Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nekazaritza politika Espainian: EB aurretik eta ondoren

Geografia4,02 KB

Nekazaritza politika: Jarduera politikoek ere eragin zuzena dute nekazaritza espazioan. Espainian, nekazaritza-politikak aldaketa handia izan zuen Europar Batasunean sartu ondoren (1986). Horren ondoren, Nekazaritza Politika Komuna edo Bateratua (NPB/PAC) hartu behar izan zen Espainian.

A/ XIX. mendetik NPB/PAC ezarri arteko nekazaritza-politikak

XIX. mendeko erdialdetik NPB/PAC ezarri arteko nekazaritza-politikak oinarri hauek zituen: lurraren jabetza-sistema; nekazaritza jabetzaren neurri desegokia; eta merkataritza protekzionismoa.

Lurraren jabetza-sistema

Lurraren jabetza-sistema aldatzen saiatu ziren:

  • XIX. mendeko desamortizazio-politikaren bidez;
  • Bigarren Errepublikako nekazaritza-eraldaketaren bidez;
  • frankismoko kolonizazio-politikaren eta
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza politika Espainian: EB aurretik eta ondoren" »

Espainiako Hiri Hierarkia: Metropoliak, Tartekoak eta Txikiak

Geografia2,33 KB

Espainiako Hirien Hierarkia

Tamaina demografikoaren, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera, hirien sistema modu hierarkikoan antolatzen da.

A) Metropolia

Hiri-sistemako hierarkia gorena duten hiriak dira. 250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Gainerako hiriek baino funtzio espezializatuagoak betetzen dituzte, maila handiko 3. sektoreari eta industriari lotuta. Eragin-eremua handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago tamainaren, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera:

  • Estatuko Metropoliak

    Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-inguruak dira. 4 milioi biztanle baino gehiago dituzte. Eragin-eremua Estatu osotik hedatzen da eta munduko beste metropoli batzuei estu-estu lotuta daude. Europako hiri-sistema orokor eta globalaren

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri Hierarkia: Metropoliak, Tartekoak eta Txikiak" »

Espainiako Erregimen Demografikoak: Bilakaera eta Ezaugarriak

Geografia4,38 KB

Erregimen Demografikoak: Sarrera

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalen bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira. Horietako bakoitzean, jaiotzak, heriotzak eta berezko hazkundeak ezaugarri homogeneoak dituzte.

Antzinako eta Gaur Egungo Erregimenak

Antzinako erregimen demografikoak jaiotza eta heriotza tasa handiak ditu, eta berezko hazkunde txikia du. Gaur egungo erregimenak, ordea, jaiotza eta heriotza tasa txikiak ditu, eta, beraz, berezko hazkundea ere txikia da.

Jaiotza Tasaren Bilakaera

Antzinako Erregimeneko Jaiotza Tasa

XX. mendean jaiotza tasak balio handiak zituen, baina mende bat beranduago nabarmen behera egin zuen. Horren arrazoiak honako hauek ziren:

  • Nekazaritza-ekonomia eta nekazaritza-gizartea nagusi
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Erregimen Demografikoak: Bilakaera eta Ezaugarriak" »