Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Landare Paisaiak: Deskribapena

Geografia2,99 KB

1. Espainiako Landare Paisaiak

Flora eskualde eurosiberriarrari dagokio. Landare formazio nagusiak baso hostoerorkorra, zakardia eta belardia dira.

1.1 Klima Ozeanikoko Landare Paisaia

a) Baso Hostoerorkorra

Baso mota honek espezie gutxi ditu, eta masa handiak eratuz biltzen dira. Esanguratsuenak haritzak eta pagoak dira.

  • Pagoa: Beroa ez baina hotza oso ondo jasaten du eta hezetasun handia behar du. Horregatik, mendiko zuhaitza da, eta kareharrizko eta siliziozko inguruetara ondo egokitzen da.
  • Haritza: Ez ditu uda beroak jasaten, hotza ez du ondo onartzen eta pagoa baino hezetasun gutxiago behar du.

Gaztainondoa, haritzari kontura lekua irabazi dio. Bigarren mailako beste espezie batzuk lizarra, zumarra eta hurritza dira.

b) Zakardia eta Belardia

Zakardia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Landare Paisaiak: Deskribapena" »

Europako eta Espainiako Demografiaren Azterketa

Geografia2,47 KB

1. Zergatik ez da bermatzen belaunaldi-ordezkapena Europan?

Europako biztanleria oso gutxi hazten da: motela da berezko hazkundea. Batez besteko ugalkortasun-tasak ez du belaunaldi-ordezkapena bermatzen eta gazte biztanle kopurua murrizten ari da. Hauxe da europar biztanleria ongien definitzen duen ezaugarria: zahartzea.

2. Zeintzuk dira Europan bizi diren erlijio nagusiak eta non praktikatzen dira?

  • Iparraldean: Protestantismoa/EBK.
  • Hegoaldean: Katolizismoa.
  • Beste erlijio batzuk: Islama eta judaismoa.

3. Zer gertatu da Espainiako biztanleriarekin?

  1. Motel hazi zen biztanleria, jaiotza- eta heriotza-tasa handiak zirelako.
  2. XX. mendearen erdialdean, heriotza-tasa jaitsi eta demografia-hazkundea handia izan zen.
  3. Azken 30 urteetan, hazkundearen erritmoa motela
...
Jarraitu irakurtzen "Europako eta Espainiako Demografiaren Azterketa" »

Euskal Herriko Klimaren Ezaugarriak eta Banaketa

Geografia2,25 KB

Euskal Herriko klimak

Klima atlantikoa

Isurialde atlantikoko tokietan, ur-banalerroraino: Bizkaia, Gipuzkoa, Euskal Herri kontinentala eta Arabako eta Nafarroako iparraldea. Klima honen ezaugarriak tenperatura suabeak eta zabalera termiko txikia izatea da, itsasoaren eraginari esker; izan ere, udan freskatu egiten ditu tenperaturak eta neguan leundu. Bestalde, klima hau klima hezetzat jo daiteke, ez baitauka hil lehorrik. Prezipitazio ugari eta erregularrak fronte polarrari dagozkion depresioei zor zaizkie. Fronte polarraren eraginari gehitu behar zaio erliebearen eragina. Haizeak gehienbat ipar-mendebaldetik jotzen du eta hezetasunez beterik datozen aire-masa hauek iparraldeko maldetan gora egiten dute. Hoztu, ase eta gehienetan prezipitatu...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klimaren Ezaugarriak eta Banaketa" »

Demografiaren Oinarriak eta Bilakaera Historikoa

Geografia2,4 KB

Demografiaren oinarrizko kontzeptuak

  • Demografia: Biztanleria ikertzen duen zientzia da.
  • Jaiotza-tasa: Herri edo hiri batean jaiotako haur kopurua da.
  • Heriotza-tasa: Herrialde batean izandako heriotza kopurua adierazten du.
  • Migrazioa: Biztanleriaren mugimendua.
  • Biztanleria absolutua: Biztanleriaren guztizko kopurua.
  • Biztanleria-dentsitatea: Lurralde baten azaleraren eta bertan bizi den biztanleriaren arteko erlazioa.
  • Errolda: Herrialdeko demografia, ekonomia, gizarte eta kultura datuak lortzeko biztanle guztiei egiten zaien inkesta.
  • Udal-errolda: Udalerri bateko biztanleei buruzko datuak jasotzen dituen erregistroa da.

Nolakoa zen biztanleria XIX. mendera arte?

Lehen gizakiak agertu zirenetik XIX. mendera arte, oso motel hazi zen munduko biztanleria....

Jarraitu irakurtzen "Demografiaren Oinarriak eta Bilakaera Historikoa" »

Iberiar Penintsulako eta Euskadiko Hidrografia: Ibaiak eta Isurialdeak

Geografia5,65 KB

Iberiar Penintsulako Hidrografia

A) Arro Hidrografikoa

Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Arroek ezaugarri hauek dituzte:

  • Uren banalerroen bidez banatuta daude. Banalerroak arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrek osatzen dituzte. Iberiar Penintsulako arro nagusiak hauek dira: Iparraldekoak (Miño, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir), Ekialdekoak (Ebro, Júcar, Segura) eta Hegoaldekoak.
  • Arroan, ibaiek ibilgu batetik mugitzen dira eta modu hierarkikoan antolatutako sare bat osatzen dute, azpi-ibaiadarretatik eta ibaiadarretatik hasi eta ibai nagusira iritsi arte.

B) Isurialde Hidrografikoa

Urak itsaso berera isurtzen dituzten arroen multzoa da. Iberiar Penintsulan hiru zatitan...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako eta Euskadiko Hidrografia: Ibaiak eta Isurialdeak" »

Turismoaren Eragina, Arazoak eta Politika Espainian

Geografia2,68 KB

Turismo-Guneak eta Dentsitatea

Dentsitate ertain eta txikiko turismo-puntuak Mediteraneoko eta Atlantikoko hegoaldeko kostaldeko tarte batzuetan, Galizian eta Bizkaiko Golkoan kokatzen dira. Turismo-puntu aipagarrienak eski-estazioak, landa-turismoko guneak eta hiri historiko zein artistikoak dira.

Turismoaren Ondorioak

Turismoak dituen ondorioak hainbat arlotan nabaritzen dira:

  • Demografia: Kostaldeko inguruetan biztanleriak gora egiten du; beraz, turismoak despopulazioa geldiarazten du.
  • Hirigintza: Kostaldean populazio-dentsitatea handiena da eta lurzoruaren espekulazioa lagundu du.
  • Ondarea: Landa-eremuetan, mendialdean eta hiri-espazio batzuetan ondarea zaharberritzen lagundu du.
  • Ekonomia: Turismoak enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du. Beste
...
Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Eragina, Arazoak eta Politika Espainian" »

Terminologia Geografiko eta Nekazaritzakoa: Definizioak

Geografia2,66 KB

Terminologia Geografiko eta Nekazaritzakoa

Definizioak

  • Arro Hidrografikoa: Lurraldearen atal bat da eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira.
  • Landaredi Potentzial: Inguru bateko landaredian batez ere faktore naturalek eragina dutenean, klimax esaten zaio. Inolako presiorik gabe egon beharko lukeen landaretza bezala ere definitzen da.
  • Biztanleria Zahartze: Populazio batean 65 urte edo gehiagoko pertsonen %12tik gorakoa denean gertatzen da. Arrazoi nagusiak jaiotze-tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren handitzea dira.
  • Nekazaritza Exodoa: Landa eta hiri inguruen arteko migrazio iraunkorra da. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zen, eta hirietan osasun, kultura eta aisialdi maila handiagoa eta
...
Jarraitu irakurtzen "Terminologia Geografiko eta Nekazaritzakoa: Definizioak" »

Turismo Eredu Tradizionala: Bilakaera, Eskaintza eta Krisia

Geografia4,04 KB

Turismo Eredu Tradizionala (TET) 1960tik aurrera eman den turismo ereduari deritzo. Turismo mota hau bezero kopuru handiari zuzenduta dago. Normalean, bezero hauek erosteko ahalmen ertaina dute eta erdiko kategorietako hoteletan eta apartamentuetan hartzen dute ostatu, eguzkia eta hondartza dauden lekuetan (eguzki eta hondartza turismoa). Sektore honek tour-operadoreekiko mendekotasuna du eta, gehienak atzerrikoak direnez, lortutako kapitalaren zati handi bat atzerrira doa.

Turismo tradizionalaren sorreraren kausak

  • Europako mendebaldeko eta iparraldeko hazkunde ekonomikoak erdi-mailako klase soziala sorrarazi zuen. Hauek erosteko eta kontsumitzeko ahalmen handiagoa izan zuten eta hori aisialdian nabaritu zen. Horrekin batera, langileek opor ordainduak
...
Jarraitu irakurtzen "Turismo Eredu Tradizionala: Bilakaera, Eskaintza eta Krisia" »

Industria Paisaiak eta Jarduerak: Iraultzak eta Motak

Geografia4,67 KB

Industria Paisaiak

Lehen Industria Iraultza

XVIII. mendearen amaieran hasi eta XIX. mendean garatu zen Britainia Handian. Gero Europara hedatu zen.

  • Oinarria: Lurrun-makinan oinarritu zen. Ikatza erabiltzen zen energia-iturri nagusitzat.
  • Lana: Lana ez zen fabrika handietan egiten hasieran.
  • Sektore nagusiak: Siderurgia eta oihalgintza.
  • Garraioa: Lurrun-makina garraioan aplikatuz, trenbidea eta lurrun-itsasontzia agertu ziren.

Kokalekua

  • Siderurgia: Burdina eta ikatz kantitate handiak kontsumitzen zituzten, eta harrikatz-harrobietatik, meatzetatik eta portuetatik hurbil instalatu ziren.
  • Oihalgintza: Arinagoak ziren, eta hirietan ezarri ziren, merkatutik hurbil egoteko eta eskulana aprobetxatzeko.

Bigarren Industria Iraultza

XIX. mendearen bigarren erdialdetik...

Jarraitu irakurtzen "Industria Paisaiak eta Jarduerak: Iraultzak eta Motak" »

Biztanleria eta Ekonomia Europan eta Euskal Herrian: Joerak eta Datuak

Geografia3,2 KB

Migrazio Mugimenduak

XIX. mendean eta XX. mende hasieran, Europako herritarrek atzerrira emigratu zuten etorkizun hobearen bila. Guztira, 50 milioi pertsona joan ziren Europatik. Gaur egun, joera bestelakoa da: jende ugari etorri da Europara. Gaur egun, 20 milioi pertsona baino gehiago dira, eta kopuru hori goraka doa.

Euskal Herriko Biztanleria

  • Dentsitatea

    Euskal Herriak hiru milioi biztanle ditu 21.000 km²-tan, dentsitate handia duela adieraziz. Hiru lurraldeak populatuagoak dira, eta Bizkaia da biztanle gehien duen lurraldea. Nafarroak Euskal Herriko azaleraren erdia hartzen du.

  • Hiri-populazioa

    Biztanleriaren %58,9 udalerrietan bizi da, 20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietan, hain zuzen ere.

Biztanleriaren Bilakaera

2001ean, Euskal Herrian...

Jarraitu irakurtzen "Biztanleria eta Ekonomia Europan eta Euskal Herrian: Joerak eta Datuak" »