki edo ertainak, behiak.
  • Basogintza: Altzariak, paper-orea.
  • Etorkizuna: Arazoak.

Eremu Lehorra (Hegoaldea)

  • Erliebea: Bi goi-lautada eta Ebroren sakonunea, erliebe laua.
  • Klima: Mediterraneo kontinentalizatua.
  • Biztanleria: Urria eta zaharkitua, 1950-75 emigrazioa.
  • Populaketa: Pilatua, herri txiki eta handietan.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Eremuak: Ezaugarriak eta Desberdintasunak" »

Espainiako Nekazaritza eta Lurralde Egitura: 3 Eremu Nagusi

Geografia3,9 KB

Espainiako Lurralde Egitura eta Nekazaritza

Espainia Hezea (Iparraldea eta Ipar-mendebaldea)

Iberiar penintsularen iparraldean eta ipar-mendebaldean kokatzen da. Erliebe gorabeheratsua du, azalera lauak gutxi baitira. Urte osoan klima ozeaniko euritsua ematen da. Biztanleria ugaria zen, baina emigrazioarekin zaharkitu da. Populazioa sakabanatuta dago herrixketan, parrokietan eta herrietan zehar.

Ustiategiak eta Laborantza

  • Minifundioak dira nagusi, lursail txikietan batez ere. Honek etekin gutxi dakar.
  • Lurzorua abeltzaintzarako aproposa denez, askotan autokontsumorako erabiltzen da.

Eboluzioa Nekazaritzan

Iraganean, polilaborantza egiten zen, eta honako hauek kontsumitzen ziren:

  • Artoa, patata, fruta-arbolak eta mahatsondoak.

Gaur egun, berriz, barazki-...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza eta Lurralde Egitura: 3 Eremu Nagusi" »

Klimaren Elementu Nagusiak eta Ezaugarriak

Geografia2,47 KB

Klimaren Elementu Nagusiak

Klimaren elementuak atmosferako osagai behagarri eta neurgarriak dira. Nagusienak hauek dira:

Intsolazioa

Intsolazioa: lurraren gainazalak jasotzen duen eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainiak 2000 eguzki-ordu baino gehiago ditu urtean, baina alde handiak daude. Adibidez, Kantauri itsasoko ertzean intsolazio gutxiago dago, eta Iberiar penintsularen ekialdean eta Kanariar uharteetan intsolazio gehiago dago.

Hodeitza

Hodeitza: zerua hodeiz estalita egoteari esaten zaio. Hodeitza handienak Kantauri itsasoko ertzean daude. Hodei gutxien duten lurraldeak Guadalquivir ibaiaren harana, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea eta Kanariar uharteko zenbait leku dira.

Airearen Tenperatura

Airearen tenperatura: aireak duen bero maila

...

Jarraitu irakurtzen "Klimaren Elementu Nagusiak eta Ezaugarriak" »

Faktore Geografikoak

Geografia2,56 KB

Latitudea:

Espainia Ipar hemisferioko alde epelean dago, honek 4urtaro egotea egiten du: bi nabarmenak (uda eta negua) eta beste bi trantsizio edo tartekoak (udaberria eta udazkena). Kanariar uharteak salbuespena dira, latitude subtropikalean daudenez ez dute urtaroen arteko kontraste handirik.

Kokapena:

Iberiar penintsula, bi ur-masa handiren artean (Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa) eta bi kontinenteren artean (Europa eta Afrika) dago. Kokapen honek aire-masa ezberdinen arteko bidegurutzea bihurtzen du. Kanariar uharteak mota askotako eragin atmosferikoak jasotzen dituzte Afrikatik hurbil daudelako.

Itsasoaren eragina:

Iberiar penintsula zabalera handikoa da. Kostaldeak zuzenak dira eta kostaldearekiko paraleloak diren mendi-kate ugari...

Jarraitu irakurtzen "Faktore Geografikoak" »

Ekonomia eta Geografia Kontzeptuak

Geografia2,97 KB

Nekazaritza-ustiategia

Enpresaburu baten erantzukizunpean nekazaritza-produktuak ematen dituen unitate tekniko-ekonomikoa da. Neurriaren arabera txikia (minifundio, 10 ha. baino gutxiagokoa), ertaina (10-100 ha. bitartekoa) edo handia (latifundio, 100 ha. baino gehiagokoa) izan daiteke.

Goi-mailako Teknologiako Industria

Material elektriko eta elektronikoa, tresna informatikoak, telematikoak, tresna optikoak, doitasun-tresnak, automatizazioak (robotika, ofimatika, lagundutako diseinua), bioteknologia eta material berriak biltzen ditu. Espainia herrialde industrializatuekiko atzeratuta dago eta menpekotasuna dauka; enpresa txikiak eta ertainak dira nagusi, eta hezkuntza-sistema ez dago egokituta enpresa-eskaeretara. Enpresak parke teknologikoetan...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Geografia Kontzeptuak" »

Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea

Geografia5,04 KB

Estatuan lehen sektorea 5 zatitan banatzen da, kokalekuaren arabera. Hori dela eta, Iparraldekoa, Barnealdekoa, Kostaldekoa, Mendialdekoa eta Kanarietakoa bereizten dira. Oraingoan, Mendialdekoa eta Kanarietakoa alde batera utziko ditugu.

Iparraldeko nekazaritza-paisaiak

Penintsulako Iparraldea eta Ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako ingurune fisikoari dagokionez, erliebea malkartsua da eta klima ozeanikoa du, hau da, euritsua da urte osoan zehar.

Populaketari dagokionez, bertan, populaketa sakabanatu tartekatua da, hau da, etxeak elkarrengandik banatuta daude, baina toki batzuetan sakabanatze eta kontzentratze ereduak tartekatzen dira. Gaur egun, biztanleria zaharra eta urria da, baina iraganean ugaria zen.

Eremu honetako nekazaritza-ustiategiak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea" »

Aldaketa Sozialak Frankismoan (1939-1975)

Geografia2,33 KB

Espainian Franco jeneralak zuzendutako diktadura erregimena izan zen 1939tik 1975era bitartean.

Lehen Aldia (1940ko Hamarkada)

Gizarteak, Frankismoaren lehen aldian, batik bat 40ko hamarkadan, demografikoki atzera egin zuen. Goseak eta gaixotasunek (tuberkulosia adibidez) eraginda, heriotza tasa izugarri handitu zen, eta jaiotza tasa handia ere izateagatik ozta ozta mantendu zen hazkunde begetatibo positiboa (%o 0,9). Hiri handietan txabolak ugaritu ziren.

Sozialki, moral kristaurik zorrotzena inposatu zen, eta horrek familiartean eredu patriarkalaren ezarpena ekarri zuen. Halaber, emakumearen gutxioagotasun juridikoa finkatu zen.

Bigarren Aldia (1960ko Hamarkada)

Bigarren aldian, 1960ko hamarkadan bereziki, biztanleriaren urteko hazkunde tasa mende...

Jarraitu irakurtzen "Aldaketa Sozialak Frankismoan (1939-1975)" »