Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Hiri Hierarkia: Antolaketa eta Kategoriak

Geografia2,41 KB

Espainiako Hiri Hierarkia

Sarrera

  • Espainiako hiri sistema

    Hiriak sistema bat dira, herrialdeko hiri multzoak eta haien arteko harremanek osatua. Espazioan, hiri-sistemak nodoz eta lerroz osatutako sareak marrazten ditu.

  • Hiri sistemaren antolaketa

    Sistema osatzen duten hiriak hierarkikoki antolatuta daude, eta dinamismo eta integrazio-maila desberdineko hiri-ardatzak eratzen dituzte. Ardatz hauek garai industrialetik, 1980ko hamarkadatik aurrera izandako aldaketekin, autonomien estatua ezartzearekin eta Espainia nazioarteko testuinguruan sartzearekin lotuak daude gehienbat.

Hirien hierarkizazioan bereizten diren bost kategoriak

  • Metropoli nazionalak

    Madrilen eta Bartzelonaren metropoli-inguru handiak dira. Biztanleria milioi batetik gorakoa da. Eginkizun

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri Hierarkia: Antolaketa eta Kategoriak" »

Euskal Autonomia Erkidegoaren Migrazio Mugimenduak

Geografia3,14 KB

-XX. mendeko lehen urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoa eskualde emigratzailea izan zen. Arrazoi nagusia lurraren jabetza-egitura eta oinordetza besterendu izana izan zen. Familiako ustiategien banaketa eragoztean, seme-alaben zati batek ez zuen emigratzea beste aukerarik ikusten. Gehienbat ozeaoz bestealdeko emigrazioa izan zen, Latinoamerika izanik helmuga nagusia. Aipatutakoa gorabehera, Euskadiko biztanleriaren hazkunde gehiena barruko immigranteak iritsi izana izan zen.

-1911. urtearen eta 1975eko krisiaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoa immigrazio handiko eskualde bihurtu zen, batez ere 1950-1975 garaian. Arrazooi hauen egon ziren tartean: goiz industrializatzea eta desarrollismo garaian industria goraldian egotea. Industrialde nagusiek...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoaren Migrazio Mugimenduak" »

Industriziazioa eta Postindustriziazioa: Urbanizazioaren Historia

Geografia2,31 KB

URBANIZAZIO INDUSTRIALA

Industrazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikora arte ● Urbanizazio tasan hazkunde handia izan zen ● Faktoreak:​ Administratiboak,​ 1833an egindako probintzia banaketa berriak hiriburu izateko hautatutako hirien hazkundea bultzatu zuen.​ Ekonomiko sozialak,​ industria modernoa hirietan sortu eta garatu izana. ● Espazioaren ikuspegitik,​ hiri handietan kontzentratu zen demografia hazkundea; gainera, hiriak espazioan hedatu ziren eta periferia zabalak heddatu zituzten. ● Etapak:​ XIX. mendearen erdialdera arte, ​hirietako demografia kontzentrazioa txikia izan zen ➔ XIX. mendearen erdialdetik Espainiako Gerra Zibilera arte (1936)​, hiri hazkundea nabarmena izan zen. Honen faktore nagusia industria...

Jarraitu irakurtzen "Industriziazioa eta Postindustriziazioa: Urbanizazioaren Historia" »

Espainiako eta EAEko Migrazioak: Iragana eta Oraina

Geografia3,42 KB

2. gaia: Espainiako hirigintza prozesuaren sintesia

Kanpo migrazio tradizionalak: XIX. mendearen erdialdetik 1975eko krisi ekonomikoraino

Emigrazio kopuru handienak XIX. mendearen erdialdearen eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren.

Ozeanoz haraindiko migrazioak

Latinoamerikara asko, Estatu Batuetara eta Kanadara gutxiago, eta Australiara are gutxiago.

  • a) XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara arte: Latinoamerikak jendea behar zuen. Espainiak trabak kendu zituen, langabeziaren irtenbidearentzat.
  • b) Bi mundu gerren artean emigrazioak behera egin zuen: Lehen Mundu Gerrak emigrazioa eten zuen. 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioz, Latinoamerikan langabezia handitu zen. Espainiako Gerra Zibilak irteera zaildu zuen.
  • c) 1945 eta 1960 artean:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta EAEko Migrazioak: Iragana eta Oraina" »

Biztanleriaren Azterketa: Errolda, Dentsitatea, Hazkundea eta Migrazioak

Geografia2,28 KB

Biztanleriaren Datu Demografiko Nagusiak

Errolda

Zentsua nazio bateko biztanleen kopurua da. Hamarkada bakoitzean berritzen da, eta bost urtero eguneratzen da. Datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak agertzen dira, analisiak egiteko eta erabaki politikoak hartzeko. Datuak lortzeko udal-erroldak erabiltzen dira. Errolda, udaletxe batek egiten duen biztanleen zerrenda da, datu berberekin. Bertan, eskubidezko biztanleak agertzeaz gain, "de facto" biztanleak ere agertzen dira.

Biztanleriaren Dentsitatea

Azalera eta biztanleen kopuruaren arteko erlazioa adierazten duen indizea da. Espainian 91 biztanle/km²-koa da, baina banaketa oso desorekatua da. Gainpopulatutako zonaldeak eta basamortuak daude. Azken horiek ozta-ozta iristen dira 25 biztanle/...

Jarraitu irakurtzen "Biztanleriaren Azterketa: Errolda, Dentsitatea, Hazkundea eta Migrazioak" »

EAEko Biztanleriaren Banaketa Lurraldeka

Geografia2,22 KB

EAEko Biztanleriaren Banaketa

Bizkaia

Bizkaiko biztanleria 1.142.853koa zen 2019an. Horietatik 549.721 gizonezkoak eta 593.132 emakumezkoak ziren. Kopuru horrek EAEko biztanleriaren %52,23a ordezkatzen du; beraz, EAEko biztanleriaren erdia Bizkaian bizi da. Lurralde Historiko honen azalera 2.216 km2-koa da, eta dentsitatea 516 bizt./km2-koa. XX. mendearen hasieratik (1900ean 307.607 biztanle) Bizkaiko populazioa etengabe handitu da. 1960ko hamarkadan gorakada nabarmena izan zen industriak sortutako lanari esker, besteak beste.

Bilbao hiriburua biztanle gehien duen udalerria da (343.430 – lurraldeko %30a). Hiriburua kenduta, hurrengo udalerriak aipagarriak dira: Barakaldo (100.000 baino gehiago), Getxo (80.000 inguru), Portugalete, Santurtzi

...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Biztanleriaren Banaketa Lurraldeka" »

Akuikultura, Industria eta Enpresa: Definizioak eta Ezaugarriak

Geografia3,21 KB

Akuikultura: Akuikultura uretan animaliak, landareak eta algak hazteko jardueren multzoa da, teknika eta ezagutza egokiak erabiliz. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da.

Industria: Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Ekoitzitako produktuak zein diren, industria-jarduera mota ezberdinak daude.

Enpresa: Ekonomiaren oinarrizko unitatea da. Produkzio faktoreak erabiliz (lurra, lana eta kapitala), ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituen erabaki gunea da. Beraz, ondasun nahiz zerbitzuen produkzioaren arduraduna enpresa dugu.

Holding: Jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzea duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze...

Jarraitu irakurtzen "Akuikultura, Industria eta Enpresa: Definizioak eta Ezaugarriak" »

Espainiako Industriaren Kokapena: Faktoreak eta Joerak

Geografia3,59 KB

Espainiako Industriaren Kokapena

Sarrera

Industriaren kokapena etengabe aldatzen ari da, faktore eta joera berrien eraginez. Historikoki garrantzitsuak izan diren merkatuak eta baliabide naturalek garrantzia galdu dute, eta garraioa erraztu eta merketu da. Komunikazio-sistemak hobetu dira, eta globalizazioak eragin handia izan du.

Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea dira. Horren ondorioz, lurraldeak garrantzi handiagoa hartu du, eta industria inguru periferikoetara hedatu da.

Pilaketa handiek arazoak sortzen dituzte (lurzorua, ekipamenduak eta eskulana garestitu), eta teknologiari eta garraioari esker, gehien komeni zaigun tokian kokatu gaitezke. Deslokalizazio gehienak industria helduetan gertatzen

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industriaren Kokapena: Faktoreak eta Joerak" »

Espainiako Industria Sektore Nagusiak

Geografia5,05 KB

Espainiako gaur egungo industrian hiru sektore hauek azpimarratu daitezke: teknologia txikia duten industria-sektore helduek pisu handia dute gaur egun; sektore dinamikoetan atzerriko kapital ugari dago; eta goi-teknologiako sektoreak Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezarri dira.

1. Industria-Sektore Helduak

Bertan sektore hauek daude:

  1. Industria Siderurgikoa

    Industria siderurgiko integralak altzairua burdin mineraletik lortzen du labe garaian. Birmoldatze-prozesu gogor baten ostean, Asturiasen bakarrik mantentzen da. Siderurgia ez integralak altzairua txatarretik lortzen du labe elektrikoan, eta neurri txikiagoko enpresetan ezartzen da EAEn, Katalunian…

    Eraldatu Metalikoen Industria

    Eraldatu metalikoen industriak produktu metalikoak

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Sektore Nagusiak" »

Baserri Paisaia Euskal-Mediterranearra: Hedapena eta Ingurune Biogeografikoa

Geografia2,54 KB

Hego Isurialdea

Hego isurialdean zehar hedatzen da, Arabako lurralde ia osoan, mendi ertain eta lautadaz osaturiko erliebearekin. Hegoalderantz egiten den neurrian, klima aldatuz doa, mediterraneoarreranzko trantsiziotik mediterraneo kontinentalizaturantz, euriak urrituz eta udako lehortearekin. Orokorrean, nekazaritzarako egokitasuna du, kalitate oneko lurzoruekin. Horregatik, bi zona bereiztu ahal dira: trantsizioko klima mediterraneodun Araba eta klima mediterraneo kontinentalizatua duen Araba. Bietan, baserritik bizi den biztanleria aktibo kopurua EAEko batez bestekoa baino altuagoa da, % 4, estatuko batezbestekoaren antzekoa, lurralde honetan industrializazio prozesua beranduago eta indar gutxiagorekin garatu zelako.

Trantsizioko Klima Mediterraneodun

...
Jarraitu irakurtzen "Baserri Paisaia Euskal-Mediterranearra: Hedapena eta Ingurune Biogeografikoa" »