Munduko Kontinenteak eta Klima Eremuak: Geografia Fisikoa
Munduko Kontinenteak
Afrika
Oso kontinente trinko eta uniformea da. Nabarmentzekoak dira goi-ordokiak eta arroak.
Amerika
Ozeano Atlantikoak eta Ozeano Bareak bereizten dute. Mendebaldean, mendi gazteak; erdialdean, goi-ordoki eta lautada zabalak; eta, ekialdean, mendigune zahar oso higatuak. Amerika hiru unitate handitan banatuta dago: Ipar Amerika, Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika.
Asia
Lur-masa handia da: goi-ordoki zabalak iparraldean; mendikate garaiak erdialdean; eta hegoaldean uharteak.
Europa
Bi kontinenteen arteko mugak Ural eta Kaukaso mendiak dira, eta Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltza ere. Zaila da Europa eta Asia arteko muga non dagoen zehaztea.
Ozeania
Uharteak askotarikoak dira. Lau multzo nagusi osatzen dituzte: Australasia, Melanesia, Mikronesia eta Polinesia.
Antartika
Ozeano Bareak, Atlantikoak eta Indikoak inguratuta dago.
Klima Beroko Paisaiak
Oihana
Oihana klima ekuatorialeko eremuan dago. Tenperaturak 25ºC ingurukoak dira, eta prezipitazioak ugariak. Landaretza joria da. Ura ugari da, eta ibaiak emari handikoak. Ibai batzuk nabigagarriak dira; Amazonas, esaterako.
Sabana
Sabana klima tropikaleko eremuan dago. Tenperatura altua izaten da urte osoan, eta udan bakarrik egiten du euri ugaria. Zuhaitzak gutxi dira. Sabanan belarjale handiak bizi dira: elefanteak, jirafak, errinozeroak... bai eta harrapariak ere, hala nola lehoiak, tigreak eta panterak.
Basamortua
Landaretza urriagoa da. Basamortuan ia ez dago landarerik. Aire lehorra denez, egun argiz beroa egiten du, eta gauez hotza. Basamortuetako jendea oasietan biltzen da, ura baitago, eta artzain nomadek ere hara eramaten dituzte ahuntz eta ganadu taldeak, larre bila.
Espainiako Paisaia Motak
Espainiak bost paisaia mota ditu:
- Paisaia Ozeanikoa: Euria ugari eta maiz egiten du urte osoan, baina udan gutxiago. Hiri handienak itsasertzean daude.
- Paisaia Mediterraneoa: Udak lehorrak eta beroak izaten dira, eta neguak, gozoak.
- Paisaia Barnealdekoa: Udak lehorrak eta beroak izaten dira, eta neguak, hotzak. Udan ez du euririk egiten.
- Paisaia Goi-mendikoa: Tenperatura hotza da. Prezipitazio ugariak. Jende gutxi bizi da.
- Paisaia Uharteetakoa: Klima subtropikala. Tenperatura altua izaten da urte osoan. Oso euri gutxi egiten du. Landaretza ez da ugaria, baina era askotako espezieak hazten dira.