Euskal Ekonomiaren Sektoreak: Bilakaera eta Egitura
1. Zerbitzuak: Euskal Ekonomiaren Tertziarizazioa
Euskadin, zerbitzuen sektoreak biztanleria aktiboaren parte handiena hartzen du. Euskal ekonomia tertziarizatua dago gaur egun, nahiz eta tradizio handiko jarduerak (metalak, kasu) desagertu diren. Zerbitzuen hazkundea 60ko hamarkadatik aurrera eman da, faktore hauen ondorioz:
- Industriaren bultzada: Hainbat jarduera osagarriren beharra sortu zen, hala nola finantzak eta garraioa.
- Bizi-mailaren hobekuntza: Biztanleen eskaria aisiara zabaldu da.
- 70-80ko krisi ekonomikoa: Pertsona asko sektore tradizionaletatik kanpo geratu ziren.
- Zerbitzu publikoen hazkundea.
1.1. Merkataritza
Euskadin gora egin du atzerriarekiko salerosketak, moneta bakarra eta salgaien ibilbide librea bermatzen duten arauei esker....