Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekonomia eta Geografia Kontzeptuak: Definizioak Euskaraz

Geografia3,15 KB

Ekonomia eta Industria Termino Garrantzitsuenak

Ordainketa Balantza

Urtebeteko epean, herri bateko biztanleek atzerriko pertsonekin egiten dituzten transakzio ekonomiko guztiak sistematikoki jasotzen dituen agiria.

Enpresa Multinazionala

Kapitalak eta jarduerak estatu desberdinetan hedatuta dituen enpresa da. Adibidez: Nafarroako Volkswagen.

INI (Industria Nazionaleko Institutua)

Gerra Zibila eta gero, nazio defentsa eta politika autarkikoa bultzatzeko Espainiar Estatuak sortutako tresna politiko-administratibo eta ekonomikoa.

Lehengaiak

Landareetatik, animalietatik eta mineraletatik lortutako produktu guztiak dira, ondasunak (produktu landuak eta erdi landuak) sortzeko industriari zuzenduak.

  • Adibidez: Burdina, kotoia eta antzarak lehengaiak dira, industria
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Geografia Kontzeptuak: Definizioak Euskaraz" »

Lehen Sektorea: Nekazaritza eta Arrantza EBn eta Espainian

Geografia2,67 KB

Europar Batasuneko Lehen Sektorea

Ezaugarriak: Biztanleria aktiboaren % 4k jarduten du sektore honetan, baina alde handia dago herrialdeen artean. Batzuk ekoizle handiak dira ardoan, olibetan eta abarretan. EB elikagaien esportatzaile nagusia eta inportatzaile handia da.

Nekazaritza Politika Erkidea (NPB)

NPBren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Lehiakortasuna hobetzea eta kalitatea bermatzea.
  • Elikagai osasuntsuen ekoizpena ziurtatzea.
  • Animalien osasun-baldintzak eta ongizatea hobetzea.
  • Ingurumena zaintzea eta errentei laguntzak ematea.
  • Landa-ekonomia iraunkorra eta dinamikoa lortzea eskualde guztietan.

Arrantza Politika Erkidea (APB)

EB arrantza-produktuen munduko hirugarren ekoizlea da, baina inportatu egin behar du. Herrialde ekoizle nagusiak Espainia,

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea: Nekazaritza eta Arrantza EBn eta Espainian" »

Hiri Sistemak: Espainia eta Euskal Herria

Geografia4,35 KB

Hiri Sistema: Hirien eta Harremanen Azterketa

Hiri sistema: Hiriek eta haien arteko harremanak aztertzen ditu. Hiriak beraien neurri, eragin eremua, funtzioa eta hierarkiaren arabera kokatzen dira.

Espainiako Hiri Sistema

1. Hirien Neurria eta Hierarkia

Hirien hierarkiaren oinarrizko elementua hiriaren neurria da, eta tamainak eragina baldintzatzen du.

  • Metropoliak: Madril eta Bartzelona (5.000.000 biztanle inguru).
  • Erregio Metropoliak: Bilbo, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza (500.000 - 1.500.000 biztanle).
  • Hiri ertainak: Donostia, Gasteiz, Oviedo, Malaga, Coruña, Pontevedra, Valladolid, Alicante, Palma de Mallorca, Cadiz (200.000 - 500.000 biztanle).
  • Hiri txikiak: Barakaldo, Irun, Getxo, Portugalete (50.000 - 200.000 biztanle).

2. Hiri Ardatzak

  • Iparraldeko
...
Jarraitu irakurtzen "Hiri Sistemak: Espainia eta Euskal Herria" »

Nekazaritza Terminoen Hiztegia: Lursailak eta Ustiapen Motak

Geografia2,69 KB

Nekazaritza Terminoen Hiztegia

Lurren eta Ustiapenen Oinarrizko Kontzeptuak

Lurzati: Mugak zehatzak dituzten lurrak dira, eta jabetzaren arabera, pribatu zein publiko izan daitezke. Ustiategiak, nekazaritza ekoizle batek landutako lursailaren zatiak dira. Lursailak zenbait irizpideren arabera sailka daitezke: forma, tamaina, mugak, eta lursaien erabilera (urbanizazioa, landa-eremua, etab.).

Ustiapen Motak Hedaduraren Arabera

  • Latifundio: Hedadura handiko nekazal ustiapen estentsiboa, bitartekoak eraginkortasun gutxirekin erabiltzen dituena.
  • Minifundio: Lursail txikia (10 hektarea baino gutxiago) jabearen bizitzarako adinako ekoizpena ematen ez diona. Produktuak garestiagoak eta ez dira hain lehiakorrak, ez dutelako eskala ekonomikoan onartzen eta
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Terminoen Hiztegia: Lursailak eta Ustiapen Motak" »

Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Gida

Geografia2,97 KB

Demografia eta Biztanleriaren Azterketa

Demografiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea funtsezkoa da gizarte baten bilakaera eta egitura aztertzeko. Jarraian, funtsezko definizioak biltzen dira:

Biztanleriaren Neurketa eta Hazkundea

  • Zentsu-errolda: Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen dituen iturri demografikoa da; herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa jasotzen du.
  • Populazio-dentsitatea: Biztanleriaren banaketa lurraldean kalkulatzeko erabiltzen den formula da, inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen dituena.
  • Biztanleriaren benetako hazkundea: Berezko hazkundea eta migrazio-saldoa zenbatzearen emaitza da.
  • Trantsizio demografikoa: Demografiaren bilakaeraren bigarren etapa da. Ezaugarri nagusiak
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Gida" »

Nekazaritza exodoa eta demografia: Euskal Herria

Geografia3,34 KB

Barruko migrazio mota tradizionalak

Barruko migrazio mota tradizionalak urtaroko eta aldi baterako migrazioak dira. XIX. mendearen azken herenean, askotan itzultzeko asmoz egiten ziren desplazamendu horiek; kasu batzuetan beste landa-inguru batzuetara egindako urtaroko joan-etorriak ziren.

Nekazaritza exodoa (1900–1975)

Nekazaritza exodoa 1900 eta 1975 urteen artean landa eta hiri inguruen artean gertatutako migrazioa da; iraupen luzea izan ohi du eta arrazoi nagusia diru-sarrera handiagoak bilatzea zen.

Nekazaritza exodoaren etapak

Hiru etapa nagusi bereizten dira, testuinguru historikoekin lotuta:

  • XX. mendearen lehen herena: bolumen moderatua; landan beso gehiegi zeuden, eta filoxerak eragindako krisia eta lanaren mekanizazioak eragin zuten aldaketa.
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza exodoa eta demografia: Euskal Herria" »

Espainiako Inmigrazioa: 2010eko Mapa eta Analisia

Geografia2,69 KB

Espainiako Inmigrazioaren Maparen Iruzkina

Sailkapena

Espainiako koropletako mapa tematikoa da, proiekziorik eta eskalarik gabekoa. Leiendak probintziaka 2010ean biztanlerian dagoen kanpotarren portzentajea aztertzen du.

Irakurketa

Kanpotarrak Sunbeltan, Madrilen eta bere metropolian, eta uharteetan kokatzen dira. Gutxiengoak, berriz, Extremaduran, mendebaldeko Andaluzian eta barrualdean daude.

Definizioak

Demografia: Biztanleria kuantitatiboki aztertzen duen zientzia da. Horretarako, iturri demografikoak behar ditu:

  • Zentsua
  • Udal errolda
  • Erregistro zibila
  • Estatistikak
  • Inkestak

Kanpoko Migrazioak

Joera Historikoa eta Datuak

Betidanik izandako fenomenoa da, baina 90eko hamarkadatik aurrera gora egin du. 2009ko datuen arabera, biztanleriaren %12 atzerritarra...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Inmigrazioa: 2010eko Mapa eta Analisia" »

Espainiako Lurralde Antolaketa eta EAEren Egitura

Geografia2,66 KB

Espainiako Lurralde Antolaketa

Espainia udalerrietan, probintzietan, autonomia erkidegoetan eta hiri autonomoetan dago antolatuta:

Udalerriak

8.100 udalerri baino gehiago daude. Udalek gobernatzen eta administratzen dituzte udalerriak, eta udaleko kideak zinegotziak eta alkatea dira.

Probintziak

Udalak 50 probintziatan daude antolatuta, eta probintzietako diputazioen edo beste erakunde ordezkatzaile batzuen ardura da hori. Uharteek beren administrazio propioa dute: Kanarietan Cabildoak eta Balearretan Kontseiluak.

Autonomia Erkidegoak eta Hiri Autonomoak

Probintziak 17 autonomia erkidegotan eta 2 hiri autonomoetan daude antolatuta.

Autonomia Erkidegoen Egitura

Autonomia erkidego bakoitzak autonomia estatutua du, eta hor jasotzen da zein eskumen dituen

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lurralde Antolaketa eta EAEren Egitura" »

Munduko Kontinenteak eta Klima Eremuak: Geografia Fisikoa

Geografia2,63 KB

Munduko Kontinenteak

  • Afrika

    Oso kontinente trinko eta uniformea da. Nabarmentzekoak dira goi-ordokiak eta arroak.

  • Amerika

    Ozeano Atlantikoak eta Ozeano Bareak bereizten dute. Mendebaldean, mendi gazteak; erdialdean, goi-ordoki eta lautada zabalak; eta, ekialdean, mendigune zahar oso higatuak. Amerika hiru unitate handitan banatuta dago: Ipar Amerika, Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika.

  • Asia

    Lur-masa handia da: goi-ordoki zabalak iparraldean; mendikate garaiak erdialdean; eta hegoaldean uharteak.

  • Europa

    Bi kontinenteen arteko mugak Ural eta Kaukaso mendiak dira, eta Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltza ere. Zaila da Europa eta Asia arteko muga non dagoen zehaztea.

  • Ozeania

    Uharteak askotarikoak dira. Lau multzo nagusi osatzen dituzte: Australasia, Melanesia,

...

Jarraitu irakurtzen "Munduko Kontinenteak eta Klima Eremuak: Geografia Fisikoa" »

Demografia: Kontzeptuak eta Biztanleriaren Banaketa

Geografia3,75 KB

Demografiako Oinarrizko Kontzeptuak

  • Jaiotza-tasa: Herrialde jakin batean urtebetean mila biztanleko zenbat haur jaio diren adierazten du.
  • Heriotza-tasa: Herrialde jakin batean urtebetean mila biztanleko zenbat pertsona hil diren adierazten du.
  • Ugalkortasun-tasa: Emakume ugalkor bakoitzari batez beste dagokion seme-alaba kopurua adierazten du.
  • Bizi-itxaropena: Jaioberri bakoitzak batez beste bizi dezakeen urte kopurua adierazten du.
  • Berezko hazkundea (hazkunde begetatiboa): Toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez.
  • Biztanleria-dentsitatea: Tokian tokiko biztanle kopuruaren eta azaleraren (kilometro karratuko) arteko lotura da.
  • Migrazio-saldoa: Immigrante kopuruaren eta emigrante
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia: Kontzeptuak eta Biztanleriaren Banaketa" »