Hiri Sistemak: Espainia eta Euskal Herria

Geografia4,35 KB

Hiri Sistema: Hirien eta Harremanen Azterketa

Hiri sistema: Hiriek eta haien arteko harremanak aztertzen ditu. Hiriak beraien neurri, eragin eremua, funtzioa eta hierarkiaren arabera kokatzen dira.

Espainiako Hiri Sistema

1. Hirien Neurria eta Hierarkia

Hirien hierarkiaren oinarrizko elementua hiriaren neurria da, eta tamainak eragina baldintzatzen du.

  • Metropoliak: Madril eta Bartzelona (5.000.000 biztanle inguru).
  • Erregio Metropoliak: Bilbo, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza (500.000 - 1.500.000 biztanle).
  • Hiri ertainak: Donostia, Gasteiz, Oviedo, Malaga, Coruña, Pontevedra, Valladolid, Alicante, Palma de Mallorca, Cadiz (200.000 - 500.000 biztanle).
  • Hiri txikiak: Barakaldo, Irun, Getxo, Portugalete (50.000 - 200.000 biztanle).

2. Hiri Ardatzak

  • Iparraldeko Ardatza: Galiziatik Euskal Herrira doa, etenak ditu Asturias-Galizia tartean, eta adar hegoaldera jaisten da: Leon, Burgos, Logroño.
  • Ebro Bailarako Ardatza: Euskal Herritik Kataluniara doa, Zaragoza erdigune nagusia du.
  • Ekialdeko Ardatza: Gironatik Kartagenara, Mediterraneoko kosta osoa jarraian hartzen du.
  • Andaluziako Hiri Sarea: Guadalquivirreko bailaran kokatua (Sevilla erdigune).

3. Hiriaren Funtzioa (Ekonomiaren arabera)

Funtzio ekonomikoari begiratuta:

  1. Lehen Sektor (Nekazaritza): Andaluzia, Mantxa, Murtzia eta Levanteko hiriak.
  2. Bigarren Sektor (Industria): Euskal Herria, Katalunia eta Asturiaseko hiriak.
  3. Hirugarren Sektor (Zerbitzuak): Madril eta Levanteko hiriak.

4. Sistemaren Ezaugarriak

  • Egitura erradiala: Madrilek menpekotasun harremanak ia hiri guztiekin; garraio sarea Madriletik kanpora hedatzen da.
  • Bartzelonak ekialdeko ardatza menperatzen du Almeriatik mugara, eta Europarekin konexioa du.
  • Ardatz atlantikoa etena dago: Lisboa-Madril-Irun bidea errepidez kolapsatuta dago.
  • Hiri handi gehienak ipar-ekialdeko hirukian kokatzen dira: Bilbo, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madril.

Euskal Herriko Hiri Sistema

Biztanleriaren %77 hirietan bizi da: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baiona-Angelu-Miarritz.

Lurraldea urbanizatua dago, salbuespenak Nafarroako mendialdea, Arabako landa eta Iparraldeko behe Nafarroa eta Zuberoa izanik.

%70a Atlantiar aldean kokatzen da, dentsitate handikoa. Jatorria industrializazioan du (Bizkaia eta Gipuzkoan indartsu).

Kostaldean hiri etengabea dago: Bilbo, Durango, Gernika, Gipuzkoa eta Baiona.

Gipuzkoako hiri sarea orekatua da, kostatik lurralde osora hedatzen delarik.

Iparraldea konurbazio moduan hedatu da Baionatik Hendaiara. Turismoak bultzada eman dio 1970etik aurrera, barnealdean eremu nekazalagoa utziz. Baionatik Donostiara EURO-HIRIA sortzeko asmoa dago.

Araba eta Nafarroan hiri sistema bi hiriburuen inguruan antolatzen da:

  • Araba: Makrozefalia. Gasteiz biztanleriaren %76a da.
  • Nafarroa: Orekatua. Iruña biztanleriaren %50a da.

Euskal Herria Europako Hiri Sisteman

Europa osoa hiri sistema batean kokatzen da. Euskal Herria lurralde txiki urbanizatu bat da, eremu batzuek garrantzi handiagoa dutelarik. Bi ardatz nagusi daude:

  • Europako Bizkar-hezurra: Milan-Torino (Italia) eta Londres lotzen dituena. Gune ekonomiko nagusia da: Italiako iparraldea, Frantziako ipar-ekialdea (Lion-Paris), Alemaniako mendebaldea, Herbehereak-Belgika eta Ingalaterra.
  • Mediterranear Arkua ("Sunbelt"): Italiako iparraldetik Marsellatik Bartzelona-Valentziaraino hedatzen dena.

Beste ardatz apalagoak:

  • Ardatz Atlantiarra: Portugaletik Galizia, Euskal Herria, Frantziako kostaldetik gora Ingalaterraraino (Finisterre).
  • Hegoaldea: Iberiar Penintsula, Italia eta Greziako hegoaldeak lurralde periferiko gisa barneratzen ditu. Atzeratuenetakoa izanik, laguntza ekonomiko handiak jaso ditu ("Europar Fondoak").
  • Egun, Alemaniaren ekialdean sartzen ari dira Polonia, Txekia, Eslovakia eta Errepublika Baltikoak.

Deskargatu

PDF Word HTML